
130. zk., 2002ko uztailaren 10a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Bilboko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
3958
EDIKTUA, 668/00 kognizioko judizioari dagokiona.
Bilboko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).
Judizioa: 668/00 kognizioko judizioa.
Demanda-egilea: Composites Gurea SA.
Demandatua: Arialdi 96 SL.
Gaia: C03 Kognizioa
Aipatutako judizioaren gainean, ebazpen bat hartu da. Hau dio hitzez hitz:
Epaia:
Bilbo, bi mila eta bateko martxoaren hogeita seia.
Nik, Edorta Herrera Cuevasek, Bilboko eta haren barrutiko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko magistratu-epaile naizen aldetik, ikusi ditut 668/00 kognizioko judizioaren autoak, diru-zenbateko bat eskatzeari buruz ondorengo bi alderdiren artean:
Batetik, demanda-egilea, Composites Gurea SA, José Manuel López Martínez prokuradoreak ordezkatuta, eta Rafael Maté Riaño legelariak defendatua.
Bestetik, demandatua, Arialde 96 SL, auzi-iheslaria.
EPAITZA
Oso-osorik onartu dut Composites Gurea SAk, José Manuel López Martínez prokuradoreak ordezkatuta, aurkeztutako demanda. Beraz, kondenatzen dut Arialde 96 SL, demanda-egileari bostehun eta laurogeita bi mila zazpiehun eta berrogeita hamalau pezeta (582.754 PTA) ordaintzera. Horretaz gain, 2000ko apirilaren 15etik sortutako legezko interesak eta judizioak sortutako kostuak ere ordaindu beharko ditu.
Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke Bizkaiko Probintzia Auzitegian. Errekurtsoa prestatzeko, idazki bat aurkeztuko da epaitegi honetan, bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Bertan, honako hauek baino ez dira adieraziko: errekurtsoa jartzeko nahia eta inpugnatzen dituen erabakiak.
Nire epaia, demandatua auzi-ihesean denez, jakinaraziko da Epaitegiko iragarki-lekuan eta Lurraldeko Agintaritzaren Aldizkarian, jakinarazpen pertsonala eskatzen ez bada. Epai honen bidez ebatzi, agindu eta sinatzen dut hori.
Argitalpena.– Aurreko epaia eman zuen epaile berak eman, irakurri eta argitaratu zuen, eta egun horretan entzunaldi publikoa egin zen. Eta nik, idazkari naizenez, horren fede ematen dut Bilbon (Bizkaia).
Demandatuaren egungo helbidea ezagutzen ez denez, epailearen 2002ko ekainaren 7ko probidentziaren bidez, ediktu hau Epaitegiko iragarki-taulan argitaratzea erabaki da, komunikatzeko eginbidea burutzeko, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164 artikuluetan agindutakoarekin bat etorriz.
Bilbo (Bizkaia), bi mila eta biko ekainaren zazpia.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS