
130. zk., 2002ko uztailaren 10a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Kultura Saila
3956
EBAZPENA, 2002ko ekainaren 24koa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, Arte Plastikoen eremuan jarduerak sustatu eta garatzeko dirulaguntzak emateko Aholkularitza Batzorde Teknikoaren kideen izendapena argitaratzen duena.
Ikusirik Kultura sailburuaren 2002ko maiatzaren 15eko Agindua, Arte Plastikoen eremuan jarduerak sustatu eta garatzeko dirulaguntzak emateko modua arautzen duen 2000ko martxoaren 22ko Agindua 2002ko ekitaldian aplikatu ahal izateko egokitzen duena,
Kontuan izanda 2000ko martxoaren 22ko Aginduaren 14. artikuluak Aholkularitza Batzorde Teknikoaren osaera Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen Ebazpen bidez argitara emango dela jasotzen duela,
Horiek horrela,
EBATZI DUT:
Lehena.– Aholkularitza Batzorde Teknikoaren osaera argitaratzea. Batzordeak honako kide hauek izango ditu:
José Antonio Arbelaiz Mitxelena jn., Lehendakaria.
Javier González de Durana Isusi jn., Batzordekidea.
Francisco Javier San Martín Martínez jn., Batzordekidea.
Ismael Manterola Ispizua jn., Batzordekidea.
Petra Pérez Marzo and., Batzordekidea.
Ana Salaberria Montfort and., Batzordekidea.
Arturo García Fiel jn., Idazkaria.
Bigarrena.– Honako Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2002ko ekainaren 24a.
Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,
IMANOL AGOTE ALBERRO.
RSS