
130. zk., 2002ko uztailaren 10a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Kultura Saila
3955
EBAZPENA, 2002ko ekainaren 24koa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, "Gure Artea 2002" Sariak erabakitzeko Epaimahaia osatuko duten kideen izendapenaren berri ematen duena.
Arte plastikoei lotutako edozein alorretan 2000ko edizioan "Gure Artea" Sariak emateko araudia eta deialdia eginez Kultura sailburuak 2000ko martxoaren 22an emandako Agindua ikusirik, honen indarraldia 2002ko ediziorako 2002ko maiatzaren 15eko Aginduz luzatu delarik,
Aipatutako Aginduaren 8. artikuluan ezarritakoari jarraituz, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak hartutako Ebazpen baten bidez Epaimahaiaren osaera jakinarazi behar denez,
Kultura sailburuak 2002ko ekainaren 24ko Aginduaren bidez 2002ko edizioan "Gure Artea" Sariak erabakitzeko Epaimahaikideak izendatu dituenez,
Horrenbestez, honako hau
XEDATU DUT:
Lehena.– 2002ko edizioan "Gure Artea" Sariak erabakitzeko Epaimahaiaren osaera jakinaraztea, Epaimahaikoak honako hauek direlarik:
Francisco Javier San Martín Martínez jn., Epaimahaiburu.
Juan Antonio Álvarez-Reyes jn., Epaimahaikide.
Gloria Picazo Calvo and., Epaimahaikide.
Silvia Evangelisti and., Epaimahaikide.
Arturo García Fiel jn., Idazkari.
Bigarrena.– Oro har, jende guztiak honen berri izan dezan, honako Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dezaten agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2002ko ekainaren 24a.
Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,
IMANOL AGOTE ALBERRO.
RSS