
130. zk., 2002ko uztailaren 10a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
3953
AGINDUA, 2002ko ekainaren 10ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, eraikuntzaren kalitatea zaintzeko Cimentaciones Abando, S.A. entsegu-laborategiari "lurren in situ saiakuntzen, aldatu gabeko laginketaren eta frogen" arloan aritzeko kreditazioa ematen diona.
Urtarrilaren 23ko 11/1990 Dekretuaren bidez arautu zen (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 1990eko martxoaren 21eko 58. alea) zein jardunbide erabili behar den eraikuntzaren kalitatea zaintzeko laborategiak kreditatzeko Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan.
Cimentaciones Abando, S.A. entsegu-laborategiak "lurren in situ saiakuntzen, aldatu gabeko laginketaren eta frogen" arloan aritzeko kreditazioa eskatzeko idazkia aurkeztu du. Beharrezko ikuskaketak egin ondoren, kreditaziorako eskakizunak betetzen dituela egiaztatu da.
Ondorioz, Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzaren proposamenez eta urtarrilaren 23ko 11/1990 Dekretuaren 16. artikuluari atxikiz, hau
XEDATU DUT:
1. artikulua.– Eraikuntzaren kalitatea zaintzeko Cimentaciones Abando, S.A. entsegu-laborategiari kreditazioa ematen zaio "lurren in situ saiakuntzen, aldatu gabeko laginketaren eta frogen" arloan aritzeko. Kodea: 100011ST02. Enpresaren egoitza: Uribitarteko Zeharkalea, 4, esk.ko ataria, Bilbo.
2. artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan eraikuntzaren kalitatea zaintzeko entsegu-laborategiak kreditatzeari buruzko urtarrilaren 23ko 11/1990 Dekretuaren 19. artikuluan xedatutakori jarraituz, kreditazio honek bost urteko indarraldia izango du. Hala ere, beharrezko izanez gero, lehenago indargabetu ahal izango da.
Agindu honek administrazio bidea amaitzen du; beraz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke hilabeteko epean, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari zuzenduta; edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa hasieratik zuzenean bi hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiaren aurrean. Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da errekurtso biak aurkezteko epea.
AZKEN XEDAPENA
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunetik aurrera izango du indarra Agindu honek.
Vitoria-Gasteiz, 2002ko ekainaren 10a.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,
JAVIER MADRAZO LAVÍN.
RSS