
130. zk., 2002ko uztailaren 10a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
3952
AGINDUA, 2002ko ekainaren 25ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena. Agindu honen bidez, izaera orokorreko diru-laguntzetarako deia egiten da 2002-2003 ikasturtean unibertsitate mailako eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko.
Abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoak onetsiriko Autonomia Estatutuko 16. artikuluak, Konstituzioaren lehenengo xedapen gehigarriak ezartzen duenez, irakaskuntzaren agintea —arlo guztietan, hau da, maila, gradu, era eta modalitate guztietan— Euskal Autonomia Erkidegoari dagokio, Konstituzioaren 27. artikuluaren eta hori garatzen duten lege organikoen, Konstituzioaren 149.1.30 artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenen eta horiek betetzeko eta bermatzeko beharrezkoa den Goreneko Mailako Ikuskaritzaren kaltetan izan gabe.
Unibertsitate arloari dagozkion eta Estatuarenak diren egiteko eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari emateari buruzko maiatzaren 25eko 1014/1985 Errege Dekretuaren eranskineko B.2 puntuaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza izan eta goi-mailako ikasketak egiten dituzten ikasleentzako dirulaguntzetarako deialdiak arautzea eta horien kudeaketa eramatea Erkidego honi dagozkio. Deialdiok egiteko, estatu osorako ezarritako oinarrizko irizpideak errespetatuko dira.
Ondorioz, azaroaren 11ko 1/1997ko Legegintza Dekretuaren —Euskal Herriko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen du horrek— VI. Tituluan eta VII. Tituluko III. kapituluan jasotako dirulaguntzen arloko indarreko legeriaren arabera; urtarrilaren 23ko 1/2002 Legeak jaso zituen baimenekin bat etorriz —lege horren bidez, Eusko Legebiltzarrak besteak beste Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko gastuei buruzko erabakia onetsi zuen eta Euskal Autonomia Erkidegoaren 2002 ekitaldirako Aurrekontu Orokorren Lege-proiektuaren 04 atalean jaso zituen—; eta abenduaren 26ko 367/2001 Dekretua aldarazi zuen otsailaren 26ko 52/2002 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargura ordaintzen diren laguntza eta diru-laguntzak arautzeko zenbait xedapenen indarraldia luzatzeari buruzkoak, ezarritakoarekin bat etorriz, hauxe
XEDATU DUT:
Artikulu bakarra.– Goi-mailako irakaskuntzak egiten dituzten ikasleentzat ikasketa dirulaguntzak emateko deia egitea, hain zuzen ere Euskal Autonomia Erkidegoan administrazio egoitza izan eta 2002-2003 ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko edo estatuko zentroetan deialdi honetako eranskinaren lehenengo oinarri-arauan aipatzen diren edozein eratako ikasketak egingo dituztenentzat.
Helburu honetarako 16.643.375 euro bideratuko da, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako finkatutako aurrekontu-partidaren kargura.
XEDAPEN IRAGANKORRA
2002-2003 ikasturteaz aurrekoei dagozkien dirulaguntzak emateak edo ukatzeak, dagozkien deialdietako aginduen araupeko izaten jarraitu dute.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa.– Agindu honetan xedatutakoa bete dadin beharrezkoak diren aginduak emateko baimena du Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak.
Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra agindu honek.
Vitoria-Gasteiz, 2002ko ekainaren 25a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
ANJELES IZTUETA AZKUE.
2002-2003 IKASTURTEAN UNIBERTSITATE MAILAKO ETA GOI-MAILAKO BESTE
IKASKETA BATZUK EGITEKO, IZAERA
OROKORREKO DIRULAGUNTZETARAKO DEIA EGITEN DUEN AGINDUAREN
I. ERANSKINA
OINARRI-ARAUAK
BABESTUTAKO IKASKETAK ETA EMAN
DAITEZKEEN LAGUNTZAK
1. oinarri-araua.– Hartzen dituen ikasketak.
1.– Ondoren aipatzen diren unibertsitate edo goi-mailako ikasketak, 2002-2003 ikasturtean zehar, egin ahal izateko eska daitezke dirulaguntzak:
a) Lizentziatu, ingeniari, arkitekto, diplomatu, maisu, maistra, injineru tekniko eta arkitekto tekniko titulua lortzeko direnak;
b) Unibertsitate ikasketetako bigarren ziklora sartzeko behar diren egokitzapen ikastaroak eta trebakuntza osagarriak;
c) Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak eman eta 25 urtetik gorakoak Unibertsitatean sartzeko gertakuntza-ikastaroak;
d) Goi-mailako musika eta dantza, arte dramatiko, arte plastiko eta diseinu ikasketak;
e) Erlijioko goi-mailako ikasketak;
f) Turismoko eskola ofizialetan eta hauei atxikitako eskoletan egin daitezkeen ikasketak;
g) Goi-mailako ikasketa militarrak.
2.– Deialdi honen ondorioetarako, aurreko lerroaldeko a) idatz-zatian aipatzen diren tituluei dagokienetan, sailkatutzat joko dira, titulu ofizialak Unibertsitate Titulu Ofizialen Katalogoan aipatzen direnekiko homologatzeari buruzko irailaren 30eko 1954/1994 Errege Dekretuan aipatzen diren —eta aurrerantzean aipatu diren— errubriken arabera. Azaroaren 27ko 1497/1987 Errege Dekretuz sortu zen katalogo hori.
3.– Dirulaguntza deialdi honek ez ditu hartzen hirugarren zikloko edo doktoregoko ikasketak —unibertsitateko tituluak—, ezta espezializazio ikasketak ere.
2. oinarri-araua.– Dirulaguntzaren osagaiak.
1.– Dirulaguntzak, honako osagarriak izan ditzake:
a) konpentsaziozko laguntza;
b) hiri arteko joan-etorri gastuetarako laguntzak;
c) hiri-barruko garraioetan egin beharreko joan-etorri gastuetarako laguntzak;
d) familiaren etxetik kanpo bizi diren ikasleen bizileku gastuetarako laguntzak.
e) ikasketetarako beharrezko diren eskola-materialak erosteko laguntza.
f) irakaskuntza-zerbitzuen prezioei aurre egiteko laguntzak konpentsazio-mekanika bidez, horiek jasotzen ez dituzten erakundeei horiei dagokien zenbatekoa ordainduz.
2.– Dirulaguntzaren onuradunak hainbat osagarritarako eskubidea du, eta osagarri horien zenbatekoen batuketa izango da dirulaguntzaren zenbateko osoa, ondorengo oinarri-arauek ezartzen dituzten baldintzen arabera. Ikasleari emango zaion dirulaguntzaren zenbatekoa, ez da sekula izango zerbitzuaren benetako kostua baino goragokoa.
3.– Karreraren amaierako proiektua gauzatu eta ikasketa teknikoak egin dituzten ikasleek, proiektua egiteak sor ditzan gastuetarako dirulaguntza eskuratzeko eskubidea izango dute eta bai matrikularen prezio publikoen zenbatekoa ere eta, hori, deialdi honetan jasotzen diren baldintzetan xedatzen denaren arabera egingo da. Laguntza hori ez da bidezkoa izango, baldin eta karrera amaierako proiektua ikasketa-planeko asignatura arrunta bada edo karrerako kurtsoetako ikasgairen batekin batera egiten bada
3. oinarri-araua.– Laguntza osagarria.
1.– Laguntza osagarria jasotzeko eskubideaz baliatu ahal izateko, guztientzat eskatutakoaz gainera, honako baldintza zehatz hauek bete beharko dira:
– Per capitazko familia-errenta garbia, 16. oinarrian agertzen den prozeduraren arabera kalkulatu ondoren, 2.412 eurotik gorakoa ez izatea 2001. urtean.
– 2001. urtean lanean egon ez izana edo langabeziagatik laguntzarik ez jaso izana.
2.– Honako kolektibo hauetakoren bateko kide izan daitezen ikasleek izango dute laguntzak jasotzeko lehentasuna:
– Familiako sostengatzaile nagusia eta, hala badagokio, horren ezkontidea, langabezian egon daitezen familiek;
– Familiako sostengatzaile nagusia eta, hala badagokio, horren ezkontidea, pentsionista izan daitezen familiek;
– Erabateko umezurtzek;
– Dibortziatutakoen, legez edo egitez banandutako gurasoen eta alargunen seme-alabek, horien diru-iturri bakarra inoren kontura lan egitea, pentsioren bat jasotzea edo dena delako ordainketa elikagaietan jasotzea bada;
– Aita edo ama ezkongeak dituzten seme-alabek, guraso hori egitez beste inorekin elkartuta bizi ez bada;
– Legez aitortutako ezindua izan eta familian kontagarri den kideren bat duten familiek.
Ohiko etxebizitzaz aparteko ondarerik duten familietako eskatzaileei ukatu egin ahal izango zaie laguntza hau.
3.– Dena dela, laguntza hau emateak, familiaren egoera sozio-ekonomikoa ezbairik gabe egiaztatzea eskatzen du eta ikasten jarduteagatik eskatzaileak ez duenez soldatarik jasotzen, horren konpentsazioz emango zaie familiei laguntza hau.
4. oinarri-araua.– Joan-etorri gastuetarako laguntza.
1.– Hiriarteko joan-etorrietarako emango den laguntza, honako eskala honen arabera banatuko da:
5 eta 10 kilometro bitartean,
10 kilometro baino gehiago, 30eraino,
30 kilometro baino gehiago, 50eraino,
50 kilometro baino gehiagoko aldea.
2.– Ondorio horietarako, eskatzailea bizi den herria eta unibertsitate-zentroa kokatzen den herriaren arteko distantzia hartuko da kontuan. Bekadunak aukeratzeko, epaimahaiek ikastetxetik hurbilen dagoena har dezakete familiako egoitzatzat, hori eta legezkoa bat bera izan ez daitezenean.
3.– Oinarri-arau honetako 1. lerroaldean adierazitako eskala aplikatzeko egoera jakinetan joan-etorrirako egon daitezen eragozpenak kontuan har ditzakete aukeraketa egingo duten epaimahaiek.
4.– Garraiorako dirulaguntza bidezkoa izango da honako kasu hauetan, hau da, ikastetxera joan ahal izateko garraio-modu bat baino gehiago erabili beharra izatea eta ikastetxea kokatuta dagoeneko lekuak hala eska dezanean Aukeraketa Epaimahaiaren iritziz. Dirulaguntza hau ez zaie emango bertaratu gabeko unibertsitateetako ikasleei.
5.– Hiriarteko joan-etorrietarako laguntza bateraezina izango da bai hiri barruko joan-etorrietarako laguntzarekin, bai bizileku gastuetarako laguntzarekin.
5. oinarri-araua.– Egoitza-gastuetarako laguntza.
1.– Egoitzagatikako dirulaguntzari dagokion zenbatekoa eskuratzeko, eskatzaileak familiaren egoitzatik kanpo bizi beharko du ezinbestean. Distantzia 50 kilometrotik beherakoa denean, familiaren egoitzatik ikastetxera dagoen tartea eta garraio sistemak direnak direlako, ikasturte denboran familiaren egoitzatik kanpo bizi behar duela egiaztatu beharko du. Ikaslearen egoitza familiaren kide kontagarri batena izanez gero, bekadunak hautatuko dituzten epaimahaiek ikastetxetik hurbilen dagoena hartu ahal izango dute familiaren egoitza gisa, hori eta legezkoa bat ez badira ere.
2.– Dirulaguntza hori jaso ahal izango dute baita ere, Sócrates-Erasmus programaren babespean, ikasturte osoa atzerriko unibertsitate batean egingo duten bekadunek edo Europako Batasuneko unibertsitateetan unibertsitate arteko beste programa batzuk egingo dituzten bekadunek; beti ere, jatorrizko unibertsitatearen baimena badute, lankidetza-programak badira, eta egindako ikasketen baliokidetza aurreikusita badago.
3.– Azken laguntza hau bateraezina izango da hiriarteko joan etorrietarako laguntzarekin.
6. oinarri-araua.– Material didaktikorako gastuetarako laguntza.
Material didaktikotarako laguntza bekadun guztientzat izango da, karrera bukaerako proiekturako bekadun diren ikasleentzat izan ezik. Horientzako laguntza 8.7. oinarri-arauan araututa dator.
7. oinarri-araua.– Irakaskuntza zerbitzuen prezioak ordaintzeko laguntza.
Egoera hori behin betiko lor dezaten bekadun guztientzat izango da laguntza.
8. oinarri-araua.– Laguntzen zenbatekoa.
1.– Laguntza osagarriaren zenbatekoa 1.894 eurokoa izango da.
2.– Hiri arteko distantziagatik garraiorako laguntzen zenbatekoak, 9. oinarri-arauan ezartzen denaren kaltetan gabe, honako hauek izango dira:
– 5 eta 10 kilometro bitartean: 148 euro.
– 10 eta 30 kilometro bitartean: 296 euro.
– 30 eta 50 kilometro bitartean: 599 euro.
– 50 kilometro baino gehiago: 780 euro.
3.– Hiri-barruko garraiorako laguntzaren zenbatekoa 142 euro.
4.– Egoitzagatikako laguntzen zenbatekoak honakoak izango dira:
– 13.1 oinarrian ezarritako 1. atalasean jasotakoak baino txikiagoa edo berdina bada familiaren errenta garbia, 2.519 euro.
– Deialdiaren 13.1 eta 13.2 oinarrietan ezarritako 1. atalasean jasotakoa baino handiagoa bada familiaren errenta garbia eta 2. atalasean jasotakoa baino txikiagoa edo berdina bada, 2.004 euro.
5.– Didaktika-materialerako laguntzen zenbatekoa honakoa izango da:
– 1. atalasean zehaztutako familiaren errenta garbia edo hura baino errenta txikiagoa duten ikasleentzat: 240 euro.
– Familiaren errenta garbia 1. atalasean zehaztutakoa baino altuagoa eta 2. atalasean zehaztutakoa edo hori baino errenta txikiagoa duten ikasleentzat: 187 euro.
6.– Irakaskuntza zerbitzuen prezioak ordaintzeko laguntzen zenbatekoa, gehienez ere, zerbitzu hauetako prezio publikoena izango da. Ikaslea 2002-2003 ikasturtean matrikulatzen den ikasgai edo kreditu guztiak zenbatuko dira, titulazio eta espezialitate berberekoak izan daitezenaren baldintzapean eta, ikasgaiak edo kredituak baldin badira, dagokion titulua lortzeko beharrezkoak izan daitezenaren baldintzapean.
7.– Karrera bukaerako proiektua egiteko laguntzaren zenbatekoa 430 euro izango da. Laguntza hori jaso arren, matrikula egiten duten egunetik kontatzen hasi eta urtebeteko epean proiektua aurkeztu ez, eta gainditu ere egiten ez duten ikasleen zerrenda igorriko diote unibertsitateek Unibertsitate Zuzendaritzari.
9. oinarri-araua.– Bertaratu gabeko unibertsitateetako ikasleak, irakaskuntza librea eta beste ikasketa batzuk.
1.– Bertaratu gabeko unibertsitateetako ikasleek, material didaktikoak erosteko dirulaguntzetarako eskubidea izango dute eta bai elkartutako ikastetxeetara edo laguntzaile direnetara hiriarteko joan-etorriak egiteko ere.
2.– Ikaslearen egoitza lankide den ikastegia dagoen herri berean dagoenean, material didaktikorako laguntza jasoko du soilik. 8.5 oinarrian ezarritako zenbatekoak aintzat hartuta, 1. atalasean zehaztutako familiaren errenta garbia edo hura baino errenta txikiagoa duten ikasleentzat laguntza 240 euro izango da; familiaren errenta garbia 1. atalasean eta 2. atalasean zehaztutako kopuruen artean duten ikasleentzat, laguntza 187 euro izango da. Ikaslearen egoitza, ikastetxea dagoeneko herritik kanpo dagoenean, aurrez aipatutako dirulaguntzaren zenbatekoari joan etorrietarako beste laguntza bat gehituko zaio, honako eskala honen arabera:
10 eta 20 kilometro bitartean: 74 euro.
20 eta 60 kilometro bitartean: 163 euro.
60 kilometrotik gorakoa: 289 euro.
3.– 1.1 oinarri-arauko d) eta e) idatz-zatietan sartzen diren ikasketak egiten dituzten ikasleak izan eta ikastetxeraino joan behar badute, oinarri-arau honetan jasotako laguntzak emango dira; baina salbuespen honekin: goi-mailako ikasketak urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrekoak, araututako sistemaren arabera egiten dituzten ikasleei bertaratu beharreko ikasketetarako ezarritakoak aplikatuko zaizkie. Egoitzarako laguntza eman ahal izateko, bekadunak aukeratzeko epaimahaiek, eskatzaileek euren famili egoitzatik kanpo bizi izateko duten beharra egiaztatuko dute eta matrikula egin duteneko irakasgaiak eta eskola orduak -astean 20 ordu behintzat- hartuko dituzte kontuan.
4.– Aurreko lerroaldeetan aipatzen diren ikasle/bekadunek, irakaskuntza zerbitzuen prezio publikoetarako laguntzarako eskubidea, 8.6 oinarri-arauan jasotakoa, eta 8.5 oinarrian material didaktikorako agertzen den laguntza izango dituzte, eta egoera berezietan, 3. oinarri-arauan jasotako laguntza osagarria eskuratzeko ere bai.
5.– Irakaskuntza libreko ikasketak edo presentziazko irakaskuntza ez duten ikasgaiak egiten dituzten ikasleentzako dirulaguntzek, 2. oinarri-arauko e) eta f) idatz-zatietan jasotako kontzeptuak baino ez dituzte hartuko (eskola-materialerako eta irakaskuntza zerbitzuen prezio publikoak ordaintzeko).
BETEBEHARRAK
10. oinarri-araua.– Betebehar orokorrak.
1.– Uztailaren 28ko 2298/1983 Errege Dekretuko 2. artikuluan finkatzen diren baldintzak betetzea, kontuan izanda atzerritarren eskubide eta askatasunak eta berauen integrazio sozialari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Legea Organikoak xedatutakoa.
2.– Administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan edukitzea.
3.– 1. oinarri-arauan jasotako edozein titulu eskuratzeko legezko baldintzak ez betetzea. Hala ere, lehenengo zikloa gaindituta izan —ziklo horretako titulu bat lortzeko edo ez— eta bigarren zikloko ikasketak egin ditzaten ikasleei dirulaguntza eman ahal izango zaie.
11. oinarri-araua.– Lehentasun-koefizientea.
1.– Eskura dauden aurrekontu-baliabideak eskaera guztiak guztiz asetzeko adina ez balira, uztailaren 28ko 2298/1983 Errege Dekretuak (abuztuaren 27ko BOE) aipatzen duen formularen parametroak aintzat hartuta, lehentasun-koefizientea erabiliko da:
3,70 puntuko gutxieneko batez besteko nota galdatzen zaien eskatzaileei:
P = 1
K = 6,30
U/10 = 973,2
4,75 puntuko gutxieneko batez besteko nota galdatzen zaien eskatzaileei:
P = 1
K = 5,25
U/10 = 973,2
2.– Aipatutako formula hori aplikatuz, bi ikaslek koefiziente berdina ateratzea gertatuko balitz, laguntza berritzea gaitzat duenak izango luke lehentasuna izendapen berrikoaren gain, eta familiako errenta garbia txikiagoa duenak handiagoa duenaren gain.
12. oinarri-araua.– Bateraezintasunak.
1.– Ikasle batek ere ezin dezake jaso dirulaguntza bat baino gehiago, aldi berean beste ikasketa batzuk egiten ari baldin bada ere.
2.– Agindu honen bidez deia egiten deneko dirulaguntzak, Sail honek, Estatuak edo beste erakunde publiko zein pribatuk deitutakoekin bateraezinak izango dira, deia arautzen duten deialdiek bateratasunerako baimena eman dezateneko kasuetan izan ezik. Bateratasun hori eraginkorra izan dadin, Sail honetako Unibertsitate Zuzendaritzari eskatu beharko dio baimena bekadunak edo deia egiten duen Entitateak. Unibertsitate-ikasketak edo goi-mailako ikasketak egiteko lortutako dirulaguntza guztien kopurua ezin izango da inola ere haien kostu erreala baino handiagoa.
3.– Deialdi orokor honetako dirulaguntzak eta Sailak lankidetza_lanetarako deitutakoak eta "Socrates-Erasmus" izenekoa, ez dira bateraezinak izango.
BETEBEHAR EKONOMIKOAK
13. oinarri-araua.– Familiaren errenta garbiaren atalaseak.
1.– Izaera orokorrez eta oinarri-arau honetako gainerako idatz-zatiek ezartzen dutenaren kaltetan gabe, deialdi honetan aipatzen diren laguntzetarako eskubidea izateko, 2001. urteko familiaren errenta garbiaren atalaseak honako hauek izango dira:
	 Kide kontagarrien kopurua	1 atalasea eurotan
	Número de miembros computables	Umbral 1 Euros
	1	6.894	
	2	11.248	
	3	14.759	
	4	17.505	
	5	19.865	
	6	22.148	
	7	24.302	
	8	26.444	
Familiakide kontagarri berri bakoitzeko 2.122 euro.
2.– Familia-egoitzaz kanpo bizi izateagatik, laguntzarako eskubidea izateko eta 5. oinarri-arauarekin bat etorriz, hauek izango dira familia-errentaren atalaseak:
	Kide kontagarrien kopurua	2 atalase eurotan
	Número de miembros computables	Umbral 2 Euros
	1	9.466	
	2	16.180	
	3	21.955	
	4	26.212	
	5	29.151	
	6	31.447	
	7	33.710	
	8	35.974	
Familiakide kontagarri berri bakoitzeko 2.251 euro.
3.– Aurreko lerrokadek aipatzen dituzten errentako atalaseak beka eskatzen duten guztiei aplikatuko zaizkie, ziklo berean jarraitu eta beka berriztatzea eskatzen dutenak salbu, betiere familiaren egoera sozial eta ekonomikoa, beka ematean oinarritzat hartu zenarekin alderatuta nabarmenki aldatu ez baldin bada. Errenta dela eta aldaketa izan dela kontsideratuko da baldin eta 2001eko familiaren errenta deialdi honen arabera dagokien atalasea baino gutxienez ehuneko hamar altuagoa den errenta jaso denean.
4.– Saiakuntzazko Injinerutza Teknikoko plan zaharren kasuan, lau ikasturteko iraupena dutenetan, laugarren ikasturtea egiteko adjudikazio berriko beka eskatu beharko da.
5.– Urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrekoak,ezarritako araudiaren arabera egiten diren eta 1.1. oinarriko d) idatz-zatian agertzen diren Goi Mailako ikasketarako lau edo bost urtetako ikasketa planak dituzten ikasketetako, hirugarren edo laugarren kurtsoak, hurrenez hurren, bekaren ondorioetarako ziklo aldaketako kurtsoak direla ulertuko da, eta amaierako bi kurtsoak egiteko, laguntza berriro ematea eskatu beharko da.
6.– Egokitze kurtsoa, eta hala badagokio, prestakuntza osagarriek beti hartuko dira zikloko hasierako ikasturte gisa.
14. Oinarri-araua.– Familiaren errenta.
1.– Familiako kide kontagarri guztiek 2001. urtean lor ditzaten diru-sarrera gordinak zenbatuz lortuko da familiaren errenta, horien jatorria zein den berdin diola. Eta hori horrela egingo da, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga egiterakoan diru-sarrera horiek aitortu behar direnentz eta familiako kide kontagarriren batek aitorpen hori aurkezteko edo ez aurkezteko duen derrigortasuna kontuan izateke. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena aurkeztu beharra ez duten familiako kide kontagarrien errenta finkatzean, edozein kontzeptutan lortutako diru sarreren gehikuntza egingo da, ohiko etxebizitzatik kanpo dituzten hiri ondasunen kasuan gehituta 2001eko ekitaldian indarrean dagoen katastro balioaren 100eko 2.
2.– Kaleratzeagatik bidezkoak diren kalte-ordainei edo familiaren egoera ekonomikoa nabarmenki aldarazten duten bestelako gertaerei dagokienez, familiaren errentan duten eragina baloratuko dute aukeraketa epaimahaiek, familiak horren ondorioz duen egoera sozioekonomiko berria haztatuz.
3.– Ikasketei laguntzeko dirulaguntza gisa eskuratutako diru-zenbatekoak, administrazio publikoek emandakoak, ez dira kontatuko diru-sarrera bailiran.
4.– Balioespen Objektiboari edo Zuzeneko Balioespenari buruzko erregimen fiskalaren barruan sartzen diren enpresa-jarduerei eta jarduera profesionalei dagokienez, diru-sarrera gordinak ez dira kontatuko. Benetako errentagarritasun irizpideak aplikatuz lortuko da errendimenduen balioespena.
5.– Eskatzaileak ekonomikoki familiaren menpe ez dagoela badio, edozein dela bere bizi-egoera, egiaztatu egin beharko ditu, aukeraketa epaimahaiaren iritziz, nolako hori eta duen egoitza. Egiaztatu egin beharko ditu, baita ere, etxebizitzaren jabego titulua, alogeraren ordain-agiria eta bizitzeko dituen diru-iturriak. Ez baditu egiaztatzen xehetasun horiek, ukatu egingo da eskabidea.
6.– 2001. urtean izandako diru-sarrerak, deklaratutako ondareak eta gastuak kontrajarrita badaude dirulaguntza ezetsi ahal izango da.
15. oinarri-araua.– Kide kontagarriak.
1.– Deialdi honetan aipatzen den familiaren errenta garbia kalkulatzeko, honako hauek hartzen dira kide kontagarritzat: aita, ama eta, hala badagokio, legezko tutorea, eskatzailea, familiaren egoitzan bizi diren hogeita sei urtetik beherako neba-arreba ezkongeak edo zaharragoak fisiko, psikiko edo zentzumen mailako ezinduak direnean eta bai etxebizitza berean bizi direla, udal egiaztagiriz, ziurta dezaten gurasoen aurrekoak ere. 2001eko abenduaren 31ri dagokio hori.
2.– Familiako kide kontagarritzat hartuko da baita ere, legez edo egitez eskatzailearen familiak hartu duen eta horren kontura bizi den hogeita sei urte baino gutxiago dituena, elkarbizitza hori behar bezala justifika eta ziurta dadinaren baldintzapean.
3.– Loturarik gabeko familia-unitateak osatzen dituzten eskatzaileei dagokienez, eskatzailea bera, ezkontidea edo, beharko balitz, eskatzailearekin bizi den laguna eta izan ditzaketen seme-alabak hartuko dira kide kontagarritzat.
4.– Dibortzio edo epai bidezko banaketa kasuetan, ez dira kontuan hartuko dirulaguntza eskatzen duenarekin bizi ez diren familia-unitateko kideak, aita, ama, neba-arrebak..., horien dirulaguntza familiaren diru-bide gisa har dadinaren kaltetan gabe; bai, ordea, dirulaguntza eskatzen duen etxean bizi den ezkontide berria edo egitatez harekin bizi deneko pertsona kidea. Horien errentak eta ondarea kontuan hartuko dira.
16. oinarri-araua.– Familiaren errenta, per capitazkoa eta garbia.
1.– Familiaren errenta garbia lortzeko, honako hauek kenduko zaizkio familiaren errentari:
a) Kontura egindako atxikipenen zenbatekoa, bai profesional mailako lan eta jardueren irabaziengatik zein kapital higikorraren irabaziengatik; zatika ordaindutakoak; Gizarte Segurantzari egindako kotizazioak edo eskubide pasiboengatik eta nahitaezko izaerako Mutualitateei edo, hala behar izanez gero, indarreango araudiaren arabera Gizarte Segurantzari dagozkion zenbait arrisku bere gain hartzen dituzten erakundeei ordaindutako kopuruak; Umezurtz Eskola edo antzeko Erakundeei nahitaez egin beharreko kotizazioak; sindikatuei ordaindutako kuotak; kargu politikoen derrigorrezko ekarpenak; eta enpresa ordaintzailearekin izandako auzietatik ondorioztatutako babes juridikoaren gastuak. Ondasun Higiezinen zergagatik ordaindutako kuotak ere kengarriak izango dira ohiko etxebizitza ez den etxebizitza errentapekoa izan ez dadinean, eta bai ondasun higiezinaren mantenimenduak ekar ditzan gastuak ere errentapeko etxebizitzen kasuan. Halaber, ezkontidearen aldeko errenta konpensatzaileak eta elikagaien urterokoak kendu egingo dira, seme-alaben alde ezarritakoak salbu, biak epailearen erabakiz betez. Gainera, lanen etekinen gaineko zerga hobariari dagozkion kenketak ere aplikatu ahal izango dira. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga arautzen duten foru arauetan finkatzen diren proportzio eta mugen barruan aplikatuko dira kenketa hauek. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga likidatzearen ondorioz sartutako zenbatekoa ere kengarria izango da. Zerga horren araberako itzulketarik ez balego, itzuli beharreko zenbatekoan gehituko litzateke familiaren errenta. Pentsio planetarako ordaindutakoak ez dira kengarriak izango.
b) Honako kontzeptu hauei dagozkien zenbatekoak:
1) Familiakide kontagarri guztiek lortutako diru-zenbatekoen %50, familiako sostengatzaile nagusiarena eta haren ezkontidearena izan ezik.
2) Gaixotasun larria edo ebakuntzaren bat dela eta, erakunde publikoen aldetik edo osasun-mutualitateen aldetik ordainketa edo konpentsaziorik izan gabe eskatzailearen familiak ordaindu zuela behar bezala ziurtatuz gero, egindako gastuagatik %50.
3) Familiaren etxebizitzan egoitza duen seme-alaba bakoitzarengatik, eskatzailea barne, lehen mailako familia ugariak izan daitezenean, 320 euro eta, bigarren mailako edo ohorezkoa denean, 480 euro.
4) Eskatzaile bera edo eskatzailearen arreba edo seme-alaba bakoitzarengatik, ezintasuna izan eta hori, legez aitortuta egon dadinaren baldintzapean, mila laurehun eta berrogei euro (1.440 euro), ezinduak lanbidezko diru-sarrerarik ez duenean. Kenketa hau bi mila berrehun eta berrogeita hamar eurokoa izango da (2.250 euro), eskatzailearen neba-arreba edo seme-alaba bakoitzaren ezintasuna ehuneko hirurogeita bostekoa edo goragokoa izan dadinean. Diru zenbateko hori hiru mila berrehun eta hogei eurorainokoa (3.220 euro) izan ahalko da eskatzaileak %33 eta %65 bitarteko ezintasuna izanik mugikortasun murriztuko gabezi egoeran dagoenean edo %65eko edo gehiagoko ezintasuna izan dadinean.
5) Bederatziehun eta hirurogei euro (960 euro) seme-alaba bakoitzeko, unibertsitateko ikasketak egiten ari eta familiaren egoitzatik kanpo bizi bada, unibertsitateko ikasketak direla-eta familiaren etxebizitzatik kanpo bizi diren seme-alaba ikasleak bi edo bi baino gehiago direnean.
2.– Familiaren errenta per capitazkoa lortzeko familiaren errenta garbia zatitzen da familia unitateko kide konputagarriengatik.
17. oinarri-araua.– Ondarearen mugak.
1.– Hautaketa-Epaimahaiek familiaren ondarea osatzen duten ondasunen izaera, jatorria eta destinoa, batez ere lanetik kanpo uzteagatik jasotako kalte-ordainak diren kasuan edo familiaren egoera ekonomikoa nabarmenki aldarazten duten bestelako gertaeren kasuan, errentagarritasuna, bateratasuna eta kasuan kasuko gauzatze aukerak eta horien gaineko kargak haztatuko dituzte, dirulaguntza ukatzeko edo ez. Familiaren errenta garbia dena delakoa ere, familiako kide kontagarrien ondarea dela-eta, ukatu ahal izango da eskatutako dirulaguntza, honako arau hauek ezartzen dutenaren arabera:
a) Ondasun higiezinak.
1) Familiaren hiri-finken katastroko balioen batuketa ezingo da hogeita zazpi mila eta bostehun eurotik (27.500 euro) gorakoa izan.
2) Zenbaketa horren ondorioetarako, ez da kontuan hartuko familiaren ohiko etxebizitza edo egoitza osatzen duen hiri-finkaren katastroko balioa, baldin eta balio horrek ez badu gainditzen hogeita bost mila zazpiehun eta berrogeita hamalau euroko zenbatekoa (25.754 euro) Bizkaiko Lurralde Historikoan, hogeita hamabi mila seiehun eta hogeita hamahiru euro (32.633 euro) Gipuzkoako Lurralde Historikoan eta berrogeita bat mila seiehun eta laurogeita hamabi euro (41.692 euro) Arabako Lurralde Historikoan.
3) Hiri-finken katastroko balioak finkatutako diru-kopuruak gainditzen baditu, katastroko balio horri kendu egingo zaizkio 25.754 euro, 32.633 euro edo 41.692 euro, kasu bakoitzaren arabera, eta hortik atera daitezen emaitzak kontatuko dira.
4) Arabako Amurrio, Añana, Aramaio, Armiñón, Bernedo, Iruña-Oka, Laudio, Legutiano, Agurain, Urkabustaiz eta Zuia udalerrietan katastroko balioak balorazio-txosten berriaz berrikusi dira, eta kontuan hartu beharreko katastroko balioa berrikusitako balioaren %40 murriztetik ateratakoa izango da.
5) Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko udalerrietan kokatutako hiri-finkeei dagokienez, unibertsitateko erdi- eta goi-mailako ikasketetarako izan eta 2002-2003 ikasturterako diren izaera orokorreko dirulaguntzetarako deia egiteari buruzko Hezkuntza eta Kultura Ministerioaren Aginduan ezarritakoaren arabera jardungo da.
b) Landa-finkak
Familiaren jabetzako landa-finken katastroko balioen batuketa ezin izango da hamabi mila eta hogei euro eta hogeita lau zentimokoa (12.020,24 euro) baino handiagoa izan, familiakide kontagarri bakoitzeko.
c) Ondasun mugikorrak.
1) Familiaren ondarearen osaketan tituluak, baloreak, inbertsio fondoetan partaidetzak, gauzatze errazeko kreditu eskubideak edo familiako kide kontagarrietako edozeinen eskuragarri egindako banku deposituetan bildutako eskudiruak batzen direnean, zenbatekoa berrogeita hamar mila eurotik (50.000 euro) gorakoa denean edo haiengatik edo kapital higigarriko beste edozein osagaitik jasotako etekinak, korrituak edo plusbalio garbiak mila seiehun eta laurogei eurotik (1.680 euro) gorakoak direnean, dirulaguntza ukatu egin ahal izango da, baina kontuan izango da ea familiaren ondarearen gai bakarra hori den edo lanetik kanpo uzteagatik jasotako kalte-ordainetatik edo familiaren egoera ekonomikoa nabarmenki aldarazten duten bestelako gertaeratatik datorren.
2) Akzioak eta balore merkatuetan negoziatutako beste burtsa titulu batzuk, 2001eko laugarren hiruhilabetekoan izandako batez besteko negoziazio-balioaren arabera kontatuko dira. Ondarearen gaineko Zergan ezarritako arauen arabera kontatuko dira gainerako baloreak. Kontu korrontean edo aurrezki kontuan egindako deposituak, agerikoak zein epekakoak, 2001eko abenduaren 31n izan dezaten saldoaren arabera kontatuko dira; hala ere, saldo hori, urteko azken hiruhilabetekoari dagokion batez besteko saldoa baino txikiagoa bada, azkeneko hori aplikatuko da.
d) Sostengatzailea edo bere ezkontidea ez diren kide konputagarrien ondare balioak.
Ondare balioen zenbaketa egiteko, aplikagarri izango da %50eko kenketa sostengatzailea edo bere ezkontidea ez diren kide konputagarrien ondare elementuen balioan.
e) Ondare-elementuen pilaketa
Aurreko idatz-zatietan deskribatutako ondare-elementuetatik familiak bat baino gehiago baditu, ondare-elementu bakoitzaren balore-portzentajea kalkulatuko da, dagokion atalasearen arabera. Dirulaguntza ukatuko da portzentaia horien batuketa ehun baino handiagoa denean.
f) Merkataritza-, industria- edo lanbide-mailako jarduerak.
Familiakide kontagarriren bat edonolako ekonomia-jardunen titularra bada, dirulaguntza ukatuko zaio jardunaren 2001eko fakturazio-bolumena 144.242 euro baino handiagoa bada.
BETEBEHAR AKADEMIKOAK
18. oinarri-araua.– Kalifikazioei aplika dakiekeen baremoa.
1.– Dirulaguntza eska dezatenek lortutako kalifikazioak honako baremo hauen arabera kontatuko dira:
Ohorezko matrikula: 10 puntu.
Bikain: 9 puntu.
Oso ondo: 7,5 puntu.
Nahikoa edo gai: 5,5 puntu.
Gutxi, aurkeztu gabea edo deialdia deuseztatzea: 2,5 puntu.
2.– Kalifikazio kualitatiboaz gain kalifikazio kuantitatiboak ere agertuko balira, laguntzaren ondorioetarako, kualitatezkoak hartuko dira eta aurreko baremo hori ezarriko zaie.
19. oinarri-araua.– 2001-2002 ikasturteko batez besteko nota eta gutxieneko irakasgai kopurua.
1.– Dirulaguntza lortzeko, beharrezko izango da 2001-2002 ikasturtean edo ikasleak ikasitako azken ikasturtean honako batez besteko kalifikazio hauek lortzea:
a) Lehenengo zikloko lehenengo ikasturtea lehen aldiz egiteko:
Bost puntukoa izan beharko da unibertsitatean sartzeko saioen behin betiko kalifikazioa edo ikasketak egiteko, ikasleei unibertsitatean sartzeko saiorik gainditzea eskatu ezean, bost puntu izan beharko dute ikasleek Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtean, bigarren mailako Lanbide Heziketako azken ikasturtean, Batxilergoko azken ikasturtean edo goi-mailako heziketa-zikloetako azken emaitzan.
b) Gainontzeko kasuetan:
– Irakaskuntza teknikoei buruzko ikasketetan: 3,70 puntuko batez besteko nota.
– Unibertsitate eta goi mailako gainontzeko ikasketetan: 4, 75 puntuko batez besteko nota.
2.– Eskatzaileak 2001-2002 ikasturtean gutxienez matrikulatu behar dituen ikasgaiak edo kredituak 21. oinarri-arauan aipatutakoak izango dira, kasu bakoitzean, betiere lehenengo zikloa baino ez duten unibertsitate-ikasketarik egin duten eta bigarren zikloko ikasketetan lehenengo aldiz matrikula egiten duten ikasleak salbu.
3.– 2001-2002 ikasturtean ikasketarik egin ez bada, adierazten diren baldintzak, egindako azken ikasturteari aplikatuko zaizkio.
4.– Hogeita bost urtetik gorakoak Unibertsitatera sartzeko prestakuntza ikasturtea, UHUNek emana alegia, egiten duten eskatzaileen kasuan, ikasturte bakarrerako emango da dirulaguntza.
5.– Karrera Bukaerako Proiektuari dagokionez, beharrezkoa izango da batetik, 2001-2002 ikasturtean ikasgai guztiak gaindituta izatea, eta, bestetik, ikasturte horretan Eusko Jaurlaritzako bekadun izatea izaera orokorreko dirulaguntzetarako deiaren barruan.
6.– Oinarri-arau honetako 2. idatz-zatian aipatutakoaren kaltetan joan gabe, aukeraketa-indarreko ikasturteak daudenean, bigarren urtean zehar ere lor daiteke esleipen berria edo onuraren berrikuntza, utzitako ikasgaien kopurua ez bada hiru baino gehiagokoa irakaskuntza teknikoei buruzko ikasketak direnean eta, gainontzeko ikasketen kasuan beti ere batez besteko nota lortu bada. Zintzilik dauden ikasgai guztiak bigarren urtean gainditzen badira, hurrengo ikasturtean beka lortu ahal izateko beharkizun akademiko guztiak beteta izango ditu ikasleak.
7.– Ikasketa-planean finkatuta dauden urteak baino bi urte gehiagoz baliatu ahal izango da bekaduna, honako kasu honetan bakarrik, hau da, bi zikloko irakaskuntza teknikoak izan daitezenean eta urte bat gehiago gainontzeko unibertsitate ikasketen kasuan. Bertaratu gabeko unibertsitateetan beren ikasketak oso-osoan egin ditzaten ikasleek, beste urtebete batez jarraitu ahal izango dute bekadun izaten. Agindu honetan finkatzen diren baldintzak beti bete beharko dira.
20. oinarri-araua.– Gainditu gabeko ikasgaiak edo kredituak.
1.– Eskatzailea gutxienez 21.1. eta 2. oinarri-arauetan finkaturiko ikasgai edo kredituetan matrikulaturik egon bada, dirulaguntza eskuratu ahal izango du:
a) Kreditutan egituratu gabeko ikasketen kasuan, beti ere gainditu gabeko irakasgaiak hiru baino gehiago ez badira irakaskuntza teknikoetako ikasketen kasuan, edo bakarra gainontzeko unibertsitateko edo goi-mailako ikasketak direnean.
b) Kreditutan egituratutako ikasketen kasuan, ikasketen arabera, lortu ez diren kredituen zenbatekoa, ikasketa-motaren arabera, ehuneko berrogeita hamar edo hogeita bostekoa baino txikiagoa denean.
2.– Ikasketa-planaren mugapena dela-eta gutxieneko ikasgai edo kredituetan matrikulaturik egon ez bada, eskatzaileak ezin izango du eduki gainditu gabeko ikasgai edo krediturik, salbu eta gaindituta dituen ikasgai edo kredituen zenbatekoa eta aurreko paragrafoan ezarritakoa ikasketa ezberdinei aplikatuz
gainditu behar den ikasgai edo kredituen zenbatekoa berdinak baldin badira.
21. oinarri-araua.– 2002-2003 ikasturterako baldintza akademikoak.
1.– Dirulaguntza eskatu ahal izateko, eskatzaileak, hemen jarraian adierazten den ikasgaien edo kredituen gutxieneko kopururako matrikulatu beharko du 2002-2003 ikasturtean. Hona hemen litezkeen kasuak:
a) Lehenengo zikloan lehenengo aldiko matrikula denean, indarrean dagoen ikasketa planaren arabera ikasturtea osatzen duten ikasgai edo kreditu guztietan egin behar da matrikula, bertaratu gabeko unibertsitateen kasuan salbu, horko ikasleek hurrengo f) idatz-zatian agindutakoari atxiki ahal izango zaizkiola.
b) Hurrengo ikasturteetan, kreditutan egituratu gabeko ikasketa planetarako hona hemen baldintzak:
1) Zientzia, Biologia, Fisika, Geologia, Kimika, Matematika, Medikuntza, Odontologia eta Itsasoko Zientzietako ikasketetan lau ikasgai.
2) Bost ikasgai honako ikasketa hauetan: Filosofia eta Letrak, Filologia, Geografia eta Historia, Filosofia eta Hezkuntza_Zientziak, Psikologia, Informazio Zientziak, Ekonomi eta Enpresa Zientziak, Politika-Zientziak eta Soziologia, Zuzenbidea, Farmazia, Albaitaritza, Informatika, Arte Ederrak, Arkitektura, Aeronautika Ingeniaritza, Ingeniaritza Agronomoa; Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniaritza, Industria Ingeniaritza, Mendi Ingeniaritza, Telekomunikabide Ingeniaritza, Estatistika, Bibliotekonomia eta Dokumentazioa, Itzulpengintza eta Interpretazioa, Erizaintza, Fisioterapia, Podologia eta Informatika.
3) Sei ikasgai honako ikasketa hauetan: Untzigintza Ingeniaritza, Meatze Ingeniaritza, Itsasgintza Zibila, Enpresa Zientziak eta Gizarte-Graduatua.
4) Zazpi ikasgai honako ikasketa hauetan: Arkitektura eta Ingeniaritza Teknikoak, Gizarte Lana eta Optika.
5) Zortzi ikasgai honako ikasketa honetan: Irakasle eskola.
c) Hurrengo ikasturteetan, kredituka egituratutako ikasketa planei dagokienetan, zera egin beharko da, hau da, ikasketa-planeko kreditu guztien ehuneko laurogeita bosta, plan horretan aurreikusitako iraupen-urteen kopuruaz zatitzeak eman dezan kopurua hainbat kreditutan behintzat matrikulatzea.
d) Kreditutan egituratutako ikasketa planak izan eta lauhilabeteko/seihileko matrikulak direnean, aurreko c) idatz-zatian ezarritako kredituen % 50ean matrikula egin dezan ikasleak ere lor dezake dirulaguntza. Hala ere, dirulaguntza berriztatzeko, hurrengo lauhilabetekoan/seihilekoan osotu egin beharko du matrikula, aurreko c) idatz-zati horretan aipatutako kreditu guztien zenbateko osoa lortu arte.
e) Era horretan ezarrita duten ikasketetan bigarren zikloan sartzeko trebakuntza-osagarriak gainditu behar dituzten ikasleek, bigarren ziklo horrek dituen kreditu guztien ehuneko laurogeita bosta, ikasketa-plan horretan finkatzen den iraupen-urteen kopuruaz zatitzeak eman dezan kredituetan matrikulatu beharko dute gutxienez, ikasketa planean ezarritako urte akademikoen iraupenaren arabera. Ikasketa planak edo unibertsitateko araudiak mugak jarriko balizkio ikaslea matrikula daitekeen kredituen kopuruari, ezarritako muga hori lortu ez arren, lortu ahal izango litzateke dirulaguntza. Hala ere, trebakuntza-osagarriak gainditu ondoren, matrikula osatzea ahalezko egingo badute unibertsitateko arauek, beharrezkoa izango da ikasleak matrikula osatzea eskatzen diren kredituak lortu arte, hurrengo ikasturtean dirulaguntza eskuratzeko eskubidea izateko.
f) Bertaratu gabeko Unibertsitateetan hiru ikasgai edo hogeita hamazazpi kreditu, eta dirulaguntzaren onura gorde nahi bada, denak gainditu behar dira. Ikasgai edo kreditu gehiagorako matrikula egiten badu, oinarri-arau honetako 5. lerroaldean xedatutakoa aplikatu ahal izango da.
2.– Ikastegian indarrean dagoen ikasketa egitarauaren arabera ikasturte oso baterako matrikulatu daitezen ikasleek dirulaguntza lortu ahal izango dute nahiz eta ikasturte oso horrek duen ikasgai kopurua aurreko lerroaldeetan seinalatutakoa baino txikiagoa izan.
3.– Ikasketa planek edo unibertsitatearen araudiak murriztu egiten badute ikasleak matrikulatu beharko duen ikasgai edo kreditu kopurua, dirulaguntza lortu ahal izango du ikaslea ahalik ikasgai edo kreditu gehienetan matrikulatzen bada, oinarri-arau honek aipatzen duen gutxienekoa lortu ez arren.
4.– Aurreko idatz-zatietan finkatutako ikasgai edo kredituen gutxieneko kopurua ez zaie eskatuko karrerako azken ikasturtean dauden ikasleei, baldin eta ez badaude gutxieneko horretan matrikulatuta aurreko ikasturteetan ikasketak hobeto egin dituztelako. Ikasketak hobeto egin dituztela ulertuko da baldin eta ikasketa horietan emandako urteen kopurua, beka eskatzen den urtea barnean hartuta, bi zikloko irakaskuntza teknikoetako ikasketa-planak ezarritako urteen kopurua baino bi urtez luzeagoa ez bada eta, gainerako ikasketetan, ikasketa-planak ezarritako urteen kopurua baino urtebetez luzeagoa ez bada. Edonola ere, laguntzak emateko aintzat hartuko da 2.2 oinarriak ezarritakoa, eta laguntza osagarria egoera hauetan emateko bekatik kanpo geratuko da.
5.– Gutxienekoa dena baino ikasgai edo kreditu gehiagotan matrikulatuz gero, guztiak hartuko dira kontuan, agindu honetan ezarritako baldintza akademikoen balioespena egiteko. Aurrekoa horrela izan arren, Hautaketa Epaimahaiek kontuan har ditzakete berariazko onura akademikoa ateratzen dituztenen kasuak, horrela, dagokien ikasketa planean ezarritako urte kopuruan baino gutxiagotan euren ikasketak egitea lortzen badute eskatzaileek.
6.– Unibertsitatean sartzen ez diren goi-mailako ikasketetan,
ondorio hauetarako, dagokion ikasketa planaren araberako ikasturte osorako matrikularen araubideak jarraituko du indarrean.
7.– Ikasketa planetan urteko eta lauhilabeteko ikasgaiak daudenean, azken hauek ikasgai erditzat hartuko dira ondorio hauetarako. Salbuespenez hiruhilabeteko ikasgaiak dauden kasuetan, horiek ikasgai herentzat hartuko dira. Ikasketa planak kreditutan egituratuta baldin badaude euren balioan kontatuko dira.
8.– Konbalidatutako edo egokitutako ikasgaiak edo kredituak, ez dira kontuan hartuko inolako ondoriotarako; ezta baliokidetzat onartutakoak ere.
9.– Espezialitate ezberdinetako ikasgaiak edo bidezkoa den titulua lortzeko beharrezkoak baino ikasgai edo kreditu gehiago direnean, ez dira inoiz sartuko aurreko idatz-zatietan aipatzen diren gutxienekoen barruan.
10.– Ikasketa plan berriak direla-eta, bigarren lauhilabetekoan lehenengo matrikula onartzen duten unibertsitateen kasuan, hautaketa epaimahaiek egoera horretara egokituko dituzte agindu honetako xedapenak.
22. oinarri-araua.– Batez besteko notaren kalkulua.
19. oinarri-arauak dioen batez besteko nota ateratzeko, 18. atalean adierazitako baliokidetasun taularen arabera lortutako kalifikazioak puntuatuko dira eta horien batez besteko aritmetikoa aterako dute. Hiruhilabeteko, lauhilabeteko edo seihileko irakasgaiak direnean eta kreditutan egituratutako ikasketa-planen kasuetan haztatutako batez bestekoa kalkulatuko da. Ondorio horietarako, deialdi arruntaren eta bereziaren artean ikasgai bakoitzean lortutako notarik altuena hartuko da behin betikotzat.
23. oinarri-araua.– Ikasketez edo unibertsitatez aldatzea.
1.– Aurreko oinarri-arauetan xedatutakoa horrela izan arren, bekadun gisa osorik edo zati batez egindako unibertsitate ikasketen kasuan, ezingo da bekadunak lortu ikasketak aldatzen badira eta horrek heziketa prozesuan ikasturte bat edo gehiago galtzea ekartzen badu. Utzitako ikasketetan egindako azken ikasturtea baino goragoko beste ikasturte batean matrikulatuz gero lor dezake ikasleak berriro ere bekadun izatea. Salbuespenez eta dirulaguntzaren onurari eutsi ahal izateko, karrerako lehenengo ikasturtean eta behin bakarrik aldatu ahal izango dira ikasketak.
2.– Ikasketak aldatzen dituenaren kasuan, ikasketa berrietan eskatzaileak dirulaguntza lortzeko bete behar duen baldintza akademikoa hauxe izango da: utzi dituen ikasketetako azken ikasturtean lortutako emaitza akademikoak, Unibertsitatean sartzeko gaitasun-saioetan nota hobetzeko azterketak egin ditzaten ikasleen kasuan izan ezik, hauek azken kalifikazio honetaz balia baitaitezke, beti ere lehenago lortutakoa baino altuagoa bada.
3.– Ez da hartuko ikasketa aldaketatzat irakaskuntza berberak plan berrietara egokitzea, hortaz, izaera orokorrez ezarritako baldintza akademikoak bete egin behar dira.
4.– Ikasketa bertsuekin jarraitzeko beste Unibertsitate batera doazen ikasleen kasuan, kontuan izango diren baldintza akademikoak jatorrizko Unibertsitateari dagozkionak izango dira.
EGIAZTAPENA ETA KONTROLA
24. oinarri-araua.– Dirulaguntzadunek bete beharrekoak.
1.– Dirulaguntza emandako helbururako erabiltzea, hau da: matrikulatzea, klasera joatea, azterketara aurkeztea edo karrerako azken proiektua aurkeztea eta dirulaguntzak dituen helburuetako gastuak ordaintzea.
2.– Dirulaguntza eman eta berori gozatzeko ezarritako betebeharrak eta baldintzak betetzen direla egiaztatzea.
3.– Laguntza ematea bideratu zuten baldintzak bete direla egiaztatzeko beharrezko frogaketa jardueretara makurtzea, eta Ekonomia Kontrolerako Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, dirulaguntzen nondik norakoak fiskalizatzean, eskatutako informazio guztia ematea.
4.– Unibertsitate edo goi-mailako ikasketak aldatzen diren kasuetan, berariaz adierazi beharko da aurreko urteetan dirulaguntzadun izan den edo ez.
5.– Helburu bererako, edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatutatik lortu dituen diru edo bestelako laguntzak Unibertsitate Zuzendaritzari jakinaraztea,.
25. oinarri-araua.– Kontrola.
1.– Hezkuntza Administrazioaren organoek kontrol zehatza egingo dute, ikasketa dirulaguntzetarako izendatutako aurrekontu baliabideak zuzen inbertitu direla ziurtatzeko.
2.– Edozein diru-sarrera, errenta-iturri edo ondareko alderdi eta hauen etekinak ezkutatzeak, eskatutako laguntza ukatzea ekarriko du.
3.– Dirulaguntzak lortzeko egindako adierazpenetan iruzurra baztertzeko kontrola indartu egingo da, eta horretarako Administrazioak aurreko idatz-zatian aipatutako egia ezkutatze hori eman dela egiazta dezake edozein froga erabiliz eta, bereziki, Foru Aldundietako Ogasun sailetan edo herri-administrazioetako beste edozein organok bere baitan dituen datuez baliatuz. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak dirulaguntzen ondorioetarako erabili ahal izango ditu aipatutako erakundeetan familia unitateko kide konputagarri guztiei buruz dauden datuak, beharrezko deritzon egiaztapenak egin ahal izateko. Horri dagokionez, beka eskabidea aurkezteak ekarriko du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak baimena duela errenta eta ondarea zehazteko beharrezko diren datuak lortzeko.
4.– Kasu zehatz bakoitzean eman daitezen zirkunstantziak kontuan hartuz gero, zera suma daiteke, hau da, dirulaguntza edo dirulaguntza emateko beharrezkoak diren baldintzei dagokienetan gezurra esan dela edo laguntza ematearen ukoa ekarriko luketen zirkunstantziak isildu egin direla. Kasu hauetakoren bat ematea gertatuz gero, ukatu egingo da dirulaguntza, edo laguntza eman zeneko erabakia aldatu, edo dirua itzul dadila erabaki ahal izango da.
26. oinarri-araua.– Berriztatze-dirulaguntzetan datuak egiaztatzea.
1.– Dirulaguntzen esleipen prozesua amaituta, dirulaguntza berriztatzea eskatzen duten bekadunen familiaren egoera sozioekonomikoa egiaztatzeari ekingo diote kudeaketa organoek, dagokion organo Kolejiatuak erabaki dezan ehunekoan. Helburu horrekin, kudeaketa organoek 2001. urteko ekonomi egoera zehazteko egoki iritzi ditzaten agiri guztiak aurkeztea eskatu ahal izango dizkiete ikasleei.
2.– 2001. urteko ekonomi egoerak gutxienez %10ean gainditzen badu agindu honetan errentari eta/edo ondareari ezarritako edozein muga, kudeaketa organoek Unibertsitate Zuzendaritzari bidaliko diote kasuari dagozkion agiri guztiak, emandako dirulaguntza ezeztatzeko espedientea ireki dezan.
27. oinarri-araua.– Lankidetza beste sail batzuekin.
1.– Dirulaguntzak edo laguntzak esleitzeko familietako errentak eta ondarea zuzen ezagutzeko egokienak diren mekanismoak zehaztu ahal izateko, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren lankidetza eskatu ahal izango du.
2.– Era berean, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Administrazio Publikoetako beste organoen lankidetza eskatu ahal izango du, ikasketetarako dirulaguntza eskatzaileen edo onuradunen benetako ekonomi egoerari buruzko informazioa lortu ahal izateko, deialdi honen 25.3 oinarri-arauan finkatutakoaren arabera.
28. oinarri-araua.– Beken ezeztapena.
1.– Dirulaguntzak ematerakoan xehapenak isildu edo gaizki eman zirela jakinez gero, edo beste pertsona fisiko edo lege-arlokoengandik mota honetako beste onura batzuekiko elkartezintasuna balego, ezeztatu egingo dira dirulaguntza edo laguntzen emakidak, osorik edo zati batez, horien zenbatekoa ordainduta egon edo ez. Emandako diru kopurua, 24. oinarri-arauan adierazitako moduan horrentzat finkatutako xedera bideratuko ez balitz edo ezarritako arauetakoren bat bete ez, edo behar den moduan egiaztatzen ez duten ikasleei eman izan balitzaie, orduan ere aldatu egingo lirateke eta itzuli.
2.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren eta Administrazio Publikoetako beste organoen arteko lankidetza, esleitutako dirulaguntzei edo laguntzei buruzko egiaztapen eta kontrol lanetara ere luzatu egin ahal izango da.
3.– Herri-Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 84. artikuluan xedatutakoaren arabera, ezin izango da dirulaguntza-emate erabakia aldatu, interesatuak espedientea ikusi aurretik eta hari entzun gabe. Aukeraketa epaimahaiek onuradunari jakinaraziko dizkiote dirulaguntza itzultzeko jardunbidea hasi dela eta horren oinarri diren arrazoiak, hark egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzan 15 eguneko epea emanez. Halaber Unibertsitate zuzendariari proposatuko diote dirulaguntzaren aldaketa eta, hala dagokionean, jasotako kopuruak itzultzea. Hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuen pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuko Bigarren Tituluan xedatutakoarekin bat etorriz egingo da.
4.– Ezeztapen akordioa agintari fiskal, akademiko edo judizialei bidali ahal izango zaie, dagokionari dagokiona, horri darizkion gainontzeko erantzukizunak eskatzeko.
29. oinarri-araua.– Ezeztatutako dirulaguntzak itzultzea.
1.– Eskuratutako diru-kopuruak gehi horiei dagozkien legezko korrituak itzultzeko beharra ekarriko balu hasitako espedienteak, horretaz eman dadin erabakiak, eta familiaren egoera ekonomikoa oinarrizko baldintza denez dirulaguntzak emateko, familiako sostengatzaile nagusiak eta eskatzaileak berak, adinez nagusia izan edo jareginda badago, egungo eta bihar etziko ondasunekin erantzun beharko diote bat eginik Administrazioari, itzulketa horri erantzuteko, legez ezarritako mugapenak salbuetsiz. Behar-beharrezkoa izan dadin informazioa jasoko du ikasleak diru-kopuru horiek ahalik eta modurik erosoenean eta errazenean itzultzeko obligazioa bete dezan, eta hori, ezeztapen akordioa jakinarazitako egunean hasita bi hilabeteko epearen barruan egingo da.
2.– Borondatezko epean itzultzen ez bada, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren jakinaren gainean jarriko da gertaera hori, indarrean dauden xedapenek ezartzen dutenaren arabera premiamenduzko bidetik ekin dakion.
PROZEDURA
30. oinarri-araua.– Eskeidazkia eta aurkeztu beharreko agiriak.
1.– Eskabideak, araupetutako inprimakian aurkeztuko dira, horiek, ikasleak ikasketak egin behar ditueneko Ikastegian eta Sail honetako Lurralde Ordezkaritzetan eskura daitezkeelarik. Bestalde, 'www.hezkuntza.ej-gv.net' web orrialdean agertzen den eredua inprimatuaz ere eskuratu ahal izango dira.
2.– Kasuan kasuko zikloan dirulaguntza berritzeko eskatuko duten ikasleek, ikasle horien familiaren egungo egoera ekonomikoa ez baldin bada dirulaguntza emateko oinarri gisa erabili zen urtearekiko asko aldatu (13.4 eta 17.2 oinarri-arauetan ezartzen denaren arabera), dirulaguntza berriztatu nahi dutenei dagokien eskabide-orria bete beharko dute eta honako agiriak aurkeztu beharko dituzte.
a) Eskatzailearen administrazio-egoitzaren ziurtagiria.
b) Eskatzailearen eta familiako 14 urte baino gehiagoko kide kontagarri guztien nortasun agiri nazionalaren eta/edo adin horretatik beherakoak diren kideen familia-liburu orriaren fotokopia. Europako Batasuneko herritarren kasuan egoitza txartelaren fotokopia eta atzerritarrentzat egoitza-baimenaren fotokopia.
c) Eskatzailearen ikasketak direla eta, 2002-2003 ikasturtean familia-egoitzaz kanpo bizi izatearen ziurtagiria.
d) Dirulaguntza ordaintzeko bankuaren edo kutxaren kodea, bulegoaren kodea, kontrol digitua eta kontu zenbakia agertuko den kontu korrontearen edo aurrezki-libretaren orriaren fotokopia. Eskatzaileak kontu horren titularra edo titularkidea izan beharko du.
3.– Esleipen berriko dirulaguntza eskatzen duten ikasleek, eskatutako datu guztiak bete edo, hala behar izanez gero, horiek bideratzeaz arduratu beharko dute, inolako emendakin ezta zirriborrorik ere gabe egon beharko dutela, eta, kasu bakoitzaren arabera, honen ondoren aipatzen diren agiriak erantsi beharko dituzte:
a) Eskatzailearen administrazio-egoitzaren ziurtagiria.
b) Eskatzailearen eta familiako 14 urte baino gehiagoko kide kontagarri guztien nortasun agiri nazionalaren eta/edo adin horretatik beherakoak diren kideen familia-liburu orriaren fotokopia. Europako Batasuneko herritarren kasuan egoitza txartelaren fotokopia eta atzerritarrentzat egoitza-baimenaren fotokopia.
c) Gurasoen aurretikoak edo deialdi honetako 15. oinarri-arauko 2. idatz-zatiak aipatzen dituen familiakideak eurekin bizi direla egiazta dezan ziurtagiria.
d) Unibertsitatean sartzeko gaitasun ariketen txartelaren fotokopia.
e) Familia ugariaren tituluaren fotokopia, behar bezala berriztatuta.
f) Eskatzailearen ikasketak direla eta, 2002-2003 ikasturtean familia-egoitzaz kanpo bizi izatearen ziurtagiria
g) Eskatzailearen neba-arrebak unibertsitateko ikasketak direla-eta 2002-2003 ikasturtean familiaren egoitzatik kanpo bizi direla ziurtatu dezan egiaztagiria, 16. 1 b).5) oinarri-arauen xedatutakoa ezargarri bazaie.
h) Familiako sostengatzaile nagusiaren eta, hala behar izanez gero, gainontzeko kide kontagarrien 2001. urteari dagokion Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko aitorpenaren fotokopia osoa edo Foru-ogasunaren egiaztagiria, aitorpena aurkeztu beharrik ez dutela adierazten duena.
i) Lan etekinen egiaztagiria (10T) (2001ean Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko aitorpena aurkeztu beharrik eduki ez zuten familia unitate/kide kontagarrien kasuan).
j) Familia diru-sarreren zinpeko aitorpena (2001ean Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko aitorpena aurkeztu beharrik eduki ez zuten familia unitate/kide kontagarrien kasuan).
k) Hiriko eta landa-lurretako Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko erreziboen fotokopia (2001. urteko kontribuzio erreziboak).
l) Kapital higigarriak, banku deposituak eta bere etekinen egiaztagiriak.
m) Pertsona fisikoen errentaren gaineko Zergaren Aitorpenean ez dauden gainerako sarreren egiaztagiria, lanetik, pentsioetatik, langabeziagatiko dirulaguntzetatik, kaleratzeagatik bidezkoak diren kalte-ordainetatik, Europako Batasuneko nekazaritzarako eta arrantzarako laguntzetatik, gizarteratzeko gutxieneko sarreratik, elikagaietarako ekarpenetatik eta abarretik, familiako kontagarri den edozein kidek 2001ean jasotako diru-sarrera guztiena.
n) 2001eko Balio Erantsiaren gaineko Zergarako egindako urteko aitorpen laburtuaren fotokopia, hori egiteko obligazioa dutenean.
ñ) Laborantza eta ganaduen aitorpena, normalizatutako ereduaren arabera.
o) Ondarearen gaineko Zergari buruzko aitorpenen fotokopia osoa.
p) Familiarekin bizi ez denari eta diru-loturarik ez duenari buruzko egiaztagiria.
q) Dirulaguntza ordaintzeko bankuaren edo kutxaren kodea, bulegoaren kodea, kontrol digitua eta kontu zenbakia agertuko den kontu korrontearen edo aurrezki-libretaren orriaren fotokopia. Eskatzaileak kontu horren titularra edo titularkidea izan beharko du.
Bere eskabidea erabakitzeko hori doakionak interesgarritzat har dezan beste agiri edo ziurtagiriak ere aurkez daitezke.
31. oinarri-araua.– Eskabideak aurkezteko epeak.
1.– Eskabideak aurkezteko epe orokorra, 2002ko urriaren 15era artekoa izango da, egun hori bera barne.
2.– Honako kasu hauetan aurkeztu ahal izango dira eskabideak deialdian adierazitako epez kanpo:
a) Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpo egoitza duten unibertsitateen menpeko ikastetxeetan ikasten duten eskatzaileak. Horien kasuan epea 2002ko urriaren 31 arte luzatuko da.
b) Matrikulatzeko epea urriaren 15aren ostekoa bada, eta diru-laguntza eskabideari matrikula-eskabidea eransten bazaio.
c) Familiako sostengatzaile nagusia hilez gero, edo berau arauzko adina bete aurretik derrigorrez jubilatzea gertatuz gero.
d) Justifikatutako arrazoiek eraginez familia egoera larriki aldatua gerta dakien ikasleen kasuan.
b) eta c) paragrafoek aipatutako salbuespen-egoera horiek eta familiaren ekonomian duten eragina, Aukeraketa Epaimahaiek aintzat har ditzakete, sortutako egoera ekonomiko berria kontuan hartuz.
– Karrera Bukaerako Proiektua egiteko, dagokion matrikula formalizatzeko egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta hogeita hamar eguneko epea izango dute aurkezteko, baina beti 2003ko martxoaren 22a baino lehen.
32. oinarri-araua.– Eskabideak aurkezteko eta matrikulak egiteko tokia.
1.– Horietarako dirulaguntza eskatzen deneko ikasketak egin behar diren ikastegietan aurkeztuko dira eskabideak, eguna adieraziz eta izenpetuta.
2.– Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluak aipatzen dituen edozein tokitan ere aurkez daitezke.
3.– Behin eskabidea aurkeztu eta gero, bere matrikula beste Unibertsitate batera aldatzeko baimena ematen bazaio eskatzaileari, jatorrizko Unibertsitatean eskatu beharko du dirulaguntzaren espedientea lekuz aldatzea. Unibertsitate honek Unibertsitate berrira bidaliko du dirulaguntzaren jatorrizko espediente osoa, zein egoeratan aurkitzen den azalduz. Unibertsitate hartzaileak jarraituko du izapideekin, kasua horrela izanik, kopuruak aldatzeko proposamena ere egin dezakeelarik.
4.– Aurretik irakaskuntza zerbitzuei dagozkien prezioa ordaindu gabe egin ahal izango dute matrikula dirulaguntza-eskatzaileek. Hala ere, unibertsitateek Irakaskuntza zerbitzuaren prezioaren ordainketa eskatu ahal izango diete agindu honetan ezarritako baldintza akademikoak betetzen ez dituzten ikasleei. Aukeraketa Epaimahaiaren behin-behineko erabakiz dirulaguntza ukatu egin zaien ikasleei ere eska dakieke.
33. oinarri-araua.– Eskabideen kudeaketa-organoak.
Ikastegi hartzaileek, dokumentazioan egon daitezkeen akatsak edo hutsak zuzendu ondoren, euren gainetik dauden unibertsitateetako gerentziek adierazitako unitate organikoetara bidali beharko dituzte eskabideak, aditzera emango diren epeen barruan. Eskabideei eskatzaileen izen zerrendadun ofizioak erantsiko zaizkie. Goi mailako eta unibertsitateaz kanpoko ikasketak egiten ari diren eskatzaileen kasuetan (1.1 oinarria, d zatia) zentro hartzaileek Unibertsitate Zuzendaritzara igorriko dituzte aurkeztutako eskabideak, eta horiekin batera eskatzaileen izenen zerrenda izango duen ofizioa ere igorriko dute.
34. oinarri-araua.– Bekadunak aukeratzeko organoak.
1.– Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate bakoitzean Aukeraketa Epaimahai bat eratuko da, honako kide hauek osatuta:
Epaimahaiburua: Errektoreak izenda dezan Errektoreordea.
Epaimahai buruordea: Unibertsitateko Kudeatzailea.
Bokalak: Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak izendatutako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko ordezkari bi, epaimahaiburuak izendatuta Unibertsitateko bost irakasle eta 2001-2002 ikasturtean dirulaguntzak lortu zituzten ikasleen hiru ordezkari, zozketaz hautatuak, eta beste pertsona edo ordezkari batzuk, ez hiru baino gehiago, Epaimahaiburuak horiek bertan egotea bidezkotzat har dezanean.
Idazkaria: Unibertsitateko Gerentziako Sekzio edo Beken Negoziatuko burua.
2.– Unibertsitate pribatuen kasuan, hautaketa-epaimahaiaren epaimahaiburua, epaimahai buruordea eta idazkaria, unibertsitate horietan baliokideak diren funtzioak betetzen dituzten pertsona bakarreko organoek beteko dituzte.
3.– Euskal Autonomia Erkidegoan kokatu gabeko unibertsitateek, 2002-2003 ikasturterako, izaera orokorreko unibertsitateko ikasketetarako dirulaguntza eta dirulaguntzetarako deia egiten duen Hezkuntza eta Kultura Ministerioaren Aginduak xedatzen duenaren arabera, aukeratzeko sor daitezen epaimahaien bidez aukeratuko dituzte eskabideak.
4.– Deialdiaren 1.1 oinarriko d) idatz-zatian agertzen diren goi mailako ikasketak egiten dituzten ikasleen eskabideak aztertzeko eta horiei buruzko ebazpen-proposamena emateko, Hautaketa-Epaimahaia osatuko da. Epaimahai horren lehendakaria Unibertsitate zuzendaria izango da eta Unibertsitate Zuzendaritzako honako administrazio-ataletako ordezkari bana, epaimahaiaren kideak izango dira: Ikastetxe eta Zuzendaritzaren Laguntza Teknikoa, Unibertsitate Antolamendua eta Ikaslegoaren Laguntza.
5.– Aukeratze Epaimahaiek egindako batzarren akta egingo da, eraketakotik hasita. Epaimahaiaren idazkariak, epaimahaiburuak oniritzia eman ondoren, Unibertsitate-Zuzendaritzara bidaliko du guzti horien kopia bana.
6.– Organo horien jarduera, gai horri buruz Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. Tituluko II. atalburuan jasotako arauei egokituko zaie.
35. oinarri-araua.– Beken ezeztapena eta esleitzeko proposamena.
1.– Eskabide espedienteak beti ere ziklo berberaren barruan dirulaguntza berriztatzea eskatzen duten ikasleen eskabideei lehentasuna emanez aztertu eta egiaztatuko dira.
2.– Epaimahai horiek, kasu bakoitzean eman daitezen nolako bereziak era egokian ezagutzeko beharrezkoak izan daitezen agiri osagarri guztiak eska ditzakete, dirulaguntzetarako diren baliabideak era zuzenean inbertitzen direla bermatzeko. Norbanakoen Errentaren gaineko Zergaren Aitorpenean jasotako xehapenek ez dira lotesleak izango, geroago Zerga-Administrazioak egiaztatzearen gai izan daitezenean salbu.
3.– Era berean, euren jardueren benetako errendimendua adieraz dezaten ziurtagiriak aurkeztea eska diezaiekete enpresa edo lanbide arloetako ekintzetan aritu direnei.
4.– Datuak zehazteko, ezagutzeko eta egiaztatzeko beharrezkotzat jo ditzaten txostenak ere eskatu ahal izango dituzte aukeraketa epaimahaiek; datu horien arabera, ebazpena hartuko da edo ebazpen proposamena egingo da.
5.– Familiaren egoera ekonomikoan 2002. urtean funtsezko aldaketak egon direla aitortzen badu eskatzaileak, 2001. urtearekiko, hautaketa-epaimahaikoek euren esku izango dute kontutan hartzea ala ez hartzea. Familiaren egoera ekonomiko berri hau aintzakotzat hartua izan dadin, eskatzaileak egoera sorrarazi duten gertakarien errealitatea zein honen ezaugarriak azaldu eta agiri bidez egiaztatu beharko ditu.
6.– Aukeraketa Epaimahaiek bekaduna izateko eskatzen diren baldintzak bete edo egiazta ez ditzatenen eskabideak ukatu egingo dituzte. Ukatzezko erabakiak eta ematezko proposamenak, dagozkien unibertsitateetako gerentziei bidaliko zaizkie.
36. oinarri-araua.– Esleitutako dirulaguntzei buruzko ebazpena eta horien ordainketa. Jakinarazpenak.
1.– Gerentziek, Unibertsitate Zuzendaritzara bidali beharko dituzte ikasle eskatzaileen orri mekanizatuak. Informatika baliabide nahikorik izango balu organo kudeatzaileak, orri mekanizatuak bidali ordez, horietan jasotako datuak informatika bidez bidaliko dira. Informazio horrekin batera, epaimahaiaren akta bidaliko da, proposatutako bekadunen kopuruarekin; beharko balitz, erabili diren haztapenezko irizpideak zehaztuko dira.
2.– Etorkizunean, unibertsitateek izapidetutako eskabideen arabera, laburpen ekonomikoa eta dirulaguntza esleitu zaieneko ikasleen zerrenda, izenak jasotzen dituena, gertatzeko agindua emango du Unibertsitate zuzendariak; ondorioz, dirulaguntza horien zenbatekoa jakin eta ebaluatuko da eta, halaber, horren esleipena ebatziko du behin-behinekoz.
3.– Unibertsitate zuzendariaren eskariz, dirulaguntza eskatzaileei bidali behar zaizkien jakinarazpenak gertatuko dira. Onartzezko edo ukatzezko behin-behineko erabakiaren berri emango die ikasleei, banan-banan, Unibertsitate Zuzendaritzak. Esleitutako eta ezeztutako beken zerrendak, dagokien unibertsitateetako dirulaguntza-kudeaketarako unitateetako iragarki-oholtzetan argitaratuko dira.
4.– Behin-behinekoz emandako dirulaguntza horien ordainketa aldez aurretik egingo da, dena batera; Unibertsitate zuzendariak erabakia hartzen duenetik kontatzen hasi eta hilabeteko epearen barruan egingo da hori. Behin-behineko erabaki horiek, hurrengo oinarri-arauetan xedatutakoaren arabera, behin betikoak egiten direnean, gehigarrizko ordainketa egingo da, edo gutxitu zein itzuli diru zenbateko hori, behin-behineko erabakiarekin bat etorriz. Ikasle onuraduna izaera bereko dirulaguntzen itzulketa-prozedura batean sarturik baldin badago, ezin izango du dirulaguntza ordain dakion eskatu.
37. oinarri-araua.– Erreklamazioa.
1.– Jakinarazpena egiten den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta 15 eguneko epearen barruan, interesdunek, bidezkotzat jotzen dituzten aurkapenak aurkez ditzakete aukeraketa epaimahaien aurrean. Epe horretan interesdunak aurkapenik aurkezten ez badu, ordura arte behin-behinekoa izan den ebazpenak behin betiko izaera hartuko du.
2.– Aurkapenik balego, berauek aztertu ondoren, ukapen-erabakiak eta esleipen-proposamenak bidaliko dizkiote, aukeraketa epaimahaiek Unibertsitate Zuzendaritzari, 2003ko martxoaren 15a baino lehen.
3.– Esleipen proposamenak ikusi ondoren, beken esleipena ebatziko du Unibertsitate zuzendariak, eta bakoitzari dagokion diru-kopurua ordainduko zaio ebazpena hartzen den egunetik kontatzen hasi eta hilabeteko epearen barruan. Ukatzezko zein onartzezko behin betiko ebazpenen jakinarazpenei dagokienez, aurreko oinarri-arauen ezarritakoa beteko da.
38. oinarri-araua.– Epeak betetzea.
Agindu honetan ezarritako prozedura-arauetan jasotako epeetan betetzea kudeaketa unitateen ardura da.
39. oinarri-araua.– Prozedura ebaztea eta emandako eta ukatutako dirulaguntza-zerrendak argitaratzea.
Eskabideak aurkezteko azken egunean hasiko da prozedura. Unibertsitate zuzendariak, azaroaren 26ko 30/1992 Legea —Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea— aldatzen duen 4/1999 Legearen 42. eta 44. artikuluetan jasotako ondorioetarako eta lege horretako 89. artikuluan ezarritakoaren arabera, 2003ko apirilaren 15a baino lehen erabakiko du prozedura eta dirulaguntza lortzen duten eta ez duten eskatzaileen zerrendak unibertsitate bakoitzeko kudeaketarako unitateetan argitaratzeko agindua emango du. Zerrenda horietan agertzen ez diren eskabideak ukatutakotzat joko dira. Administrazio bidea amaitzen ez duen ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
40. oinarri-araua.– Errekurtsoak.
Dagozkien behin betiko ebazpenen aurka, gai honetan ardurarik dutenek gorako errekurtsoa jar dakioke Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeari hilabeteko epearen barruan, ebazpen-jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
RSS