
106. zk., 2002ko ekainaren 6a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Bilbo-Bizkaiko Uren Partzuergoa
3320
IRAGARKIA, "Trasbasea eraikitzeko eta Txorierriko etengailua Lamiako sistemarekin lotzeko proiektua" dela-eta okupatu aurreko aktak egiteko deialdiari buruzkoa.
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren Zuzendaritza Batzordeak, 1999ko abenduaren 29an hartutako erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zuen "Trasbasea eraikitzeko eta Txorierriko etengailua Lamiako sistemarekin lotzeko proiektua"; horren bidez garatu egiten da zati batean Bilboko eta Bilboko Eskualdeko Hiri Antolamendurako Plan Nagusia, Saneamenduko Sistema Nagusia sartzeko.
Erabakia hartu aurretik, jendaurrean jarri ziren bai proiektua bai proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda; izan ere, hori horrela zehaztuta dago Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 17. artikuluan eta ezar daitezkeen gainontzekoetan.
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren eskaerari erantzunez, eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiroko Zuzendaritzak aldeko txostena emanda, martxoaren 21eko 55/2000 Dekretuaren bidez, aipatutako proiektua egiteko beharrezko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu behar zirela adierazi zen. Horrek, era berean, aipatutako ondasun eta eskubideak hartzea dakar, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Hori betez, Ur Partzuergoak erabaki zuen afektatutako ondasun eta eskubideen titularrei deia egitea 2000ko ekainaren 27, 28 eta 29an, ondasuna hartu aurreko agiriak egiteko.
Ur Partzuergoaren Zuzendaritza Batzordeak, 2002ko apirilaren 11n egindako ohiko bileran, "Trasbasea eraikitzeko eta Txorierriko etengailua Lamiako sistemarekin lotzeko proiektuaren" aldaketa onetsi zuen.
Beraz, 52.1. artikuluaren babesean, Partzuergoak erabaki du ondasuna hartu aurreko agiriak 2002ko ekainaren 14an egitea. Ukitutako titular guztiei zitazio-zedula bidaliko zaie agiriok egiteko tokia, eguna eta ordua jakinarazteko. Era berean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan zehaztutako gainontzeko argitalpenak ere egingo dira.
Interesdun guztiak edo behar bezala baimendutako ordezkariak bertaratu beharko dira egintzara. Bertaratutakoek titulartasuna egiaztatzen duten agiriak eraman beharko dituzte (eskritura publikoak, pribatuak, egiaztagiriak, Jabetza Erregistroko informazio-oharrak...), bai eta kontribuzioaren azken ordainagiria ere. Titularrek, euren kargura, perituak eta notarioa eraman ahal izango dituzte, hala nahi izanez gero.
Halaber, interesdunek, bai eta eskubide erreal edo interes ekonomikoen titular izanik argitaratutako zerrendan agertu ez direnek ere, alegazioak egin ahal izango dituzte idatziz Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoan (San Vicente, 8, Albia eraikina 1-4. solairua, 48001 Bilbao). Alegazioak aurkezteko azken eguna ondasunak hartu aurreko agiria egiteko zehaztu den eguna izango da, eta horien helburu bakarra ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrendan egindako okerrak zuzentzea izango da. Hori guztiori bat dator Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 56.2. artikuluan zehaztutakoarekin.
Bilbao, 2002ko maiatzaren 15a.
GERENTEA.
PROIEKTUA / PROYECTO: "TRASBASEA ERAIKITZEKO ETA TXORIERRIKO ETENGAILUA LAMIAKO SISTEMAREKIN LOTZEKO PROIEKTUA" MODIFICACIÓN DEL TRASVASE Y CONEXIÓN DEL INTERCEPTOR DEL TXORIERRI CON EL SISTEMA LAMIAKO. PROYECTO CONSTRUCTIVO ACTUALIZADO.
UDAL MUGARTEA / TERMINO MUNICIPAL: ERANDIO
OKUPATU AURREKO AKTAK EGITEKO DEIALDIA
CONVOCATORIA AL LEVANTAMIENTO DE ACTAS PREVIAS A LA OCUPACIÓN
Lurzati	Jabearen izen - abizenak	Erabateko	Bide-zor	Aldi baterako	Jabego Erroldako 	Deialdia
zk	eta helbidea	jabegokentzea 	iraunkorra	okupazioa	 zehaztazunak	Convocatoria
		m2		m2	Datos Catastrales	
N.º de	Nombre y domicilio	Expropiación 	Servidumbre 	 Ocupación 	Lur-eremua	Etxaldea	Lursaila	Hilabetea	Eguna	 Ordua	Udaletxea
Finca	del titular	Pleno Dominio	Permanente	Temporal	 Polígono	Manzana	Parcela	Mes	Dia	Hora	Ayuntamiento
		m2	 m.l. m2	m2	
ER-45	REMETAL, S.A.		195,30	18,50	892	182	040	04	 001	Ekaina	14	9:00	Erandio
	Ctra. Lutxana a Asua n.º 13		73,50	26		040	05	 002	Junio
	48950 ERANDIO - GOIKOA			490		12		25
ER-44	D. IÑAKI AZPITARTE ASTOBIETA	195,70	63	840,30		12	 	15	Ekaina	14	9:30	Erandio
	B.º Santimami, 30. (Eletxalde)			112,50	175				 Junio
	48940 LEIOA	
	
RSS