
106. zk., 2002ko ekainaren 6a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Bilboko Udala
3318
IRAGARKIA, Bilboko Udalarena, 2000. urteko Udaleko lanpostu-zerrendaren aldaketari buruzkoa.
Bilboko Udalak, 2002ko apirilaren 25ean egindako batzarraldian, besteak beste, erabaki hau hartu zuen:
"Bat.– Apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 90. artikuluan, abuztuaren 2ko 30/1984 Legearen 16. artikuluan, 781/1986 Errege Dekretuaren 127. eta 128. artikuluetan eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legearen 13. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera, Bilboko Udaleko langileen lanpostuen zerrendaren aldaketa onartu du udalbatzarrak. Lanpostuen zerrenda hori 2000ko urriaren 25eko batzarraldian onartu zuen Udalbatzarrak. Hauek dira aldaketak:
Hiritarren Segurtasun Zerbitzua
– 1665 lanpostua sortu da, Udaltzaingoaren Administrazio Ataleko burua; lanpostu-osagarria: 28. maila. Atal horren menpe egongo da Udaltzaingoaren Administrazio Unitatea. Lanpostua izendapen askearen bidez beteko da eta A taldeko funtzionarioa izan behar da, Udaltzaingoko agintarien eskalakoa.
– 3666 lanpostua sortu da, Bulego Orokorreko Taldeko burua; lanpostu-osagarria: 20.maila. Espediente eta Isunen Sekzioaren menpean egongo da. Lanpostua izendapen askearen bidez beteko da eta C taldeko funtzionarioa izan behar da.
– 3667 lanpostua sortu da, Telekomunikazioetako Taldeko burua; lanpostu-osagarria: 20. maila. Zerbitzu Teknikoetako Sailatalaren menpe egongo da. Lanpostua izendapen askearen bidez beteko da eta C taldeko funtzionarioa izan behar da.
– 3668 lanpostua sortu da, Plangintza eta Garapen Unitateko burua; lanpostu-osagarria: 20. maila. Plangintza Atalaren menpe egongo da. Lanpostua izendapen askearen bidez beteko da eta Udaltzaingoaren ofizial ondokoa edo sarjentua izan behar da.
– 3669 lanpostua sortu da, Ibilgailuen, Armen eta Tiro Unitateko burua; lanpostu-osagarria: 20. maila. Zuzendaritzaren menpe egongo da zuzenean. Lanpostua izendapen askearen bidez beteko da eta Udaltzaingoaren ofizial ondokoa edo sarjentua izan behar da.
– 1447 lanpostuaren izena aldatu da; lehen 1447-Plangintza eta Baliabideen zuzendariordea zen eta orain 1447- Kudeaketaren zuzendariordea izango da.
– 1446 lanpostuaren izena aldatu da; lehen 1446-Plangintza, Zerbitzu Tekniko eta TAO/OTA Sailataleko burua zen eta orain 1446-Zerbitzu Orokorretako Sailataleko burua izango da.
– 1436 lanpostuaren izena aldatu da; lehen 1436-Zerbitzu Orokorretako Sekzioko burua zen eta orain 1436-Espediente eta Isunen Sekzioko burua izango da.
– 1526 lanpostua aldatu da; lehen 1526-Plangintza eta Garapen Sekzioko burua zen eta orain 1526-Plangintza Ataleko burua (lanpostu-osagarria: 28. maila); Zerbitzuaren Zuzendaritzaren menpe egongo da zuzenean. Lanpostua izendapen askearen bidez beteko da eta A taldeko funtzionarioa izan behar da.
– 1527 lanpostua aldatu da; lehen 1527-Zerbitzu Teknikoetako Sekzioko burua zen eta orain 1527-Zerbitzu Teknikoetako Sailataleko burua (lanpostu-osagarria: 28. maila); Kudeaketaren Zuzendariordetzaren menpe egongo da. Lanpostua izendapen askearen bidez beteko da eta A taldeko funtzionarioa izan behar da.
– 1528 lanpostua aldatu da; lehen 1528-Zirkulazioko Azpiataleko burua zen eta orain 1528-Zirkulazioko Ataleko burua (lanpostu-osagarria: 28. maila); Udaltzaingoaren Buruzagitzaren menpe egongo da eta beraren menpe egongo dira Zirkulazio Argiketen Unitatea eta Zirkulazioaren Erregulazio eta Antolaketako Unitatea. Lanpostua izendapen askearen bidez beteko da eta A taldeko funtzionarioa izan behar da, Udaltzaingoko agintarien eskalakoa.
– 1529 lanpostua aldatu da; lehen 1529-Zerbitzu Berezietako Ataleko burua (lanpostu-osagarria: 28. maila); Udaltzaingoaren Buruzagitzaren menpe egongo da eta beraren menpe egongo dira Eginbideen Unitatea, Udaltzaingoaren Unitate Zientifikoa, Lege-Hausteen Ikerketako Unitatea, Droga Unitatea, Segurtasun eta Zaintzaren Unitatea eta Agintarien Segurtasuneko Unitatea. Lanpostua izendapen askearen bidez beteko da eta A taldeko funtzionarioa izan behar da, Udaltzaingoko agintarien eskalakoa.
– 1382 lanpostua aldatu da; lehen 1382-Babes Publikoaren Azpiataleko burua zen eta orain 1382-Babes Publikoaren Ataleko burua (lanpostu-osagarria: 28. maila); Udaltzaingoaren Buruzagitzaren menpe egongo da eta beraren menpe egongo dira Laguntzarako Unitate Higikorra eta auzoetako lau komisariak. Lanpostua izendapen askearen bidez beteko da eta A taldeko funtzionarioa izan behar da, Udaltzaingoko agintarien eskalakoa.
– 3473-Ekintzen Koordinazio Zentroko burua, dauden bederatzi lanpostuetatik bat aldatu da; orain 3670-Zirkulazioaren Koordinazioko Unitateko burua izango da (lanpostu-osagarria: 21. maila). Lanpostua izendapen askearen bidez beteko da eta Udaltzaingoko ofizialaren ondokoa edo sarjentua izan behar da. Gainerako zortziak Udaltzaingoko Buruzagitzaren menpe egongo dira.
– 3397 lanpostua aldatu da; lehen 3397-Udaltzaingoaren Oinarrizko Unitateko burua zen eta orain 3397-Azterlan eta Analisien Unitateko burua. Plangintza Atalaren menpe egongo da. Lanpostua izendapen askearen bidez beteko da eta Udaltzaingoko ofizialaren ondokoa edo sarjentua izan behar da.
– 3546 lanpostuaren izena aldatu da; lehen 3546-Atxilotuen Zaintza eta Lekualdaketen Unitateko burua zen eta orain 3546-Segurtasun eta Zaintzaren unitateko burua izango da.
– 1429 lanpostua kendu da, Hautaketa, Ebaluapen eta Kudeaketa Sekzioko burua. Lanpostu hori Saileko Zuzendariordetzari atxikita zegoen.
– 1600 lanpostua kendu da, Zirkulazio eta Zerbitzu Berezietako buruaren ondokoa. Lanpostu hori Udaltzaingoaren Buruzagitzari atxikita zegoen.
– 1420 lanpostua kendu da, Polizia Judizialeko Taldeko burua. Lanpostu hori Zerbitzu Berezietako Atalari atxikita zegoen.
– 3435 lanpostua kendu da, Zerbitzu Orokorretako sarjentu arduraduna. Lanpostu hori Zerbitzu Orokorretako Sekzioari atxikita zegoen.
– 3441 lanpostua kendu da, Zerbitzu Teknikoetako sarjentua. Lanpostu hori Zerbitzu Teknikoetako Azpiatalari atxikita zegoen.
Bi.– Sortu diren lanpostuen balorazioa behin behinekoa izango da, harik eta lanpostu bakoitzari dagozkion zereginak zehatz-mehatz definitu eta Balorazioko Batzorde Teknikoak haiek aztertu arte.
Hiru.– Alkatetzari ahalmena eman zaio lanpostu berriak zerbitzu-eginkizunetan behin behinean betetzeko, lanpostuak betetzeko deialdiak egin bitartean.
Lau.– Erabaki hau betetzeko, Alkatetza-Udalburutzari ahalmena eman zaio erabaki honetako 1. puntuan adierazitako lanpostuak sortzeak dakartzan obligazio ekonomikoak bete ahal izateko kreditu gehigarria habilitatzeko."
Bilboko Udaletxeak, 2002ko maiatzaren 8a.
IDAZKARI NAGUSIA.
RSS