
106. zk., 2002ko ekainaren 6a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Herrizaingo Saila
3313
IRAGARKIA, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan ezarritakoa haustearren irekitako zigor-espediente hauetan Herritarren Segurtasunerako zuzendariak emandako Ebazpenak jakinarazteko dena.
Espedientatuei jakinarazpenak helarazi nahi izan zaizkien arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.
Hori guztia argitara ematen da, interesatuek norbanako jakinarazpentzat har dezaten, eta ondokoaz ohartarazten zaie:
1.– Ebazpen horrek ez du agortu administrazio-bidea eta beraren aurka gorako errekurtsoa jarri ahal izango diozu Segurtasun sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen den hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Halaber, espedientea ikusteko aukera duzu; Segurtasun Sailburuordearen Kabineteko Zuzendaritzaren Lege Atalean dago, Bilboko Gran Via kaleko 81.eko 3. solairuan.
2.– Isuna ordaintzeko epea:
a) Hilaren 1etik 15era bitartean jakinarazitako isuna bada, jakinarazpen egunean hasi eta hurrengo hilaren 5era arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.
b) Hilaren 16tik azken egunera bitartean jakinarazitako isuna bada, jakinarazpen egunean hasi eta hurrengo hilaren 20ra arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.
Errekurtso arrunta aurkezteko hilabeteko epea isuna ordaintzeko epea baino luzeagoa bada, errekurtsoa aurkezteko epea amaitu ondorengo lehen egun baliodunera arte luzatuko da ordainketarako epea, baldin eta ez bada errekurtsorik aurkezten.
(212/1998 Dekretua, abuztuaren 31koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamenduari buruzkoa —44.3, 44.1 eta 44.4. artikuluak)
3.– Isuna hurrengo zerrendako edozein banku kontutan ordaindu ahal da. Interesatuaren izen-abizenak eta espedientearen zenbakia azalduko dira, eta ordainketa Herrizaingo Sailari dagokiola adieraziko da.
Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren Kontu Orokorra
Bilbao Bizkaia Kutxa-BBK
Kontu zk. 2095-0631-55-21-31000143
Gipuzkoa eta Donostiako Kutxa-KUTXA
Kontu zk.: 2101-0760-69-0002788214
Araba eta Gasteizko Aurrezki Kutxa-VITAL Kutxa.
Kontu zk.: 2097-0178-92-0015172561
4.– Isuna borondatezko epe horretan ordaintzen ez bada, behartze-bidez ordainaraziko da interesatuaren ondaretik, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 97.1. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
5.– Halaber, 25.1 artikuluaren aurkako arau-hausteengatiko zigorrei dagokienez, Herritarren Segurtasunari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoaren 25.2. artikuluan eta uztailaren 2ko 1079/1993 Errege Dekretuan (1993ko uztailaren 20ko EBO, 173 zk.) xedatutakoa dela bide, jakinarazten dizut ezen ezarri dizuten zigorra, ebazpena administrazio-bidean irmo denean, eten ahal izango dela, baimendutako zentru edo zerbitzu batean ezohitze tratamendua hasi edo hasteko asmoa baldin baduzu eta aipatu 1079/1993 Errege Dekretuaren gainerako baldintzak betetzen badituzu. Horretarako zure asmoa adierazi beharko diozu Administrazio honi hamabost egun balioduneko epean, ebazpen hau jakinarazten zaizun egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.
IZEN-ABIZENAK	ESP. ZK. 	LEGE-HAUSTE 	EBAZPEN 	ZIGORRA	HAUTSITAKO
		EGUNA	EGUNA		ARAUA
APELLIDOS Y NOMBRE	N.º EXP.-	FECHA 	FECHA 	SANCION	ART.
		INFRAC.	RESOL.		INFRING.
GARCIA REVUELTA, BLAS	405X0101477-2	02-04-01	02-01-02	 50.001PTS(300,51Eur.)/RET.	23 a)	
ORDOÑEZ MENA, MARIA PILAR	405X0101689-6	20-04-01	10-12-01	 RETIRADA	25.1	
GARCIA CRUZ, LORENZO	405X0101482-2	07-02-01	02-01-02	 50.001PTS(300,51Eur.)/RET.	25.1	
DIAZ SANTIAGO, JOSE MIGUEL	405X0101539-3	04-02-01	26-12-01	 50.001PTS(300,51Eur.)/RET.	23 a)	
SANZ BECEIRO, ALEXANDER	405X0101799-I	04-05-01	17-12-01	 50.001PTS(300,51Eur.)/RET.	23 a)	
SANZ BECEIRO, ALEXANDER	405X0101798-I	04-05-01	17-12-01	 50.001PTS(300,51Eur.)/RET.	25.1	
IRIARTE GOMEZ, JOSE ANTONIO	405X0102086-3	19-08-01	02-01-02	 50.001PTS(300,51Eur.)/RET.	25.1	
AGUDO GRANDE, ALBERTO ESTEBAN	405X0100559-IA	08-02-01	11-06-01	 75.000PTS(450,76Eur.)/RET.	23 a)	
ABUIN GONZALEZ, PIO JOSE	405X0101716-I	20-06-01	17-12-01	 50.001PTS(300,51Eur.)/RET.	25.1	
MERINO LOPEZ, JUAN LUIS	405X0101650-3	12-02-01	02-01-02	 100.000PTS(601,01Eur.)/RET.	23 a)	
RET.: Atzemandako sustantzia edota arma kentzea/ Retirada del arma o sustancia incautada.
Bilbao, 2002ko maiatzaren 16a.
Herritarren Segurtasunerako zuzendaria,
JON ARTURO URIARTE UNZALU.
RSS