Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2002ko ekainaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Basauriko Udala
3311

IRAGARKIA, Baskoniako antzinako anbulategiaren eraikinean Beilatoki Zerbitzua jartzeko Emakida Lehiaketaz ateratzeari buruzkoa.

Helburua.– Beilatoki Zerbitzuaren Emakida egitea, Lehiaketako prozedura irekian, Baskoniako antzinako anbulategiaren eraikinean eta horri erantsitako lursailean jartzekoa, bestalde, esleipendunak beilatokia jartzeko beharrezko izan daitezkeen obrak egiteko obligazioa izango du.

Lehiaketako baremoa.– Pleguan aurreikusita bezala baloratuko dira, bai emakidaren epean egindako murrizketa, bai gutxieneko kanonaren igoera, bai Basauriko hiritarrei, beila-gelen zerbitzua dela-eta, tarifetan egin lezaizkiekeen beherapen portzentualen handiagotzea, bai beste zerbitzuen trukean, Basauriko hiritarrei eskaini lezaizkiekeen beste abantaila osagarriak. Hasierako eskatzaileak tanteo-eskubidea izango du, legean ezarrita dagoen arabera.

Behin-behineko Bermea: Eskaintzan partehartzeko 2.404 euroko behin-behineko bermea jarri behar da:

Behin-betiko Bermea: Esleipenduna gertatzen denak 3.606 euroko behin-betiko bermea eratu beharko du.

Eskaintzak aurkezteko epea.– Eskaintzako iragarki hau Bizkaiko eta Euskal Herriko Aldizkari Ofizialetan argitaratuko da. Proposamenak aurkezteko epea irekita egongo da, Iragarki hau BAOean edo EHAAan, bietako aldizkari horietako batean, lehenengo bider, argitaratzen den egun naturaleko biharamunetik hasi, eta beste Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo hogeita seigarren egun naturala arte. Epearen azken eguna baliogabea balitz, epea hurrengo laneguna arte luzatuko litzateke.

Eskaintzaileek beren proposamenak lanegunetako 10:00etatik 14:00etara udaletxeko Ondasunen Atalean aurkeztuko dituzte, larunbatetan izan ezik, izan ere ondorio horietarako larunbata ez baita egun balioduna. Aipatu Ondasunen Atal horretan Baldintzen Plegua ere kontsultatu ahal izango da, eta interesatuek beren esku izango dute Proposamenaren Eredua.

Pleguak irekitzeko ekitaldia: Eskaintzak aurkezteko epea amaitu ondoren, hurrengo hamar laneguneko epean irekiko dira, ekitaldi hori publikoa izango da, eta Udaletxean egingo da.

ALKATEA.

Azterketa dokumentala