Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2002ko ekainaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
3307

IRAGARKIA, 2001eko estatistika ospitalarioa, sare publikoko 2001eko ospitalez kanpoko estatistika eta asistentzia mediko-farmazeutikoa eskaintzen duten aseguru libreko erakundeen 2001eko estatistika biltzeko, grabatzeko eta balidatzeko kontratua esleitu dela iragartzeko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osasun Saila. Eusko Jaurlaritza.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko Zuzendaritza.

c) Espediente zenbakia: 27/2002-S.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Helburua: 2001eko estatistika ospitalarioa, sare publikoko 2001eko ospitalez kanpoko estatistika eta asistentzia mediko-farmazeutikoa eskaintzen duten aseguru libreko erakundeen 2001eko estatistika biltzea, grabatzea eta balidatzea.

c) Loteak: ez.

d) Argitaratu zen eguna eta aldizkaria: 62 zk.ko EHAA, 2002ko apirilaren 3koa.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Zenbatekoa guztira: 73.565,00 euro.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2002ko maiatzaren 6a.

b) Kontratistak eta zenbatekoak: Append, Silgo y Asociados SL.

Zenbatekoa guztira: 60.101,00 euro.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko maiatzaren 8a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

IGNACIO ZALBIDEA ALVAREZ.


Azterketa dokumentala