Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2002ko ekainaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
3302

IRAGARKIA, telebistetan, "112" delakoaren gaineko publizitate-kanpaina planifikatzeko kontratazioari dagokion espedientea esleitu dela argitara ematen duena (Esp.: AE-091/02).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza - Kontratazioa.

c) Espedientearen zenbakia: AE-091/02.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: zerbitzu-kontratua.

b) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: negoziazio bidezkoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa guztira: berrehun eta laurogeita hemeretzi mila eta hogeita zortzi euro eta hirurogeita sei zentimo (299.028,66).

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2002ko maiatzaren 10a.

b) Kontratista: Mediasal 2000, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: berrehun eta laurogeita hemeretzi mila eta hogeita zortzi euro eta hirurogeita sei zentimo (299.028,66) gehienez ere, eskaintzako deskontuekin bat etorriaz.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko maiatzaren 14a.

Kontratazio Mahiko lehendakaria,

JUAN MANUEL URRETABIZKAIA QUINTANA.


Azterketa dokumentala