
106. zk., 2002ko ekainaren 6a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
3299
LEHIAKETA PUBLIKOA, Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusiaren argitalpenak bildu, erabili eta bidaltzeko zerbitzua kontratatzeko dena.
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Administrazio eta Zerbitzu Sailburuordetza.
b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Baliabide Orokorrak).
c) Espediente zenbakia: KM 2002/132.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusiaren argitalpenak bildu, erabili eta bidaltzeko zerbitzua kontratatzea.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: oinarri teknikoen pleguan xedatutakoaren arabera.
d) Gauzatzeko epea: kontratua egiten denetik, 2002ko abenduaren 31ra arte.
3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleipen era: lehiaketa publikoa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Gehienezko gutxi gora-beherako aurrekontua: 100.000,00 euro.
5.– Fidantzak.
Behin-behinekoa: ez
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza, Administrazio eta Zerbitzu Sailburuordetza, Kontratazio Batzorde Nagusia (Baliabide Orokorrak).
b) Helbidea: Donostia kalea, 1.
c) Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Telefonoa: 945 01 85 17.
e) Faxa: 945 01 87 04.
f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2002ko ekainaren 21a.
7.– Kontratistaren betebeharrak.
a) Sailkapena: ez.
b) Bestelako betebeharrak: kaudimen ekonomikoa eta finantzarioa eta gaitasun teknikoa, berariazko klausula administratiboen pleguan xedatutakoaren arabera.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2002ko ekainaren 24ko 12:00ak.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan eskatutakoak.
c) Aurkezteko lekua: ikus iragarki honetako 6 puntua.
d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: hiru hilabete, plikak irekitzen direnetik aurrera.
e) Aldaerak (lehiaketa): ez.
f) Eskaintzak aurkeztera gonbidatuko diren enpresa kopurua: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a), b) eta c): ikus iragarki honetako 6 puntua.
d) Eguna: 2002ko uztailaren 2a.
e) Ordua: 12:00.
10.– Bestelako argibideak. Ez.
11.– Iragarkiaren gastuak. Esleipendunak ordainduko ditu.
12.– Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidali deneko eguna. Ez.
Vitoria-Gasteiz, 2002ko maiatzaren 21a.
Administrazio eta Zerbitzu sailburuordea,
CARMELO ARCELUS MÚGICA
RSS