
106. zk., 2002ko ekainaren 6a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Bilboko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
3298
EDIKTUA, 319/01 kaleratzearen gaineko hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Bilboko Epaitegian kaleratze bati buruzko 319/01 hitzezko judizioa egin da (PZL), hain zuzen ere, Bargondia S.A-k eskatutakoa, Max Dama S.L kontrakoa eta ordainketak ez egiteagatiko N11 kaleratzeari buruzko dena, eta judizio horri dagokion prozeduran epaia eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza honako hauek baitira:
Bilbon, bi milako irailaren hogeita bostean.
Ordezkaritzat Alfonso José Bartau Rojas prokuradorea zuela, eta defendatzailetzat Carlos Hermoso letratua, Bargondia S.A.k sustatutakoa, judizioan auzi-iheslari deklaraturiko Max Dama S.L. kontrakoa, eta errenta edo kopurua batzuk ez ordaintzeari buruzkoa den 319/01 Hitzezko Judizioaren autoak ikusi dira, eta aipatu egunean audientzi publikoa egin delarik, Edorta J, Herrera Cuevas jaunak, Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Bilboko Epaitegiko magistratu-epaileak, honako hau ebatzi du:
EPAITZA
Bargondia S.A.ren izenean eta ordez Alfonso José Bartau Rojas prokuradoreak Max Dama S.L.ren kontra aurkeztutako demanda oso-ososrik onesten dut, eta auzilari biek egindako errentamendu-kontratua deseginda dagoela deklaratzen dut, eta, hortaz, lokala ixtera eta auzi-jartzailearen esku ixtera kondenatzen dut demandaturiko erakundea (Rodriguez Arias kaleko 14ko lokal bati —sarrera Iparraguirretik duenari— buruzkoa eta 1996ko urriaren 10ean egindakoa da aipatu kontratua)
Prozesuko kostuak ordaindu beharra ezartzen zaio demandatuari.
PZLren 457 artikuluarekin bat etorriaz, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke Bizkaiko Probintzia Auzitegian, jakinarazten denetik harako bost eguneko epearen barruan eta idazki bat aurkeztuaz epaitegian, zeinetan honako hauek jaso beharko diren: apelatutako ebazpena, aurkatzen diren erabakiak, eta epemugatutako errentak ordaindu direla egiaztatzen duen agiria, eta, halaber, kontratuaren arabera aurreztik pagatu behar direnak.
Eta epai honen bitartez aldarrikatu, agindu eta sinatu egiten du (autoei batzeko, epaiaren testigantza emango da)
Argitarapena.– Aipatu egunean audientzi publikoa burutzen ari zelarik, sinatzen duen epaile jaunak eman, irakurri eta argitaratu du goragoko epaia, eta nik horRen fede ematen dut.
Demandatua den Max Dama S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut hau, Bilbon bi milako otsailaren seian.
IDAZKARIA.
RSS