
106. zk., 2002ko ekainaren 6a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Garraio eta Herri Lan Saila
3295
EBAZPENA, 2002ko maiatzaren 27koa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena, "Bilboko tranbiaren A lineako Mesedetako zubia-Atxuri tartearen trazadura proiektua"k ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrera ateratzen duena.
2001eko maiatzaren 31ko ebazpenaren bidez "Bilboko tranbiaren A lineako Mesedetako zubia-Atxuri tartearen trazadura proiektua"ri behin-betiko onespena eman genion. Proiektu hori jatorrizkoan, hau da "Bilboko tranbiaren A lineako 1. fasea, San Mames-Atxuri tartearen trazadura proiektua"n jasotako trazadura aldatzean datza. Beraz, orain tranbiaren igarobidea Erriberako kaian barrena izango da. Aurreko proiektuak bezala, oraingoak katenariaren kableak ainguratzeko gailuak tranbiaren parean dauden zenbait eraikinen fatxadatan jarri beharra aurreikusten du.
Aurrekoan bezala, katenariaren kableak ainguratzeko gailuak jarriko diren leku zehatzak adieraztea geroko utzi behar dugu, kokaguneak ezinbestean katenaria instalatzerakoan ezagutuko baitira, ez aurretik. Beraz, proiektuaren horri buruzko informazioari gehigarria erantsi diogu, aldez aurretik zortasuna jasan daitezkeen eraikin guztiak zerrendan jarriz. Horrek ez du esan nahi guztietan aipatu ditugun fatxadako ainguraketa gailu guztiak kokatuko direnik; izan ere, eraikin horietako hainbatetan kokatzea sahiestu ahal izanez gero, bertan behera utziko dugu prozedura.
Organo honek aginpidea du Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko trenbide azpiegituretan obrak egin ahal izateko nahitaezko desjabetzarako prozedurako izapideak egin eta ebazpenak hartzeko, Garraio eta Herri Lan Sailaren egitura organikoa eta egitekoak finkatzen dituen urtarrilaren 15eko 20/2002 Dekretuaren 7.g artikulua eta, Dekretu bereko 10.1.h artikulua eta urtarrilaren 4ko 1/1999 Dekretuaren 15.1.b artikulua kontuan izanik.
Lurreko Garraioak Antolatzeko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 153.1 artikuluak xedatutakoari jarraikiz, linea berriak ezartzeko edo lehendik daudenak handitu edo hobetzeko proiektuak onartuz gero, trenbide linea berriak edo handitze nahiz hobetze lanek ukitutako ondasun eta eskubideen onura publikoa edo interes soziala eta, desjabetza ondorioetarako, haiek lehenbailehen okupatu beharra besterik gabe deklaratutzat joko dira.
Nolanahi ere, Administrazioak ondasun eta eskubide horiek okupatu beharrekotzat jo behar ditu. Horretarako Nahitaezko Desjabetzari buruzko Legearen 15-20 artikuluek honako hasierako izapidea ezartzen dute: zerrenda deskriptiboa jendaurrera atera, eta egiaztapenak egin ondoren, ukituko dituen ondasun eta eskubideak eta horien jabeak zehaztu beharra.
Horiek horrela, zerrenda hori jendaurrera atera beharra dago, alegazioak aurkeztu eta zerrendan akatsik izanez gero, horiek zuzentzeko agiriak aurkeztu ahal izateko. Ondorioz, aipatu xedapenak, horiekin bat datozenak eta guztiei aplikatu beharrekoak kontuan izanik,
EBATZI DUT:
"Bilboko tranbiaren A lineako Mesedetako zubia-Atxuri tartearen trazadura proiektua"k ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda (tranbiaren katenaria ainguratzeko edo eusteko zortasunak jasotzen dituena) jendaurrera ateratzea. Ebazpen hau azkena argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasi eta hamabost (15) egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izango dira, okerrik baldin badago zuzentzeko, edo funtsa edota izapideari buruzko arrazoiengatik ondasun eta eskubideak okupatu beharra ukatzeko. Horrelako alegazioak idatziz aurkeztu beharko dira helbide honetan: Garraio eta Herri Lan Saileko Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzan, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean.
Vitoria-Gasteiz, 2002ko maiatzaren 27a.
Garraio Azpiegituraren zuzendaria,
JOSE MARIA OLAZAGIRRE ARA.
UDALERRIA / TERMINO MUNICIPAL: BILBAO
Funtsa zk	Jabea eta helbidea	Deskribapena	Eragin mota	
N.º finca	Propietario y domicilio	Descripción	 Tipo de afección	
1	Erribera kaleko 2ko jabeen elkartea	Erribera kaleko 2ko eraikineko aurreko fatxada	Katenaria ainguratzeko gailuko zortasuna
	Comunidad de propietarios de la calle Ribera n.º 2 	Fachada delantera del edificio de la calle Ribera n.º 2	Servidumbre de anclaje de catenaria	
2	Erribera 22ko jabeen elkartea	Erribera 22ko eraikineko aurreko fatxada	Katenaria ainguratzeko gailuko zortasuna
	Comunidad de propietarios de Ribera n.º 22 	 Fachada delantera del edificio de calle Ribera n.º 22	Servidumbre de anclaje de catenaria	
3	Belostikale 2ko jabeen elkartea	Belostikale 2ko eraikineko aurreko fatxada	Katenaria ainguratzeko gailuko zortasuna
	Comunidad de propietarios de Belosticalle n.º 2 	 Fachada delantera del edificio de Belosticalle n.º 2	Servidumbre de anclaje de catenaria	
4	Dendarikale 1eko jabeen elkartea	Dendarikale 1eko eraikineko aurreko fatxada	Katenaria ainguratzeko gailuko zortasuna
	Comunidad de propietarios de Tendería n.º 1 	 Fachada delantera del edificio de Tendería n.º 1	Servidumbre de anclaje de catenaria	
5	Dendarikale 2ko jabeen elkartea	Dendarikale 2ko eraikineko aurreko fatxada	Katenaria ainguratzeko gailuko zortasuna
	Comunidad de propietarios de Tendería n.º 2 	 Fachada delantera del edificio de Tendería n.º 2	Servidumbre de anclaje de catenaria	
6	Artekale 1eko jabeen elkartea	Artekale 1eko eraikineko aurreko fatxada	Katenaria ainguratzeko gailuko zortasuna
	Comunidad de propietarios de Artecalle n.º 1 	 Fachada delantera del edificio de Artecalle n.º 1	Servidumbre de anclaje de catenaria	
7	Artekale 2ko jabeen elkartea	Artekale 2ko eraikineko aurreko fatxada	Katenaria ainguratzeko gailuko zortasuna
	Comunidad de propietarios de Artecalle n.º 2 	 Fachada delantera del edificio de Artecalle n.º 2	Servidumbre de anclaje de catenaria	
8	Nafarroa 4ko jabeen elkartea	Nafarroa 4ko eraikineko aurreko fatxada	Katenaria ainguratzeko gailuko zortasuna
	Comunidad de propietarios de Navarra n.º 4 	 Fachada delantera del edificio de Navarra n.º 4	Servidumbre de anclaje de catenaria	
RSS