
106. zk., 2002ko ekainaren 6a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
3292
AGINDUA, 2002ko maiatzaren 16koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, Asparrengo udalak euskarazko eskoletan diharduten langileen ordezkapenetarako diru-laguntzen Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa onartzen duena.
2002ko martxoaren 20ko Ebazpenaren bidez, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak 2001/2002 ikasturteko urria-abendua epean egindako ordezko kontratazioen diru-laguntzak eman zituen.
Asparrengo udalak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du Ebazpen horrek Asparrengo udalaren diru-laguntza eskaerari buruz ezer ez zioela eta.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak udal horren diru-laguntza eskaera ez zuen tramitatu, epearen barruan behar bezala osatua jaso ez zuelako. Alabaina, ikusirik Herri-administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak dokumentazioak osatzeko hamar egun balioduneko epea ezartzen duela, Asparrengo udalaren gora jotzeko errekurtsoa onartzea erabaki da.
Ikusirik ordezkapenak zuritzeko Asparrengo udalak aurkeztu duen dokumentazioa eta berau, 1998ko ekainaren 9ko Agindu bidez argitaratutako Lankidetza Hitzarmenaren 8. artikuluan ezarritakoarekin bat datorrenez,
XEDATU DUT:
Lehena.– Asparrengo udalari, ondoren aipatzen den dirukopurua ematea, 2001/2002 ikasturteko urria-abendua epean egindako ordezko kontratazioen diru-laguntza gisa.
MODULUA	HILABETE 	KASLE 	DIRU-LAGUNTZA 	 DIRU-LAGUNTZA
	KOPURUA	KOPURUA	MODULOKA euroak	GUZTIRA euroak
MODUL0	N.º MESES	N.º ALUMNOS	SUBVENCIÓN POR MÓDULO	SUBVENCIÓN TOTAL
5	3	2	7.717,00	7.717,00	
Bigarrena.– Agindu honen aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Herriko Auzitegi Nagusian. Errekurtsoa jartzeko epea bi hilekoa izango da Agindua jakinarazi eta biharamunetik hasita, hala ezartzen baitu azaroaren 26ko 30/1992 Legeak (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak) 116. artikuluan eta ondokoetan.
Vitoria-Gasteiz, 2002ko maiatzaren 16a.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.
RSS