Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2002ko ekainaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
3291

EBAZPENA, 2002ko maiatzaren 14koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, "Hezkuntzako Thesaurus entziklopediko baten euskararako egokitzea" izeneko proiektuari esleitutako diru-laguntzari murrizketa egitea onartzeko. Proiektu hori UZEIk aurkeztu zuen Akitania/Euskadi Lankidetza Fondoaren konturako diru-laguntzen 2000ko deialdian.

2000ko urriaren 19ko Ebazpenaren bitartez (EHAA., 229 zkia, 2000ko azaroaren 29koa) 6.010,12 euroko diru-laguntza esleitu zen "Hezkuntzako Thesaurus entziklopediko baten euskararako egokitzea" proiektua burutzeko. Proiektu hori UZEIk aurkeztu zuen Akitania/Euskadi Lankidetza Fondoaren konturako diru-laguntzen 2000ko deialdian.

Diru-laguntzaren onuradunak jakinarazi du uko egin diola proiektua burutzeari ezin baitu aurrera eraman proiektu hori; beraz, bidezkoa da uko egite hori onartzea.

Hori guztia dela eta, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren proposamenez, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– "Hezkuntzako Thesaurus entziklopediko baten euskararako egokitzea" izeneko proiektuari esleitutako diru-laguntzari murrizketa egitea onartzea eta ondorioz dagokion murrizketa egin ondoren 1.803,04 euroko diru-laguntza ematea. Proiektu hori UZEIk aurkeztu zuen Akitania/Euskadi Lankidetza Fondoaren konturako diru-laguntzen 2000ko deialdian.

Bigarrena.– Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko maiatzaren 14a.

Lehendakaritzako idazkari nagusi,

JESUS PEÑA MARTINEZ.


Azterketa dokumentala