
106. zk., 2002ko ekainaren 6a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
3289
EBAZPENA, 2002ko maiatzaren 13koa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, Argentinako Paraná Entre Ríos-eko "Ibai-Guren" euskal etxeari emandako diru-laguntzatik "Presencia Vasca en Entre Ríos" liburua argitaratzeko emandako diru-laguntzaren zati bati uko egitea onartzeko dena. Diru-laguntza Euskal-Etxeei 2000ko ekitaldian emandako deialdiaren barruan eman zen.
Euskal etxeentzako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duen maiatzaren 7ko 94/1996 Dekretuaren 7. artikuluaren 2 b) idatz-zatiak ezartzen duenez, diru-laguntza emateko kontuan hartu diren baldintzak aldatzen badira, –beti ere, diru-laguntzaren helburua bete dela ulertuz gero– edota beste edozein erakunde publiko edo pribatutik helburu bera betetzeko bestelako diru-laguntzarik lortu bada, diru-laguntza emateko ebazpena aldatzea ekarriko du. Horretarako, Lehendakaritzako idazkariak kitapen ebazpena emando du, eta bertan emandako diru-laguntzen zenbatekoak egokituko dira.
Halaber, Dekretuaren 13. artikuluaren 2 b) idatz-zatiak ezartzen du, hasieran proposatutakoa baino txikiagoa bada gauzatutako gastua, 5. artikuluan finkaturiko portzentaien arabera itzuliko dela dagokien diru zenbatekoa.
Lehendakaritzako idazkariaren 2000ko urriaren 23ko Ebazpenaren bidez, Argentinako Paraná Entre Ríos-eko "Ibai-Guren" euskal etxeari 11.118,72 eurotako diru-laguntza eman zitzaion VII. kapitulurako; horietatik 691,16 eurotakoa ekintza kulturaletarako, 1953,29 eurotakoa internetetarako, 3.155,31 eurotakoa liburua argitaratzeko eta 5318,96 eurotakoa gastu arruntetarako dira.
Diru-laguntza jaso duen onuradun erakundeak Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritzari berri eman zion liburu guztiak argitaratzeko lana aurrera eramatea ezinezkoa zaiela eta argitaratu gabe dauden liburuen diru-laguntzari uko egiten diolako. Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritzak txostena aztertu eta uko egiteari baiezkoa eman ondoren, honako hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Argentinako Paraná Entre Ríos-eko "Ibai-Guren" euskal etxeari emandako diru-laguntzatik "Presencia Vasca en Entre Ríos" liburua argitaratzeko emandako 617,77 eurotako diru-laguntzari uko egitea onartzea. Diru-laguntza Euskal-etxeei 2000ko ekitaldian emandako deialdiaren barruan eman zen.
Bigarrena.– Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hileko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.
Vitoria-Gasteiz, 2002ko maiatzaren 13a.
Lehendakaritzaren idazkari nagusia,
JESUS PEÑA MARTINEZ.
RSS