Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2002ko ekainaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
3288

EBAZPENA, 2002ko maiatzaren 13koa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, Palmako "Euskal Etxea Artea" euskal etxeari emandako diru-laguntzatik gastu arruntetarako eta ekintzetarako emandako diru-laguntzaren zati bati uko egitea onartzeko dena. Diru-laguntza Euskal-Etxeei 2000ko ekitaldian emandako deialdiaren barruan eman zen.

Euskal etxeentzako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duen ekainaren 6ko 97/2000 Dekretuaren 14. artikuluak ezartzen duenez, diru-laguntza emateko kontuan hartu diren baldintzak aldatzen badira, –beti ere, diru-laguntzaren helburua bete dela ulertuz gero– edota beste edozein erakunde publiko edo pribatutik helburu bera betetzeko bestelako diru-laguntzarik lortu bada, diru-laguntza emateko ebazpena aldatzea ekarriko du. Horretarako, Lehendakaritzako idazkariak kitapen ebazpena emando du, eta bertan emandako diru-laguntzen zenbatekoak egokituko dira.

Halaber, Dekretuaren 13. artikuluaren 2 b) idatz-zatiak ezartzen du, hasieran proposatutakoa baino txikiagoa bada gauzatutako gastua, 5. artikuluan finkaturiko portzentaien arabera itzuliko dela dagokien diru zenbatekoa.

Lehendakaritzako idazkariaren 2000ko urriaren 23ko Ebazpenaren bidez, Palmako "Euskal Etxea Artea" euskal etxeari 991,67 eurotako diru-laguntza eman zitzaion euskararako, 3.966,68 eurotakoa gastu arruntetarako eta 3.455,82 eurotakoa ekintzetarako.

Diru-laguntza jaso duen onuradun erakundeak Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako zuzendaritzari berri eman eman zion haserako diru-laguntzari (1919,39 euro gastu arruntak eta ekintzak egiteko) uko egiten diola lana aurrera eramatea ezinezkoa zaielako. Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritzak txostena aztertu eta uko egiteari baiezkoa eman ondoren, honako hau,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Palmako "Euskal Etxea Artea" euskal etxeari emandako diru-laguntzatik gastu arruntetarako eta ekintzetarako emandako 1.919,39 eurotako diru-laguntzari uko egitea onartzea. Diru-laguntza Euskal-etxeei 2000ko ekitaldian emandako deialdiaren barruan eman zen.

Bigarrena.– Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hileko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko maiatzaren 13a.

Lehendakaritzaren idazkari nagusia,

JESUS PEÑA MARTINEZ.


Azterketa dokumentala