Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2002ko ekainaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
3287

EBAZPENA, 2002ko maiatzaren 13koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, Bruselan "Euskal Etxea Txalaparta" Euskal Etxeari emandako diru-laguntzatik "VII. kapitulu"rako emandako diru-laguntzaren zati bati uko egitea onartzeko dena. Diru-laguntza Euskal-Etxeei 1999ko ekitaldian emandako deialdiaren barruan eman zen.

Euskal etxeentzako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duen maiatzaren 7ko 94/1996 Dekretuaren 7 2 b) artikuluak ezartzen duenez, diru-laguntzak jasotzen dituzten euskal etxeak egiten dituzten gastuak dokumentu bidez justifikatu behar dituzte. Egiten duten gastua aurretiaz ezarritakoa baino txikiagoa bada dagokion kantitatea itzuli beharrekoa izango da 4. artikuluko 2. atalean ezarrita dagoen portzentaiaren arabera.

Lehendakaritzako idazkariaren 1999ko abuztuaren 6ko Ebazpenaren bidez, Bruselako "Euskal Etxea Txalaparta" euskal etxeari 2.948.000 PTAko (17.717 euro) diru-laguntza eman zitzaion VII. kapitulurako.

Diru-laguntza jaso duen onuradun erakundeak Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritzari berri eman zion haserako diru-laguntzaren (7.087,13 euro "VII. Kapitulu"rako) zati bati uko egiten diola lana osorik aurrera eramatea ezinezkoa zaielako. Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritzak txostena aurkeztu eta uko egiteari baiezkoa eman ondoren, honako hau,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Bruselan "Euskal Etxea Txalaparta" euskal etxeari "VII. Kapitulu"-rako emandako diru-laguntzagatik 7.087,13 eurotako diru-laguntzari uko egitea onartzea. Diru-laguntza Euskal-Etxeei 1999ko ekitaldian emandako deialdiaren barruan eman zen.

Bigarrena.– Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hileko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko maiatzaren 13a.

Lehendakaritzako idazkari nagusia,

JESUS PEÑA MARTINEZ.


Azterketa dokumentala