Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2002ko ekainaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Valle de Trápaga-Trapagarango Udala
3285

IRAGARKIA, biolin irakasle lanpostu bat, langile laboral finko gisa, jabetzan betetzeko hautaketa prozesuari buruzkoa.

2002ko maiatzaren 17ko 93 zenbakiko "Bizkaiko Aldizkari Ofizialean" argitaratu dira oso-osorik Trapagarango Udaleko biolin irakasle lanpostu bat, langile laboral finko gisa, jabetzan betetzeko deialdia arautuko duten oinarriak.

Eskaerak aurkezteko epea 20 lanegunekoa izango da, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Deialdi honekin zerikusia duten gainontzeko iragarkiak "Bizkaiko Aldizkari Ofizialean" eta Udaletxeko iragarki-oholean baino ez dira argitaratuko.

Valle de Trápaga-Trapagaran, 2002ko maiatzaren 23a.

Alkatea,
JESÚS GONZÁLEZ SAGREDO.

Azterketa dokumentala