Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2002ko ekainaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Bilboko Udala
3284

IRAGARKIA, sarrera libreko lehiaketa-oposizio bidez Liburutegiko Laguntzaileen 7 plaza —euskarazko derrigorrezko 3. hizkuntza-eskakizun dutenak— betetzeko prozesuaren oinarriei buruzkoa.

2002ko apirilaren 11ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean sarrera libreko lehiaketa-oposizio bidez Liburutegiko Laguntzaileen 7 plaza betetzeko prozesuaren oinarriak argitaratu dira. Plaza horiek euskarazko derrigorrezko 3. hizkuntza-eskakizunekoak dira, Administrazio Bereziko eskalakoak, Zerbitzu Berezien azpieskalakoak, Eginkizun Berezien motakoak. Aurtengo apirilaren 11ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean oinarriak zuzentzeko iragarkia ere argitaratu da.

Era berean, hautaketa-prozesuan parte hartzeko onartuen zerrenda eta lehiaketaren lekua eta eguna ere Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Dagozkion ondorioetarako jakinarazten dugu, honako hau ohartarazita: azterketa-bidezko hauta-saio hauetan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea 20 egunekoa dela, deialdiaren iragarkia BOEn argitaratzen denetik hasita.

Bilboko Udaletxeak, 2002ko maiatzaren 15a.

IDAZKARI NAGUSIA.


Azterketa dokumentala