
106. zk., 2002ko ekainaren 6a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Xedapen Orokorrak
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
3281
AGINDUA, 2002ko maiatzaren 9koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak argitaratutako lan batzuen prezioak finkatzeko (hutsen zuzenketa).
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.1 artikuluan xedatzen duenez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio aldizkarian argitaratutako testuetan egindako tipografia edo inprimaketa hutsak zuzentzea, nahiz bere kabuz nahiz doakion organo edo erakundeak eskatuta, baldin eta hutsek xedapenen esanahia aldatu edo horiei buruzko zalantzak sortzen badituzte.
Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak argitaratutako lan batzuen prezioak finkatu zituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2002ko maiatzaren 9ko Agindua 2002ko maiatzaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (96 zk.), eta aipatutakoen moduko hutsak gertatu zirenez, dagokien zuzenketa egiten da ondoren:
– 1. artikuluan (8959. orrialdean), argitalpenen zerrenda eta prezioak zerrendatzen direnean, honakoa dioenean:
"Manual básico para la elaboración e implantación de un plan de emergencia en PYMES.
Volúmenes I y II: Jesús Ortiz de Urbina y otros		30,12 euros"
honakoa esan behar du:
"Manual básico para la elaboración e implantación de un plan de emergencia en PYMES.
Volúmenes I y II: Jesús Ortiz de Urbina y otros		30 euros"
Artikulu berean, orrialde berean, honakoa dioenean:
"Manual del auditor de prevención de riesgos laborales: Alvaro Abancéns y otros 		84,3 euros"
honakoa esan behar du:
"Manual del auditor de prevención de riesgos laborales: Alvaro Abancéns y otros 		 72,25 euros"
Gasteiz, 2002ko maiatzaren 27a.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,
JOSEBA AZKARRAGA RODERO.
RSS