Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2002ko maiatzaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
3144

EDIKTUA, 485/00 munta txikiko judizioari dagokiona.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia

Judizioa: 485/00 munta txikiko judizioa

Demandatzailea: Volkswagen Finance S.A.

Abokatua: Domingo Osle, Enrique

Prokuradorea: Soledad Carranceja Diez

Demandatua: José Ramón Antolínez López, Largurko S.A.L., Esperanza Jiménez Luque eta Emilia López Peña

Gaia: munta txikiko judizioa, diru-zenbateko bat eskatzeko

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da 2001eko irailaren 4an. Hau dio epaitzak::

EPAITZA:

Onartu egin dut Carranceja Díaz prokuradoreak Volkswagen Finance, S.A. sozietatearen izenean eta ordez jarritako demanda, Lagurko, S.A.L. sozietatearen eta José Ramón Antolínez López, Emilia López Peña eta Esperanza Jiménez Luque jaun-andreen aurkakoa. Demanda bidezkoa dela adierazten dut. Beraz, demandatzaileari solidarioki ondoren azaltzen den ibilgailua ematera kondenatzen ditut demandatuak(Seat Córdoba; bastidore zk.: VSSZZZ6KZVR147573; matrikula: VI-1363-U). Horretaz gain, milioi bat laurogeita bi mila berrehun eta berrogeita sei pezeta (1.082.246) ordaindu beharko dizkiote, honela zehaztuta: 622.037 pezeta, kontratua suntsitu aurretik ordaindu gabeko kuotengatik, 39.000 pezeta, itzulketa-komisioarengatik eta 421.209 pezeta, hitzartutako kalte-ordainarengatik. Zenbateko horri, honako hau gehitu beharko zaio: hitzartutako interesak (betetako eta ordaindu gabeko kuotengatiko hileko %2) eta interpelazio judizialetik aurrera gainerako zenbatekoengatik sortutako legezko interesak eta Prozedura Zibileko Legearen 921. artikuluan zehaztutakoak. Kostuak ere ordaindu beharko ditu.

Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, jakinarazi eta bost eguneko epean. Errekurtsoa Prozedura Zibileko Legearen 457. artikuluan ezartzen den moduan prestatu beharko da.

Lehen auzialdian auzia behin betiko ebatzita, epaia eman, agindu eta sinatu dut.

Demandatua, José Ramón Antolínez López jauna, non dagoen ez dakigunez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko Legearen 497.2 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Arabako Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazki bat aurkeztuko da epaitegi honetan, bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Bertan, honako hauek baino ez dira adieraziko: apelatutako ebazpena, errekurtsoa jartzeko nahia eta inpungatzen dituen erabakiak (Prozedura Zibileko Lege berria, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesatuaren eskura egongo da epaitegi honetako idazkaritzan.

Vitoria-Gasteiz, bi mila eta biko maiatzaren zazpia.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala