Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2002ko maiatzaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Zaragozako Lan Arloko 3 Zenbakiko Epaitegia
3143

EDIKTUA, 27/02 exekuzio-prozedurari dagokiona.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Nik, Inmaculada Laviña Querolek, Zaragozako Lan Arloko 3 zenbakiko Epaitegiko idazkari judizial naizen aldetik, hau

JAKINARAZTEN DUT:

Lan Arloko epaitegi honetan, 27/2002 exekuzio-prozedura bideartu da (judizio arrunta), Patricia Horno Magaña andreak eskatuta, Mandoegui Leku S.L. enpresaren aurka. Prozedura horren gainean exekuzio-autoa eman da 2002ko apirilaren 30ean. Hau dio xedapen-zatiak:

Xedapen-zatia

Adierazitakoa kontuan hartuta, hau erabaki da:

A) Mandoegui Leku S.L. exekutatua 870,54 euro ordaintzeko behin-behineko kaudimengabezian dela adieraztea. Kaudimengabezia behin-behinekoa izango da ondorio guztietarako.

B) Egintzak artxibatzea, dagokion Liburuan oharra jaso ondoren. Hala ere, exekuzioarekin jarraituko da, baldin eta gerora exekutatuaren beste ondasun batzuen berri izaten bada.

Jakinarazi ebazpena alderdiei eta Soldatak Bermatzeko Funtsari, eta ohartarazi ebazpen horren aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezaketela, bost egun balioduneko epean, epaitegi honetan.

Eta hori proposatzen dizut, oniritzia emateko.

Magistratua

María Asunción Learte Alvarez.

IDAZKARI JUDIZIALA.

Mandoegui Leku S.L. enpresari legez ezarritako moduan jakinazteko, non dagoen ez dakigunez, ediktu hau egin dut, dagokion probintziako aldizkari ofizialean argitaratzeko. Zaragozan, bi mila eta biko apirilaren hogeita hamarrean.

Hartzaileari ohartarazten zaio hurrengo jakinarazpenak epaitegi honetako iragarki-oholetan egingo direla, baldin eta autoak, epaiak edo epatzeak ez badira.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala