Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2002ko maiatzaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Irungo Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
3142

EDIKTUA, 17/01 testamentu-judizioari dagokiona.

Irungo Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia

Judizioa: 17/01 testamentu-judizioari

Demandatzailea: Susana Blanco García, M.ª Carmen Blanco García, M.ª Teresa Blanco García

Demandatua: Carmen López Fernández, Encarnación García López, Tomás García López, José García López

Gaia: borondatezko testamentu-judizioa

Aipatu den judizioaren gainean, ebazpena hartu da. Hau dio xedapen zatiak:

Idazkari judizialak, Aitziber Azaldegi Garmendiak, egindako auto proposamena

Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta bateko abenduaren hamazazpian.

XEDAPEN ZATIA

Ignacio Ferro Múgica kontulari banatzaileak egindako eragiketak onartu egin dira. Horiek, banaketa-txandaren arabera ardura duen notariotzan protokolizatuko dira.

Autoa irmoa denean, Gipuzkoako Notarioen Elkargoko dekanoari ofizioa bidali, txandaren arabera protokolizazioa zein notariori dagokion esan dezan. Notarioa nor den jakiten denean, bidali eragiketa banatzaileak eta auto honen testigantza.

Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (Prozedura Zibileko Lege berria, 455. artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko, idazki bat aurkeztuko da epaitegi honetan, bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Bertan, honako hauek baino ez dira adieraziko: apelatutako ebazpena, errekurtsoa jartzeko nahia eta inpungatzen dituen erabakiak (Prozedura Zibileko Lege berria, 457.2 artikulua eta bigarren xedapen iragankorra).

Hori proposatu eta sinatu da. Fede ematen dut.

Ados

Epailea, M.ª Isabel Matey Muñoz

Idazkaria

Eta demandatuak, Encarnación García López, Tomás García López eta José García López non dauden nahiz non bizi diren ez dakigunez, epailaren 2002ko apirilaren 25eko probidentzia batez, ediktua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea erabaki da, 2001eko abenduaren 17ko auto-proposamena jakinarazteko eginbidea gauzatzeko. Hala agintzen da Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164 artikuluetan.

Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta biko apirilaren hogeita bostean.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala