
99. zk., 2002ko maiatzaren 28a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Garraio eta Herri Lan Saila
3141
EBAZPENA, 2002ko maiatzaren 14koa, Zerbitzu zuzendariarena, Debako itsasadarra dragatzeko proiektua erredaktatzeko aholkularitza eta laguntza teknikoko kontratuaren lehiaketarako deia egiten duena.
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Garraio eta Herri Lan Saila.
b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza.
c) Espedientearen zenbakia: 32A/02.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Kontratuaren helburua: Debako itsasadarra dragatzeko proiektua erredaktatzea.
b) Loteak eta kopurua: ez.
c) Non gauzatu behar den: esleipendunaren lantokia eta Debako portua.
d) Zein epetan gauzatu behar den: hiru hilabete.
3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: lehiaketa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Zenbatekoa guztira: berrogeita zortzi mila eta laurogeita bat (48.081) euro.
5.– Bermeak.
Behin-behinekoa: ez.
Behin betikoa: esleipen aurrekontuaren %4.
6.– Agiriak eta informazioa eskuratzea.
a) Entitatea: Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza.
b) Helbidea: Donostia-San Sebastián, 1.
c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.
d) Telefonoa: 945 01 97 46.
e) Telefaxa: 945 01 97 42.
f) Agiriak eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2002ko ekainaren 11.
7.– Kontratistak bete beharreko eskakizunak:
a) Sailkapena: ez da sailkapen berezirik eskatzen.
b) Bestelakoak: berariazko klausula administratiboen pleguaren karatulako 20. puntuan eskatutakoak.
8.– Proposamenak aurkeztea.
a) Zein egunera arte aurkez daitezkeen: 2002ko ekainaren 13a, 12:00ak.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguko 7. klausulan eta karatulako 29. puntuan ezarritakoak.
c) Non aurkeztu behar diren:
1.a Entitatea: Garraio eta Herri Lan Saila.
2.a Helbidea: Betiere jasotzeko finkatutako epearen barruan, Erregistro Orokorrean (Donostia kalea 1, Lakua 1, 8.a) entregatu beharko dira eskutan; edo postaz bidali, posta-bulegoan igorpenaren ezarpen-data justifikatuaz, eta eskaintza igorri dela iragarriaz kontratazio-organoari egun berean, telex, fax edo telegramaz. Betekizun bi horiek konplitu ezean edo proposamenak jasotzeko epetik kanpo hartzen bada igorpenaren jakinarazpena, eskaintza ez da onartuko. Hala ere, aipatu datatik hara hamar egun igaro eta proposamena ez bada jaso, proposamena ez da onartuko inola ere.
3.a Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.
d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere proposamenari: proposamenak ireki eta hurrengo egunetik harako hiru hilabetez.
e) Aldaerak onartzea: ez.
9.– Proposamenak irekitzea.
a) Entitatea: Garraio eta Herri Lan Saila.
b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua 2, 4. bilera-gela.
c) Herria: Vitoria-Gasteiz, 01010.
d) Eguna: 2002ko ekainaren 20a. Eskaintzaren bat postaz jasotzekoa bada, 2002ko uztailaren 1a.
e) Ordua: 10:00.
10.– Beste argibide batzuk.
11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.
12.– Iragarkia zein egunetan bidali den Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera: ez dagokio.
13.– Deialdiari buruzko informazioa ikusteko edo plegua eskuratzeko interneteko ataria edo web-orria: www.ej-gv.net.
Vitoria-Gasteiz, 2002ko maiatzaren 14a.
Zerbitzu zuzendaria,
IÑAKI GURTUBAI ARTETXE.
RSS