Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2002ko maiatzaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
3140

AGINDUA, 2002ko maiatzaren 15ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, unibertsitate-mailakoak ez diren Euskal Autonomia Erkidegoko kooperatiba-federazioek eta irakaskuntzako kooperatibek 2002/2003 ikasturtean burutu beharreko jarduerak finantzatzeko diru-laguntzetarako deia egiten duena.

Kooperatiba moduan eratutako ikastetxeek gizartean betetzen duten zereginagatik arreta berezia jasotzen dute indarrean dagoen legeriaren esparruan; hala ikusten da Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoan eta Hezkuntza Itunaren Araubidea onartzen duen irailaren 8ko 293/1987 Dekretuan.

Hori guztia dela eta, legearen arabera eratutako kooperatiba-federazioek eta irakaskuntzako kooperatibek unibertsitate-mailakoak ez diren Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleentzat antolatutako eskolaz kanpoko jarduerei laguntzea bidezkotzat jo du Hezkuntza Sailak, beti ere, aurrekontuek uzten duten heinean. Aipatutako guztiaren arabera, laguntzak emateko deialdia ireki behar da izendatutako aurrekontu-izendapenaren kontura.

Horregatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiko Printzipio Antolatzaileen Legearen Testu Bateginak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren eremuko dirulaguntzak arautzeari buruzko azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutakoak, eta urtarrilaren 23ko 1/2002 Legeak —horren bidez Euskal Legebiltzarreko osoko bilkurak, besteak beste, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko gastuen egoera, 2002ko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren Legearen proiektuak 04. Atalean jasotakoa, onartu zuen— xedatutakoaren arabera, eta Hezkuntza Berriztapenerako Zuzendariaren proposamenez, honako hau

EBATZI DUT:
I. KAPITULUA
DEIALDIAREN XEDEA

1. artikulua.– Unibertsitate-mailakoak ez diren Euskal Autonomia Erkidegoko kooperatiba-federazioek eta irakaskuntzako kooperatibek burutu beharreko eskolaz kanpoko jarduera-gastuak finantzatzeko diru-laguntzetarako deialdia egitea 2002/2003 ikasturterako. Diru-laguntza 21.036 eurokoa izango da gehienez ere. Eskolaz kanpoko jardueratzat joko dira ikastetxeek beren ohiko jardueran burutu ezin dituztenak; horrela bada, alde batera geratzen dira irakaskuntza arautuaren curriculumeko gaiei buruzko jarduera parekideak.

II. KAPITULUA
BETEBEHARRAK

2. artikulua.– 1.– Diru-laguntza hauek eskatu ahal izango dituzte unibertsitatekoak ez diren mailetan Haur Hezkuntza (3-6 urte bitartekoa), Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eta Batxilergoa irakasten duten Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetako kooperatiba-federazioek eta irakaskuntzako kooperatibek, zuzenbidearen arabera eratuta daudenean eta indarrean dagoen arautegian xedatutakoarekin bat datozen helburuak dituztenean, baldin eta Euskadiko Koperatiben erroldan izena emanda badaude eta irakaskuntza izaera badute.

2.– Agindu honetan zehazten diren Euskadiko kooperatiba-federazioak edo irakaskuntzako kooperatibak aldi berean irakaskuntzako federazio edo guraso-elkarte gisa antolatuta badaude, deialdi honek edo Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian helburu berarekin argitaratzen diren beste deialdiek xedatutakoari heldu beharko diote. Euskal Autonomia Erkidegoan egon eta Hezkuntza Sailaren menpekoak diren ikastetxe publikoetako eta itunduetako guraso-elkarteei eta guraso-elkarteen federazioei zuzenduak egon beharko dute azken deialdi horiek.

3.– Deialdi honetan parte hartu nahi duten federazio eta konfederazioek, artikulu honen 1. paragrafoan ezartzen denaren arabera, eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen egon beharko dute izena emanda dagokien erroldan.

III. KAPITULUA
ESKABIDE-ORRIAK ETA ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA

3. artikulua.– Eskabidea, federazioko edo kooperatibako lehendakariak izenpetu eta Hezkuntza Sailburuordetzara zuzendurik, dagokion Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzan aurkeztuko da. Eskabideak aurkezteko, halaber, beste bulego batzuk ere erabil daitezke, hain zuzen ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean jasotzen direnak. Eskatzaileek posta-bulegoan aurkeztea erabakitzen badute, gutunazal irekian egingo dute, eta horrela, posta-funtzionarioak, gutuna zertifikatu aurretik, zigilua bota ahal izango du eskabide-orrian. Agindu honetako I. eranskinean adierazten den ereduari jarraituz, eskabide-orriarekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

Koperatiba-federazioen kasuan:

a) Eskabidea izenpetzen duenak zeinen ordez izenpetzen duen egiaztatzen duen agiria; agiri hori Aginduaren I. eranskinari itsatsiko zaio.

b) 2. artikuluan adierazten den Irakaskuntzako Koperatiben Erroldan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria. Agiri hori Aginduaren I. eranskinari itsatsiko zaio.

c) Federazioa osatzen duten irakaskuntza-kooperatiben kopurua, 2001/02 ikasturteko datuak kontuan hartuz. Puntu honetako datuak Aginduaren I. eranskinean horretarako ezarrita dauden tokietan zehaztuko dira.

d) Federazioa osatzen duten irakaskuntzako kooperatiben zerrenda, 2001/02 ikasturteko datuak kontuan hartuz, eta bakoitzaren egoera Hezkuntza Itunaren Araubidearen arabera. Datu hori Aginduaren I. eranskinarekin batera aurkeztuko da.

e) Federazioaren organo goreneko idazkariaren agiria. Agiri horren bidez egiaztatuko da aipatutako organoak onartu duela 2002/2003 ikasturteko jarduerak burutzeko lehendakariak egindako eskabidea, Agindu honen III. eranskineko ereduaren arabera.

f) Jardueren zerrenda eta aurrekontua, Agindu honen IV. eranskineko ereduaren arabera.

Irakaskuntzako kooperatiben kasuan:

a) Eskabidea izenpetzen duenak zeinen ordez izenpetzen duen egiaztatzen duen agiria.

b) 2. artikuluan adierazten den Euskadiko Irakaskuntzako Koperatiben Erroldan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria. Agiri hori Aginduaren I. eranskinari itsatsiko zaio.

c) 2001/02 ikasturtean kooperatiban izandako kideen kopurua.

d) 2001/02 ikasturtean ikastetxean izandako ikasle-kopurua.

e) 2001/02 ikasturtean ikastetxean izandako ikasle bekadunen kopurua.

f) Hezkuntza Itunaren Araubidean sartutako ikastetxeek halaxe adierazi beharko dute Agindu honen I. eranskinean horretarako jarritako tokian.

g) Eskabidea egin duen irakaskuntza-kooperatibak irakatsitako hezkuntza-mailak.

Aipatutako datuak Aginduaren I. eranskinean horretarako ezarrita dauden tokietan zehaztuko dira.

h) Kooperatiba-elkartea eratutako ikastetxeko organo goreneko idazkariaren agiria. Agiri horren bidez aipatutako organoak 2002/2003 ikasturtean burutu beharreko eskolaz kanpoko jardueretarako egindako eskabidea onartu duela egiaztatuko da, Agindu honen III. eranskineko ereduaren arabera.

i) Jardueren zerrenda eta aurrekontua, Agindu honen IV. eranskineko ereduaren arabera.

4. artikulua.– Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak eskabidean hutsik antzematen badu, eskatzaileari jakinaraziko dio, eta 10 eguneko epea emango dio hutsok zuzentzeko. Hamar egunen buruan zuzendu ezean, eskatzaileak eskaerari uko egin diola ulertuko da, Ebazpena –Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aurrikusitako moduan idatzi beharrekoa– eman ondoren.

5. artikulua.– 1.– Agindu honek araututako prozedurak gehienez sei hilabeteko iraupena izango du, Agindua EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

2.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

IV. KAPITULUA
EBALUAZIO-BATZORDEA ETA HAUTAKETARAKO IRIZPIDEAK

6. artikulua.– 1.– Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak Baremazioko Batzorde Tekniko bat osatuko du dagokion laguntzen adjudikaziorako hasierako proposamena Ebaluazio Batzordeari bidaltzeko. Aipatutako Batzorde Teknikoa ondokoek osatua egongo da:

– Pedagogi Berriztapeneko Zerbitzuko teknikari batek.

– Hezkuntzako hiru Lurralde Ordezkaritzetako Hezkuntza Berriztatzeko Unitate bakoitzeko teknikari bat.

2.– Ebaluazio Batzordea osatuko dutenak hauek izango dira:

– Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria edo honek izendatutako ordezkaria.

– Hezkuntzako Ordezkaritzetako Hezkuntza Berriztatzeko lurralde-buruak.

– Pedagogi Berriztapeneko zerbitzu-burua.

– Pedagogi Berriztapeneko Zerbitzuko teknikari bat.

3.– Diru-laguntzen hartzaileak hautatzeko eta eskeei balioa emateko irizpideak honako faktoreei dagozkie:

a) Hezkuntza Itunaren Araubidearen arabera koperatiba-elkarte gisa eratutako ikastetxea izatea sarituko da. 3 puntu emango dira gehienez ere.

b) Beste helburu batzuen artean, neska eta mutilen arteko aukera-berdintasuna lortzen saiatzen diren eskolaz kanpoko jarduerak bultzatzera bideratutako laguntzak jasotzen dituen ikasle-kopurua. Puntu bat ikasleko.

c) Kooperatiba-elkarte gisa eratutako ikastetxeko bekadunen portzentajea. Gutxienez puntu bat eta gehienez 2.40.

Kooperatiben Federazioen kasuan, hau ere baloratuko da:

d) Federazioa osatzen duten kooperatiben kopurua: puntu bat kooperatiba bakoitzeko.

4.– Laguntza horien zenbatekoa 6.2 artikuluan aipatzen den Batzorde Baloratzaileak onartutako aurrekontuaren %100 arterainokoa izan daiteke.

V. KAPITULUA
EBAZPENA

7. artikulua.– Hezkuntza Sailburuordetzak egingo du deialdi honen Ebazpena, Balorazio Batzordearen proposamenari jarraituz.

8. artikulua.– Deialdi honen Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, 5. artikuluan adierazitako epearen barruan. Horretarako ezarritako epean argitaratzen ez bada, eskabideak administrazioaren isilbidez ezetsi egin direla ulertu ahal izango da, nahiz eta Administrazioak berariazko Ebazpena eman beharko duen.

Ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.

VI. KAPITULUA
LAGUNTZEI EZEZKOA EMATEKO ARRAZOIAK

9. artikulua.– Eskatutako laguntzei ezezkoa emateko arrazoiak ondorengo hauek izango dira:

a) Eskabidea Agindu honetako 5.2 artikuluan ezarritako epeaz kanpo aurkeztu izana.

b) Deialdi honetako 2.1, 2.2 eta 2.3 artikuluetan ezarritako baldintzak ez betetzea.

VII. KAPITULUA
DIRU-LAGUNTZAK JASOTZEA ETA EGIAZTATZEA

10. artikulua.– 1.– Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren laguntzaren ordainketa egingo da, bi zatitan. Lehenengo ordainketan, onartutako diru-laguntzaren %80 ordaindu ahal izango da aipatutako Ebazpena argitaratu eta bi hilabete baino lehen. Gainerakoa 2002/2003 ikasturtean diruz lagundutako jardueren jatorrizko faktura eta ordainagiriak aurkeztutakoan ordainduko da. Egiaztagiriak deialdi honen VI. eranskinean azaltzen den ereduaren araberakoak izango dira.

2.– Egiaztagiriak 2003ko ekainaren 30a baino lehenago aurkeztu beharko dira dagokion hezkuntza-ordezkaritzako Hezkuntza Berriztatzeko Lurralde-Burutzaren aurrean.

11. artikulua.– 1.– Deialdi honen bidez lortutako edozein laguntza bateragarria izango da Euskal Herriko Administrazio Orokorraren bidez edo beste edozein herri-administrazioren edo erakunde pribaturen bidez lortutako beste edozein laguntzarekin, beti ere jasotako laguntza guztien batuketak diru-laguntza honen xede den gastuaren %100 gainditzen ez badu. Gainditzen badu, gainditzen duen neurrian murriztuko da diru-laguntza hau.

2.– Edozein eratara, diru-laguntzaren hartzailea behartuta dago diru-laguntza eman dion administrazioari xede bererako lortu duen beste edozein laguntzaren berri ematera, hala agintzen baitu Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onesten duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuko 50.2 artikuluak (1998ko urtarrilaren 19ko EHAA).

3.– Diru-laguntzaren hartzailea behartuta dago, halaber, diru-laguntza eman duen administrazioak egindako egiaztapen-ekintzei eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak egindako kontrol-ekintzei laguntza ematera, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 50.2 artikuluan adierazten denez.

4.– Onuraduna, emandako diru-laguntza onartzera behartuta dago. Era honetan, jakinarazpenaren osteko hamabost eguneko epearen barnean ez bada espresuki eta idatziz uko egiten, onartuta gelditzen dela ulertuko da.

12. artikulua.– Onespena duen elkarteak deialdi honen baldintzak beteko ez balitu, Sailak, aurretiaz doakionari entzun ondoren, onespena kendu egingo dio eta honek itzuli egin beharko ditu jasotako ordain-sariak eta horiei legozkiekeen arauzko interesak, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak onesten duen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginean eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan (92-2-7ko EHAA) xedatutakoaren arabera, Eusko Jaurlaritzaren Diruzaintza Nagusira.

13. artikulua.– Diru-laguntzaren hartzaileak lagundutako ekintzen ondorioz sor daitezkeen arriskuak bere gain hartuko ditu eta, hala balegokio, aseguru egokia egin behar du.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

1.– Lehenengo artikuluan deialdi honetarako jarritako diru-zenbateko osoa aldatu egin daiteke, elkarte jasotzaileen diru-laguntza osoaren zenbatekoa kontuan hartuz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren beste diru-laguntza-programetan erabili gabe geratzen diren baliabideak erabiliz, beti ere azken horien Ebazpenak egin aurretik. Aldaketa honen berri, Hezkuntzako sailburuordearen Ebazpenaren bidez emango da.

2.– Aurreko paragrafoan aipatutako aurrekontu-baliabideak agortuz gero, laguntzen onuradunen arteko hainbanaketa egingo da.

AZKEN XEDAPENAK

1.– Prozedurazko gaietan Agindu honek arautzen ez duenerako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean ezarritakoa aplikatuko da.

2.– Agindu honek bide administratiboa agortzen du. Bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren aurrean; horretarako hilabeteko epea izango da, Agindu hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean, Agindu hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita.

3.– Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari Agindu honetan ezarritakoa betetzeko beharrezkoak diren izapideak egiteko baimena eman zaio.

4.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko maiatzaren 15a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

ANJELES IZTUETA AZKUE.

I. ERANSKINA
ESKABIDEA

Kooperatiba-federazioaren edo irakaskuntzako kooperatibaren izena (izena eta kodea): 	

Legezko egoitza: 	

Harremaneterako telefonoa, (ikastetxekoaren desberdina): 	

Udala: ................................................................

Kalea: 	

Errolda-zenbakia: 	

Erroldatze-eguna: 	

	jaunak/andreak,

	kooperatiben federazio

edo irakaskuntzako kooperatibaren lehendakari denak,

ADIERAZI NAHI DU

Kooperatiba-federazioaren ordezkaritza-organo gorenak edo goian adierazitako irakaskuntzako Kooperatiba Sozietateak eratutako ikastetxearen ordezkaritza-organo gorenak erabakitakoa bete nahian, eta unibertsitate-mailakoak ez diren Euskal Autonomia Erkidegoko kooperatiba-federazioak eta irakaskuntzako kooperatibak diruz laguntzeko deia egiteko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak 2002ko ..............ren .....(e)an HEAAn argitaratutako Aginduarekin bat, honakoa

ESKATU NAHI DUELA:

Aipatutako federazio edo kooperatibari laguntza hori ematea, bete nahi dituen helburuak lortzeko aukera izan dezan. Horretarako honako agiri hauek aurkeztu dira:

Kooperatiba-federazioen kasuan:

.– Eskaria izenpetu duenaren ordezkari-indarra egiazkoa dela ziurtatzeko agiria.

.– Euskadiko Irakaskuntzako Kooperatiben Erroldan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria.

.– 2001/02 ikasturtean, federazioa osatu duten irakaskuntzako kooperatiben kopurua: ......

.– Federazioa osatzen duten irakaskuntzako kooperatiben zerrenda, 2001/02 ikasturteko datuak kontuan hartuz, eta Hezkuntza Itunaren Araubidearen arabera ikastetxe bakoitza zein egoeratan dagoen berariaz adieraziz.

.– II. eranskina: erakunde eskatzailearen banketxeko datuak.

.– III. eranskina: kooperatiba-elkartearen ordezkaritza-organo goreneko idazkariaren akta. Agiri horren bidez egiaztatuko da aipatutako organoak Agindu honen III. eranskineko ereduaren arabera onartu duela kooperatibako lehendakariak 2002/2003 ikasturterako proposatutako jarduerak garatzea.

.– IV. eranskina. jardueren zerrenda eta aurrekontua, Agindu honen IV. eranskineko ereduaren arabera.

Irakaskuntzako kooperatiben kasuan:

.– Eskaria izenpetu duenaren ordezkari-indarra egiazkoa dela ziurtatzeko agiria.

.– Euskadiko Irakaskuntzako Kooperatiben Erroldan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria.

.– 2001/02 ikasturtean kooperatiban izandako kideen kopurua:

.– 2001/02 ikasturtean ikastetxean izandako ikasleen kopurua: .......

.– 2001/02 ikasturtean ikastetxean izandako ikasle bekadunen kopurua: ......

.– Hezkuntza Itunen Araubidepeko kooperatiba: bai ..... / ez

.– Eskabidea egin duen irakaskuntzako kooperatibak irakaste dituen mailak: ......

.– II. eranskina: erakunde eskatzailearen banketxeko datuak.

.– III. eranskina: kooperatiba-elkartearen ordezkaritza-organo goreneko idazkariaren akta. Agiri horren bidez egiaztatuko da Agindu honen II. eranskineko ereduaren arabera aipatutako organoak onartu duela 2002/2003 ikasturterako proposatutako eskolaz kanpoko jarduerak garatzeko irakaskuntzako kooperatibako lehendakariak egindako eskabidea.

.– IV. eranskina. jardueren zerrenda eta aurrekontua.

............................., 2002ko .............ren,
(jatorrizko izenpea eta zigilua)

HEZKUNTZA SAILBURUORDE ANDREA

II. ERANSKINA
BANKUAREN DATUAK
(Interesdunak eta banketxeak edo aurrezki-kutxak betetzeko)

IFZ edo NANa 	

TITULARRA 	

PERTSONA BAIMENDUA:

BI ABIZENAK ETA IZENA: 	

	

BANKUA	 nnnn

AGENTZIA		 nnnn - nn

KONTU-ZENBAKIA	 nnnnnnnnnn

........................., 2002ko ..............ren .....a

DIRUZAINA	Bankuaren adostasuna

(Jatorrizko izenpea eta zigilua)

	Signadura zigilua

	

III. ERANSKINA
IKASTETXE-KOOPERATIBAKO EDO KOOPERATIBA-FEDERAZIOKO
ORGANO GORENAREN AKTA

	 jaunak/andreak,

&#9

irakaskuntza-kooperatiba edo federazioko kide den 	&#9

	 izeneko

ikastetxe edo federazioko organo goreneko idazkariak, honako hau egiaztatu du: aipatutako organoak onartu egin dituela 2002/2003 ikasturterako ezarritako eskolaz kanpoko jarduerak eta irakaskuntzako kooperatiba edo kooperatiba-federazioko lehendakariak jarduera horiek burutzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari egindako diru-laguntzarako eskabidea. Horretarako, 2002ko maiatzaren 15(e)ko Agindua hartu zen oinarritzat, kooperatiba-federazioen eta irakaskuntzako kooperatiben eskolaz kanpoko jarduerak finantzatzeko diru-laguntzetarako deia egiten baitu.

............................., 2002ko ............ren

Lehendakariaren oniritzia	Idazkaria

(jatorrizko izenpea)	(jatorrizko izenpea eta zigilua)

IV. ERANSKINA
JARDUEREN ZERRENDA

IRAKASKUNTZAKO KOOPERATIBAREN EDO FEDERAZIOAREN IZENA: 	

	

HERRIA: 	

JARDUERAK

IZENA	EGUNA	DIRU-KOPURUA

	GUZTIRA	................................

..........................., 2002ko ...............ren
(jatorrizko izenpea eta zigilua)
V. ERANSKINA
2002/2003 IKASTURTEKO GASTUEN EGIAZTAPENA

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak 2002/2003 ikasturterako emandako diru-laguntzari dagozkion gastuen jatorrizko ordainagiri eta kontuak gehitu behar dira.

Eranskin hau 2003ko ekainaren 30a baino lehen aurkeztu behar da.

KOOPERATIBAREN IZENA: 	

IKASTETXEAREN IZENA: 	

HERRIA: 	

Emandako dirua: 	 EURO

IZENA	EGUNA	DIRU-KOPURUA

	GUZTIRA	................................

......................., 2003ko .............ren .....a

	DIRUZAINAREN IZENPEA	LEHENDAKARIAREN ONIRITZIA

	(jatorrizkoa)	(jatorrizko zigilua eta izenpea)


Azterketa dokumentala