
99. zk., 2002ko maiatzaren 28a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
3139
AGINDUA, 2002ko maiatzaren 15ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan egon eta Hezkuntza Sailaren menpekoak diren unibertsitate-mailatik kanpoko herri-ikastetxeetako eta itunpeko ikastetxeetako guraso-elkarteen federazioek eta konfederazioek 2002/2003 ikasturtean egin beharreko egitasmo eta jarduerak finantzatzeko diru-laguntzetarako deia egiten duena.
Hezkuntza Sailak ekindako hezkuntza-politikan federazioak, interes berberak dituzten guraso-elkarteen lotura direnez, eta konfederazioak, federazioen lotura direnez, funtsezko elementuak dira heziketa-politika orekatua egokitasunez garatzeko; horien zeregina gurasoen parte-hartzea sustatzea baita, bai ikastetxeak kontrolatzen eta kudeatzen, bai dagoeneko erreformatuta dagoen EAEko Hezkuntza Sistemaren tinkotzean partaide izaten —eta azken hori ez da garrantzia gutxiagokoa—. Eta bideraketarako tresna eraginkorra dira, aipatutako helburuek parte interesdunen sakabanatzea dela eta porrot egin ez dezaten egitasmo egingarriak garatzen baitituzte. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak duen hezkuntza politikan, bestetik, berebiziko garrantzia du Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleak integratzeak. Horretarako, ikasleen gurasoen elkarteen federazio eta konfederazioek sentsibilizatu ez ezik bultzatu ere egin behar dute gurasoen elkarteetan eskolatik kanpo jarduerak egiteko beharra, gurasoen elkarteak eratuta dauden eskola elkarte bakoitzean hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak benetan integra daitezen.
Laguntza horietarako dauden baliabideak mugatuak direnez, erabat edo zati batean diru publikoarekin mantentzen diren eta legeriak ezartzen duenaren arabera eratuta dauden guraso-elkarteen federazioak eta konfederazioak dira laguntzen ezarpen-esparrua, kasu batzuetan elkarte horiek ekonomia-egoera larriagoan izaten baitira. Aipatutako guztiaren arabera, laguntzak emateko deialdia ireki behar da izendatutako aurrekontu-izendapenaren kontura.
Horregatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiko Printzipio Antolatzaileen Legearen Testu Bateginak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren eremuko dirulaguntzak arautzeari buruzko azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutakoak, eta urtarrilaren 23ko 1/2002 Legeak, horren bidez Euskal Legebiltzarreko osoko bilkurak, besteak beste, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko gastuen egoera, 2002ko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrkontu Orokorren Legearen proiektuak 04. Atalean jasotakoa, onartu zuen, zedatutakoaren arabera, eta Hezkuntza Berriztapenerako Zuzendariaren proposamenez,
EBATZI DUT:
I. KAPITULUA
DEIALDIAREN XEDEA
1. artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoan egon eta Hezkuntza Sailaren menpekoak diren unibertsitate-mailatik kanpoko herri-ikastetxeetako eta itunpeko ikastetxeetako guraso-elkarteen federazioek eta konfederazioek garatu beharreko jarduerek eta laguntza- eta aholku-lanek sortarazitako gastuak finantzatzeko diru-laguntzak emateko deia egitea 2002/2003 ikasturterako. Diru-laguntza horien zenbatekoa 387.052 eurokoa izango da gehienez ere.
Agindu honetan ezarritako diru-laguntzak guraso-elkarteei eskainitako laguntza eta aholku-emateak eragindako gastuetarako izango dira, bai eta guraso-elkarteak dagoeneko erreformatuta dagoen Hezkuntza Sistemaren tinkotzea bultzatzeko helburua duten egitasmoak finantzatzeko ere. Honako egitasmoak sartzen dira deialdi honetan: elkarteek Ordezkaritza Organo Gorenetan duten parte-hartzea sustatzeko egitasmoak, Herri-Eskola bultzatzea, dagoeneko EAEko Hezkuntza Sisteman egindako erreforma tinkotzea 2002/2003 ikasturtean, bai eta ikasleen gurasoen elkarteei eta bultzatzen dituzten proiektuei laguntzea, eskolatik kanpo jarduerak egiteko, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak parte hartuz benetan integratu daitezen. Jarduera horietan guztietan gizon eta emakumeen arteko berdintasun eraginkorra bultzatu beharko da. Alde batera geratuko dira, hortaz, aipatutako ezaugarriak betetzen ez dituzten egitasmoak.
II. KAPITULUA
BETEBEHARRAK
2. artikulua.– 1.– Diru-laguntza hauek eskatu ahal izango dituzte unibertsitate-mailatik kanpokoak izanda Hezkuntza Sailaren menpekoak diren Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetako guraso-elkarteen federazioek eta konfederazioek —lehen artikuluan aipatzen direnak—, zuzenbidearen arabera eratuta daudenean eta arautegi honetan xedatutakoarekin bat datozen helburuak dituztenean, baldin eta dagokion erroldan federazio edo konfederazio gisa izena emanda badaude eta irakaskuntza-izaerako guraso-elkarte badira, Euskal Autonomia Erkidegoko guraso-elkarteak arautzen dituen otsailaren 10eko 66/1987 Dekretuaren 6. eta 11. artikuluetan (1987ko apirilaren 7ko EHAA) ezartzen denaren arabera.
2.– Deialdi honetan parte hartu nahi duten federazio eta konfederazioek, artikulu honen lehenengo idatz-zatian ezartzen denaren arabera, eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen egon beharko dute izena emanda dagokien elkarte-erroldan.
III. KAPITULUA
ESKABIDE-ORRIAK ETA ESKABIDEAK
AURKEZTEKO EPEA
3. artikulua.– Eskabidea, guraso-elkarteen federazioko edo konfederazioko lehendakariak izenpetu eta Hezkuntza Sailburuordetzara zuzendurik, dagokion Hezkuntzako lurralde-ikuskaritzan aurkeztuko da. Eskabideak aurkezteko, halaber, beste bulego batzuk ere erabil daitezke, hain zuzen ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean jasotzen direnak. Eskatzaileek posta-bulegoan aurkeztea erabakitzen badute, gutunazal irekian egingo dute, eta horrela, posta-funtzionarioak, gutuna zertifikatu aurretik, zigilua bota ahal izango du eskabide-orrian. Agindu honetako I. eranskinean adierazten den ereduari jarraituz, eskabide-orriarekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
a) Eskabidea izenpetzen duenak zeinen ordez izenpetzen duen egiaztatzen duen agiria.
b) 2. artikuluan adierazten den elkarteen erroldan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria. Agiri hori Aginduaren I. eranskinari itsatsiko zaio.
c) Federazioa osatzen duten guraso-elkarteen kopurua eta konfederazioa osatzen duten federazioen kopurua, 2001/02 ikasturteko datuak kontuan hartuz. Puntu honetako datuak Aginduaren I. eranskinean horretarako ezarrita dauden tokietan zehaztuko dira.
d) Federazioa osatzen duten guraso-elkarteen zerrenda eta konfederazioa osatzen duten federazioen zerrenda, 2001/02 ikasturteko datuak kontuan hartuz. Puntu honetako datua Aginduaren I. eranskinarekin batera aurkeztuko da.
e) Diru publikoaz oso-osorik edo zati batean finantzatutako ikastetxeetako guraso-elkarteek osatzen dituzten federazioek eta konfederazioek halaxe adierazi beharko dute Aginduaren I. eranskinean horretarako ezarrita dagoen tokian.
f) Aurkeztutako jarduerak eta egitasmoak onartu ondoren, 2002/2003 ikasturterako laguntzak emateko deialdiaren arabera Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari diru-laguntza eskatzeko organo aginpidedunek hartutako erabakiaren kopia, idazkariak egiaztatuta eta federazioko edo konfederazioko lehendakariaren oniritziarekin, Agindu honetako III. eranskinaren ereduari jarraituz.
g) Jarduerak eta horiek finantzatzeko aurrekontua zehaztea, bai eta egitasmoak eta aurrekontu-kostua ere, Agindu honen IV. eranskinean adierazten den ereduari jarraituz. Eranskina behar bezala beteta eta dagokion laguntza eskatzen den egitasmoarekin edo egitasmoekin batera aurkeztuko da.
h) Dagokion federazioko kide diren guraso-elkarteei informazioa, laguntza eta aholkua emateko 2001/02 ikasturtean burututako jarduerei buruzko txostena, Agindu honen V. eranskinarekin batera aurkeztu beharrekoa.
4. artikulua.– Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak eskabidean hutsik antzematen badu, eskatzaileari jakinaraziko dio, eta 10 eguneko epea emango dio hutsok zuzentzeko. Hamar egunen buruan zuzendu ezean, eskatzaileak eskaerari uko egin diola ulertuko da, Ebazpena —Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aurreikusitako moduan idatzi beharrekoa— eman ondoren.
5. artikulua.– 1.– Agindu honek araututako prozedurak gehienez sei hilabeteko iraupena izango du, Agindua EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
2.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
IV. KAPITULUA
EBALUAZIO-BATZORDEA ETA HAUTAKETARAKO IRIZPIDEAK
6. artikulua.– 1.– Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak Baremazioko Batzorde Tekniko bat osatuko du dagokion laguntzen adjudikaziorako hasierako proposamena Ebaluazio Batzordeari bidaltzeko. Aipatutako Batzorde Teknikoa ondokoek osatua egongo da:
– Pedagogi Berriztapeneko Zerbitzuko teknikari bat.
– Hezkuntzako hiru Lurralde Ordezkaritzetako Hezkuntza Berriztatzeko Unitate bakoitzeko teknikari bat.
2.– Ebaluazio Batzordea osatuko dutenak hauek izango dira:
– Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria edo honek izendatutako ordezkaria.
– Hezkuntzako Ordezkaritzetako Hezkuntza Berriztatzeko lurralde-buruak.
– Pedagogi Berriztapeneko zerbitzu-burua.
– Pedagogi Berriztapeneko Zerbitzuko teknikari bat.
3.– Diru-laguntzen hartzaileak hautatzeko eta eskeei balioa emateko irizpideak honako hauek izango dira:
a) Oso-osorik edo zati batean diru publikoarekin mantentzen diren guraso-elkarteek osatutako federazioa edo konfederazioa izateari balioa emango zaio. Eman beharreko puntu guztien %20 arte baloratuko da.
b) Eskabidea egiten duen federazioaren edo konfederazioaren ordezkari-balioa, bere barruan dituen elkarte-kopurua kontuan hartuta. Puntu guztien %10 arte.
c) Dagokion federazioan izena emanda dauden guraso-elkarteei informazioa, laguntza edota aholkua emateko 2001/02 ikasturtean burututako jarduerak. Puntu guztien %30 arte.
d) Aurkeztutako egitasmoak 1. artikuluan adierazten diren helburuei egokituak izatea, gizon eta emakueko aukera-berdintasuna bultzatzen dituen alderdiak haietan sartuz, eta egitasmoen kalitatea. Puntu guztien %30 arte.
e) Aurrekontua burutu beharreko jarduerei egokitua izatea. Puntu guztien %10 arte.
4.– Laguntza horien zenbatekoa 6.2 artikuluan aipatzen den Batzorde Baloratzaileak onartutako aurrekontuaren %100 arterainokoa izan daiteke.
V. KAPITULUA
EBAZPENA
7. artikulua.– Hezkuntza Sailburuordetzak egingo du deialdi honen Ebazpena, Balorazio Batzordearen proposamenari jarraituz.
8. artikulua.– Deialdi honen Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, 5. artikuluan adierazitako epearen barruan. Horretarako ezarritako epean argitaratzen ez bada, eskabideak administrazioaren isilbidez ezetsi egin direla ulertu ahal izango da, nahiz eta Administrazioak berariazko Ebazpena eman beharko duen.
Ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.
VI. KAPITULUA
LAGUNTZEI EZEZKOA EMATEKO ARRAZOIAK
9. artikulua.– Eskatutako laguntzei ezezkoa emateko arrazoiak ondorengo hauek izango dira:
a) Eskabidea Agindu honetako 5.2 artikuluan ezarritako epeaz kanpo aurkeztu izana.
b) Deialdi honetako 2.1 eta 2.2 artikuluetan ezarritako baldintzak ez betetzea.
c) Agindu honetako 1. artikuluan eskatutako baldintzak ez betetzea.
d) Derrigorrezkoak ez diren hezkuntza-mailetako (3-6 urte bitartekoa) Ikasleen Guraso Elkarteen Federazioa edo Konfederazioa izatea.
VII. KAPITULUA
DIRU-LAGUNTZAK JASOTZEA ETA EGIAZTATZEA
10. artikulua.– 1.– Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren laguntzaren ordainketa egingo da, bi zatitan. Lehenengo ordainketan, onartutako diru-laguntzaren %80erainokoa ordaindu ahal izango da aipatutako Ebazpena argitaratu eta bi hilabete baino lehen. Gainerakoa 2002/2003 ikasturtean diruz lagundutako jardueren jatorrizko faktura eta ordainagiriak aurkeztutakoan ordainduko da. Egiaztagiriak deialdi honen VI. eranskinean azaltzen den ereduaren araberakoak izango dira.
2.– Egiaztagiriak 2003ko ekainaren 30a baino lehenago aurkeztu beharko dira dagokion hezkuntza-ordezkaritzako Hezkuntza Berriztatzeko lurralde-burutzaren aurrean.
11. artikulua.– 1.– Deialdi honen bidez lortutako laguntzak bateragarriak izango dira Euskal Herriko Administrazio Orokorraren bidez edo beste edozein herri-administrazioren edo erakunde pribaturen bidez lortutako beste laguntzekin, beti ere jasotako laguntza guztien batuketak diru-laguntza honen xede den gastuaren %100 gainditzen ez badu. Gainditzen badu, gainditzen duen neurrian murriztuko da diru-laguntza hau.
2.– Edozein eratara, diru-laguntzaren hartzailea behartuta dago diru-laguntza eman dion administrazioari xede bererako lortu duen beste edozein laguntzaren berri ematera, hala agintzen baitu Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onesten duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuko 50.2 artikuluak (1998ko urtarrilaren 19ko EHAA).
3.– Diru-laguntzaren hartzailea behartuta dago, halaber, diru-laguntza eman duen administrazioak egindako egiaztapen-ekintzei eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak egindako kontrol-ekintzei laguntza ematera, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 50.2 artikuluan adierazten denez (1998ko urtarrilaren 19ko EHAA).
4.– Onuraduna, emandako diru-laguntza onartzera behartuta dago. Era honetan, jakinarazpenaren osteko hamabost eguneko epearen barnean ez bada espresuki eta idatziz uko egiten, onartuta gelditzen dela ulertuko da.
12. artikulua.– Onespena duen elkarteak deialdi honen baldintzak beteko ez balitu, Sailak, aurretiaz doakionari entzun ondoren, onespena kendu egingo dio eta honek itzuli egin beharko ditu jasotako ordain-sariak eta horiei legozkiekeen arauzko interesak, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak onesten duen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginean eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan (92-2-7ko EHAA) xedatutakoaren arabera, Eusko Jaurlaritzaren Diruzaintza Nagusira.
13. artikulua.– Diru-laguntzaren hartzaileak lagundutako ekintzen ondorioz sor daitezkeen arriskuak beregain hartuko ditu eta, hala badagokio, aseguru egokia egin beharko du.
XEDAPEN GEHIGARRIAK
1.– Lehenengo artikuluan deialdi honetarako jarritako diru-zenbateko osoa aldatu egin daiteke, elkarte jasotzaileen diru-laguntza osoaren zenbatekoa kontuan hartuz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren beste diru-laguntza-programetan erabili gabe geratzen diren baliabideak erabiliz, beti ere azken horien Ebazpenak egin aurretik. Aldaketa honen berri, Hezkuntzako sailburuordearen Ebazpenaren bidez emango da.
2.– Aurreko paragrafoan aipatutako aurrekontu-baliabideak agortuz gero, laguntzen onuradunen arteko hainbanaketa egingo da.
AZKEN XEDAPENAK
1.– Prozedurazko gaietan Agindu honek arautzen ez duenerako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean ezarritakoa aplikatuko da.
2.– Agindu honek bide administratiboa agortzen du. Bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren aurrean; horretarako, hilabeteko epea izango da, Agindu hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean, Agindu hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita.
3.– Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari Agindu honetan ezarritakoa betetzeko beharrezkoak diren izapideak egiteko baimena eman zaio.
4.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2002ko maiatzaren 15a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
ANJELES IZTUETA AZKUE.
I. ERANSKINA
ESKABIDEA
Federazio edo konfederazioaren izena:
Legezko egoitza:
Harremanetarako telefonoa: ................ Udala:
........................ Kalea:
Errolda-zenbakia: ............. Erroldatze-eguna:
.......................................................... jaunak/andreak
Elkartearen Federazio edo Konfederazioaren lehendakari denak,
ADIERAZI NAHI DU
Federazio edo Konfederazio honetako Zuzendaritza Batzordean erabakitakoa bete nahian eta guraso-elkarteen federazio edo konfederazioetarako diru-laguntzetarako deia zabaltzeko 2002ko ........ren ....(e)ko EHAAn argitaratu zen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Aginduarekin bat, honako hau
ESKATU NAHI DUELA:
Aipatutako Federazio edo Konfederazioari laguntza hori ematea, bete nahi dituen helburuak lortzeko aukera izan dezan. Horretarako honako agiri hauek aurkeztu dira:
.– Eskaria izenpetu duenaren ordezkari-indarra egiaztatzen duen agiria;	
.– Guraso-elkarteen erroldan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria;	
.– 2001/02 ikasturtean Federazioa osatzen zuten elkarteen kopurua edo Konfederazioa osatzen zuten federazioen kopurua: ..........	
.– Federazioa edo konfederazioa osatzen duten elkarte edo federazioen zerrenda, 2001/02 ikasturteko datuen arabera.	
.– Guraso-elkarteek osatutako federazio edo konfederazioa, oso-osorik diru publikoak finantzatutakoa: bai ....... / ez ......; edo zatiren batean diru publikoak finantzatutakoa: bai ...... / ez ........	
.– II. eranskina: Erakunde eskatzailearen banketxeko datuak.	
.– III. eranskina: deialdi honek 2002/2003 ikasturterako egitasmo eta jarduerak burutzeko eskaini duen laguntza eskatzeko organo eskudunek egindako Akordioaren kopia, idazkariak egiaztatuta eta federazioko edo konfederazioko lehendakariaren oniritziarekin.
.– IV. eranskina: jardueren zerrenda eta aurrekontua eta egitasmoen zerrenda eta aurrekontua. Era berean, Agindu honetan eskainitako diru-laguntza behar duten egitasmo edo egitasmoak gehitu behar zaizkio eranskin honi.	
.– V eranskina: Dagokien federazioan izena emanda dauden guraso-elkarteei informazioa, laguntza eta aholkua emateko 2001/02 ikasturtean egindako jarduerak.
......................., 2002ko ............... ren
(jatorrizko izenpea eta zigilua
HEZKUNTZA SAILBURUORDE ANDREA.
II. ERANSKINA
BANKUAREN DATUAK
(Interesdunak eta banketxeak edo aurrezki-kutxak betetzeko)
IFZ edo NANa 	
JABEA 	
PERTSONA BAIMENDUA:
BI ABIZENAK ETA IZENA:
	
BANKETXEA	 nnnn
AGENTZIA	 nnnn - nn
KONTU-ZENBAKIA 	 nnnnnnnnnn
........................., 2002ko ...............ren ....a
DIRUZAINA	BANKUAREN ADOSTASUNA
(Izenpea eta zigilua)
	Izenpea eta zigilua	
III. ERANSKINA
EGIAZTAGIRIA
..................................................... jaunak/andreak,
Guraso Elkartearen Federazio edo Konfederazioko idazkariak, hauxe egiaztatu du: honekin batera doan kopiako datuak guztiz zehatzak eta
hartan, aurkeztutako egitasmo eta jarduerak onartu ondoren, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren diru-laguntza eskatzea erabaki zen. Horretarako, Guraso Elkarteen Federazio eta Konfederazioen 2002/2003 Ikasturterako Egitasmo eta Jarduerak Finantzatzeko Diru Laguntzetarako Deia egiten duen 2002ko maiatzaren 15(e)ko Agindua hartu zen oinarritzat.
..........................., 2002ko ..............ren
	Lehendakariaren oniritzia	Idazkaria	
	(jatorrizko izenpea)	(jatorrizko izenpea
		eta zigilua)
IV. ERANSKINA
EGITASMOAK ETA JARDUERAK
FEDERAZIO EDO KONFEDERAZIOAREN IZENA: .........................
HELBIDEA:
UDALERRIA:
EGITASMOEN ZERRENDA
IZENA	EGUNA	DIRU-KOPURUA	
........................................	..........	
........................................	..........	
........................................	..........	
........................................	..........	
........................................	..........	
........................................	..........	
........................................	..........	
........................................	..........	
........................................	..........	
	GUZTIRA	.............	
JARDUERAK
IZENA	EGUNA	DIRU-KOPURUA	
........................................	..........	
........................................	..........	
........................................	..........	
........................................	..........	
........................................	..........	
........................................	..........	
........................................	..........	
........................................	..........	
........................................	..........	
	GUZTIRA	.............	
............................, 2002ko .............ren
(jatorrizko izenpea eta zigilua)
Honekin batera doaz eranskineko zerrendako egitasmoak.
V. ERANSKINA
INFORMAZIOA, LAGUNTZA ETA AHOLKUA EMATEKO JARDUEREN TXOSTENA
	 jaunak/andreak,
	. izeneko
Guraso Elkarteko lehendakari denak, Federazio honek 2001/02 ikasturtean informazioa, laguntza eta aholkua emateko egindako jardueren txostena gehitu du.
..........................., 2002ko ...............ren
(jatorrizko izenpea eta zigilua)
VI. ERANSKINA
2002/2003KO GASTUEN EGIAZTAPENA
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak 2002/2003 ikasturterako emandako diru-laguntzari dagozkion gastuen jatorrizko ordainagiri eta kontuak gehitu behar dira.
Eranskin hau 2003ko ekainaren 30a baino lehen aurkeztu behar da.
FEDERAZIOAREN IZENA: .......................................
UDALERRIA:
Emandako diru-kopurua: ............... EURO
IZENA	EGUNA	DIRU-KOPURUA	
....................................	..........	
....................................	..........	
....................................	..........	
....................................	..........	
....................................	..........	
....................................	..........	
....................................	..........	
	GUZTIRA	..............	
.........................., 2003ko .............ren .....a
	DIRUZAINAREN IZENPEA	LEHENDAKARIAREN ONIRITZIA	
	 (jatorrizkoa)	(jatorrizko zigilua eta izenpea)	
RSS