Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2002ko maiatzaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
3138

AGINDUA, 2002ko maiatzaren 15ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate-mailakoak ez diren herri-ikastetxeetako eta itunpeko ikastetxeetako guraso-elkarteek eta herri-ikastetxeetako Helduen Hezkuntza Iraunkorreko ikasleen elkarteek 2002/2003 ikasturtean egin beharreko jardueretarako diru-laguntzetarako deialdia egiten duena. Ikastetxe horiek guztiek Hezkuntza Sailaren menpekoak izan beharko dute.

Hezkuntza-sistemaren barruan praktika parte-hartzaileak eta berritzaileak sustatzeko politika garatu ahal izateko, bertan sartuta dauden sektore guztiek izan behar dute garrantzia; nabarmentzekoak dira, batez ere, ikasleen gurasoek legerian ezarritakoaren arabera eratutako Elkarteen bidez egindako ekarpenak. Halaber, indarrean dagoen legeriaren arabera eratutako herri-ikastetxeetako Helduen Hezkuntza Iraunkorreko Ikasleen Elkarteek ere eskolaz kanpoko ekintzak garatuz parte hartu behar dute.

Herri-ikastetxeetako eta itunpeko ikastetxeetako guraso-elkarteek izaten dituzten diru-eragozpenen jakitun izanik, ikasleen gurasoek dituzten baliabideak mugatuak direlako sarritan, eta Helduen Hezkuntza Iraunkorreko ikasleen berezitasuna ulerturik, arrazoizkoa dirudi gurasoen parte-hartzea bultzatzeko jarduerei, azpiegiturari eta finantzaketari laguntzea, aurrekontuek uzten duten heinean, eta unibertsitate-mailakoak ez diren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Helduen Hezkuntza Iraunkorreko ikasleentzat eskolaz kanpoko jarduerak praktikan jartzea. Aipatutako guztiaren arabera, laguntzak emateko deialdia ireki behar da izendatutako aurrekontu-izendapenaren kontura.

Horregatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiko Printzipio Antolatzaileen Legearen Testu Bateginak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren eremuko dirulaguntzak arautzeari buruzko azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutakoak, eta urtarrilaren 23ko 1/2002 Legeak (horren bidez, Euskal Legebiltzarreko osoko bilkurak, besteak beste, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko gastuen egoera, 2002ko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren Legearen proiektuak 04. Atalean jasotakoa, onartu zuen) xedatutakoaren arabera, eta Hezkuntza Berriztapenerako zuzendariaren proposamenez, hau

EBATZI DUT:
I. KAPITULUA
DEIALDIAREN XEDEA

1. artikulua.– Unibertsitateko mailetakoak ez diren Euskal Autonomia Erkidegoko herri-ikastetxeen eta itunpeko ikastetxeen Euskal Autonomia Erkidegoko guraso-elkarteek eta unibertsitate-mailakoak ez diren herri-ikastetxeetako Helduen Hezkuntza Iraunkorreko ikasleen elkarteek burutu beharreko eskolaz kanpoko laguntzetarako deia egitea 2002/2003 ikasturterako. Ikastetxe horiek guztiek Hezkuntza Sailaren menpekoak izan beharko dute, eta laguntzak gehienez ere 636.771 eurokoak izango dira. Eskolaz kanpoko jardueratzat joko dira ikastetxeek beren ohiko jardueran burutu ezin dituztenak; horrela bada, alde batera geratzen dira irakaskuntza arautuaren curriculumeko gaiei buruzko jarduera parekideak.

II. KAPITULUA
BETEBEHARRAK

2. artikulua.– 1.– Diru-laguntza hauek eskatu ahal izango dituzte lehen artikuluan aipatzen diren Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate-mailakoak ez diren Hezkuntza Sailaren menpeko ikastetxeetako guraso-elkarteek, legearen arabera eratuak daudenean eta arautegi honetan xedatutakoarekin bat datozen helburuak dituztenean, baldin eta dagokien erroldan elkarte gisa izena emanda badaude eta irakaskuntza-izaerako guraso-elkarte badira, Euskal Autonomia Erkidegoko guraso-elkarteak arautzen dituen otsailaren 10eko 66/1987 Dekretuaren (1987ko apirilaren 7ko EHAA) 6. eta 11. artikuluetan ezartzen denaren arabera.

2.– Era berean, lehen artikuluan aipatzen diren Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren menpeko unibertsitate-mailakoak ez diren herri-ikastetxeetako Helduen Hezkuntza Iraunkorreko ikasleen elkarteek ere diru-laguntzak eskatu ahal izango dituzte, artez eratuak daudenean eta arautegi honetan xedatutakoarekin bat datozen helburuak dituztenean, baldin eta elkarteok dagokien erroldan elkarte gisa izena emanda badaude eta irakaskuntza-izaerako Helduen Hezkuntza Iraunkorreko ikasleen elkarte badira.

3.– Agindu honetan aipatzen direnetako guraso-elkarteren bat aldi berean Euskal Autonomia Erkidegoko irakaskuntzako kooperatiben elkarte baten jabegoko ikastetxe baten barruan badago, deialdi honen edo ondorio berdinetarako EHAAn Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko kooperatiben federazioentzat edo irakaskuntzako kooperatibentzat argitaratzen diren deialdien arteko aukera egin beharko du.

4.– Deialdi honetan parte hartu nahi duten elkarteek, artikulu honen 1 eta 2. lerroaldeetan ezartzen denaren arabera, eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen egon beharko dute izena emanda dagokien elkarte-erroldan.

III. KAPITULUA
ESKABIDE-ORRIAK ETA ESKABIDEAK
AURKEZTEKO EPEAK

3. artikulua.– Eskabidea, guraso-elkarteko edo Helduen Hezkuntza Iraunkorreko ikasleen elkarteko lehendakariak izenpetu eta Hezkuntza Sailburuordetzara zuzendurik, dagokion Hezkuntzako lurralde-ikuskaritzan aurkeztuko da. Eskabideak aurkezteko, halaber, beste bulego batzuk ere erabil daitezke, hain zuzen ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean jasotzen direnak. Eskatzaileek posta-bulegoan aurkeztea erabakitzen badute, gutunazal irekian egingo dute, eta horrela, posta-funtzionarioak, gutuna zertifikatu aurretik, zigilua bota ahal izango du eskabide-orrian. Horrekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira agindu honetako I. eranskinean adierazten den ereduari jarraituz:

a) Eskabidea izenpetzen duenak zeinen ordez izenpetzen duen egiaztatzen duen agiria; Aginduaren I. eranskinari itsatsiko zaio.

b) 2. artikuluan adierazten den elkarteen erroldan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria. Agiri hori Aginduaren I. eranskinari itsatsiko zaio.

c) 2001/02 ikasturtean izandako elkartekide kopurua.

d) Ikastetxeak 2001/02 ikasturtean guztira izan duen ikasle kopurua. Helduen Hezkuntza Iraunkorreko ikasleen elkarteen kasuan, 2001/02 ikasturtean guztira izan den ikasle kopurua.

e) 2001/02 ikasturtean izan duen ikasle bekadunen guztizko kopurua. Helduen Hezkuntza Iraunkorreko ikasleen elkarteen kasuan, 2001/02 ikasturtean izan duen ikasle bekadunen guztizko kopurua.

Datu horiek agindu honetako I. eranskinean azaltzen den ereduan horretarako ezarrita dauden tokietan ipiniko dira.

f) Eskola Kontseiluko idazkariak egindako agiria, hau da, guraso-elkarteko edo Helduen Hezkuntza Iraunkorreko ikasleen elkarteko lehendakariak 2002/2003 ikasturterako proposatutako eskolaz kanpoko jarduerak garatzeko egindako eskabidea Eskola-Kontseiluak onartu duela egiaztatzen duena, agindu honen III. eranskinean ezarritako ereduaren arabera.

g) Jarduerak eta horien finantzaketarako aurrekontua, agindu honetako IV. eranskinean azaltzen den ereduari jarraituz.

4. artikulua.– Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak eskabidean hutsik antzematen badu, eskatzaileari jakinaraziko dio, eta 10 eguneko epea emango dio hutsok zuzentzeko. Hamar egunen buruan zuzendu ezik, eskatzaileak eskaerari uko egin diola ulertuko da, Ebazpena —Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aurreikusitako moduan idatzi beharrekoa— eman ondoren.

5. artikulua.– 1.– Agindu honek araututako prozedurak gehienez sei hilabeteko iraupena izango du, agindu hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

2.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

IV. KAPITULUA
EBALUAZIO-BATZORDEA ETA HAUTAKETARAKO IRIZPIDEAK

6. artikulua.– 1.– Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak Baremazioko Batzorde Tekniko bat osatuko du dagokion laguntzen adjudikaziorako hasierako proposamena Ebaluazio Batzordeari bidaltzeko. Aipatutako Batzorde Teknikoa ondokoek osatua egongo da:

– Pedagogi Berriztapeneko Zerbitzu teknikari batek.

–Hezkuntzako hiru Lurralde Ordezkaritzetako Hezkuntza Berriztatzeko Unitate bakoitzeko Teknikari bat.

2.– Ebaluazio-batzordea honako hauek osatuko dute:

– Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak edo honek izendatutako ordezkariak.

– Hezkuntzako Ordezkaritzetako Hezkuntza Berriztatzeko lurralde-buruek.

– Pedagogi Berriztapeneko Zerbitzu-buruak.

– Pedagogi Berriztapeneko Zerbitzuko teknikari batek.

3.– Diru-laguntzen hartzaileak hautatzeko eta eskeei balioa emateko irizpideak honako faktoreei dagozkie:

a) Elkartea eratutako ikastetxea gizarte-egoera txarrekoa izatea edo zentroko ikasle bekadunen ehunekoa. Puntu bakarretik 2.40 puntura arte.

b) Beste helburu batzuen artean, neska eta mutilen arteko aukera berdintasuna lortzen saiatzen diren eskolaz kanpoko jarduerak bultzatzera bideratutako laguntzek on egindako ikasle kopurua —zentrokoa—. Puntu bat ikasleko.

c) Diru publikoaz erabat finantzatutako ikastetxea izateari balioa emango zaio. 3 puntura arte.

4.– Laguntza horien zenbatekoa 6.2 artikuluan aipatzen den Batzorde Baloratzaileak onartutako aurrekontuaren %100 arterainokoa izan daiteke.

V. KAPITULUA
EBAZPENA

7. artikulua.– Hezkuntza Sailburuordetzak hartuko du deialdi honen ebazpena, ebaluazio-batzordearen proposamenari jarraituz.

8. artikulua.– Deialdi honen ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, 5. artikuluan adierazitako epearen barruan. Horretarako ezarritako epean argitaratzen ez bada, eskabideak administrazioaren isilbidez ezetsi egin direla ulertu ahal izango da, eta administrazioak berariazko ebazpena eman beharra izango du.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, argitaratu lehenengo egunetik hasita.

VI. KAPITULUA
LAGUNTZEI EZEZKOA EMATEKO ARRAZOIAK

9. artikulua.– Eskatutako laguntzei ezezkoa emateko arrazoiak ondorengo hauek izango dira:

a) Eskabidea Agindu honetako 5.2 artikuluan ezarritako epeaz kanpo aurkeztu izana.

b) Deialdi honetako 2.1, 2.2, 2.3 eta 2.4 artikuluetan ezarritako baldintzak ez betetzea.

c) Ikasleen Guraso Elkartea edo Helduen Hezkuntza Iraunkorreko Ikasleen Elkartea, Hezkuntza Sailaren menpeko ez diren ikastetxeetan eratutakoak izatea (Aginduaren 1. artikulua).

d) Derrigorrezkoak ez diren hezkuntza-mailetako (0-3 urte bitartekoa) Ikasleen Guraso Elkartea izatea.

VII. KAPITULUA
DIRU-LAGUNTZAK JASO ETA EGIAZTATZEA

10. artikulua- 1.– Laguntzaren ordainketa bi alditan egingo da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren. Lehen ordainketan, onartutako diru-laguntzaren %80 ordaindu ahal izango da aipatutako Ebazpena argitaratu eta bi hilabete baino lehen. Gainerakoa, 2002/2003 ikasturtean diruz lagundutako jardueren jatorrizko faktura eta ordainagiriak aurkeztuz egiaztatutakoan ordainduko da. Egiaztagiria deialdi honen V eranskinean azaltzen den ereduaren araberakoa izango da.

2.– Egiaztagiri hori 2003ko ekainaren 30a baino lehenago aurkeztu beharko da dagokion hezkuntza-ordezkaritzako Hezkuntza Berriztatzeko lurralde-burutzaren aurrean.

11. artikulua.– 1.– Deialdi honen bidez lortutako edozein laguntza baterakidea izango da Euskal Herriko Administrazio Orokorraren bidez edo beste edozein herri-administrazioren edo erakunde pribaturen bidez lortutako edozein laguntzarekin, beti ere, jasotako laguntza guztien batuketak diru-laguntza honen xede den gastuaren %100 gainditu ezean. Gainditzen badu, gainditzen duen neurrian murriztuko da diru-laguntza hau.

2.– Edozein eratara, diru-laguntzaren hartzailea behartuta dago diru-laguntza eman dion administrazioari xede bererako lortu duen beste edozein laguntzaren berri ematera, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak onartu zuen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50.2 artikuluan adierazten denez (1998ko urtarrilaren 19ko EHAA).

3.– Diru-laguntzaren hartzailea behartuta dago, halaber, diru-laguntza eman duen administrazioak egindako egiaztapen-ekintzei eta Ekonomi Kontroleko Bulegoak egindako kontrol-ekintzei laguntza ematera, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 50.2 artikuluan adierazten denez.

4.– Onuraduna, emandako dirulaguntza onartzera behartuta dago. Era honetan, jakinarazpenaren osteko hamabost eguneko epearen barnean ez bada espresuki eta idatziz uko egiten, onartuta gelditzen dela ulertuko da.

12. artikulua.– Onespena duen elkarteak deialdi honen baldintzak beteko ez balitu, Sailak, aurretiaz doakionari entzun ondoren, onespena kendu egingo dio eta honek itzuli egin beharko ditu jasotako ordain-sariak eta horiei legozkiekeen arauzko interesak, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak onartzen duen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginean eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan (92-2-7ko EHAA) xedatutakoaren arabera, Eusko Jaurlaritzaren Diruzaintza Nagusira.

13. artikulua.– Diru-laguntzaren hartzaileak, bestalde, lagundutako ekintzen ondorioz sor daitezkeen arriskuak bere gain hartuko ditu eta, hala badagokio, aseguru egokia egin beharko du.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

1.– Lehen oinarri-arauan deialdi honetarako jarritako guztirako diru-zenbatekoa aldatu egin daiteke, elkarte jasotzaileen guztirako diru-laguntzen zenbatekoa kontuan hartuz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren beste dirulaguntza programetan erabili gabe geratzen diren baliabideak erabiliz, beti ere azken hauen ebazpenak hartu aurretik. Aldaketa honen berri, Hezkuntzako sailburuordearen Ebazpenaren bidez emango da.

2.– Aurreko paragrafoan aipatutako aurrekontu-baliabideak agortuz gero, laguntzen onuradunen arteko hainbanaketa egingo da.

AZKEN XEDAPENAK

1.– Prozedurazko gaietan Agindu honek arautzen ez duenerako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean ezarritakoa aplikatuko da.

2.– Agindu honek bide administratiboa agortzen du. Beraren kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren aurrean; horretarako hilabeteko epea izango da, agindu hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean, agindu hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita.

3.– Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari agindu honetan ezarritakoa betetzeko beharrezko diren izapideak egiteko baimena eman zaio.

4.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko maiatzaren 15a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

ANJELES IZTUETA AZKUE.

I. ERANSKINA

ESKARIA

Guraso-elkartearen izena (kodea eta izena): ............

Legezko egoitza:

Harremanetarako telefonoa (ikastetxekoaren desberdina):

ADIERAZI NAHI DUT

Elkarte honetako Zuzendaritza-Batzordean erabakitakoa bete nahian eta guraso-elkarteetarako eta Helduen Hezkuntza Iraunkorreko ikasleen elkarteetarako diru-laguntzetarako deia zabaltzeko 2002ko ..............ren

aginduarekin bat, honako hau

ESKATU NAHI DUDALA:

Aipatutako elkarteari laguntza hori ematea, bete nahi dituen helburuak lortzeko aukera izan dezan. Horretarako honako agiri hauek aurkeztu dira:

.– eskaria izenpetu duenaren ordezkari-indarra egiazkoa dela ziurtatzeko agiria;	

.– guraso-elkarteen erroldan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria;	

.– 2001/02 ikasturtean elkarteak zenbat guraso edo tutore zituen: ......;	

.– Ikastetxeak 2001/02 ikasturtean zenbat ikasle izan dituen: ......	

.– Ikastetxean 2001/02 ikasturtean zenbat ikasle aritu izan

diren bekarekin: ......;	

.– II. eranskina: erakunde eskatzailearen banketxe datuak; 	

.– III. eranskina: aipatutako eskola-kontseiluak egindako eskaria onartu duela egiaztatzeko eskola-kontseiluko idazkariak egindako akta. Eskari horren bidez 2002/2003 ikasturterako proposatutako eskolaz kanpoko jarduerak aurrera eramatea eskatu zuen;

.– IV. eranskina: jarduera-txostena eta aurrekontua.	

............................, 2002ko .............ren

(jatorrizko izenpea eta zigilua)

HEZKUNTZA SAILBURUORDE ANDREA.

I. ERANSKINA

ESKARIA (HHIko ikasleen elkarteek bete beharrekoa)

Ikastetxearen izena (kodea eta izena):

Legezko egoitza:

Harremanetarako telefonoa (ikastetxekoaren desberdina):

Nik,

jaunak/andreak, goian aipatutako HHIko ikastetxeko ikasleen elkarteko lehendakari naizen aldetik, hauxe

ADIERAZI NAHI DUT

Elkarte honetako Zuzendaritza-Batzordean erabakitakoa bete nahian eta guraso-elkarteetarako eta Helduen Hezkuntza Iraunkorreko ikasleen elkarteetarako diru-laguntzetarako deia zabaltzeko 2002ko ..............ren

aginduarekin bat, honako hau

ESKATU NAHI DUDALA:

aipatutako elkarteari laguntza hori ematea, bete nahi dituen helburuak lortzeko aukera izan dezan. Horretarako honako agiri hauek aurkeztu dira:

.– eskaria izenpetu duenaren ordezkari-indarra egiazkoa dela ziurtatzeko agiria;

.– ikasle-elkarteen erroldan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria;	

.– 2001/02 ikasturtean elkarteak zenbat ikasle izan dituen:

.– Ikastetxeak 2001/02 ikasturtean HHIko zenbat ikasle izan dituen: ......;	

.– Ikastetxean 2001/02 ikasturtean HHIko zenbat ikasle aritu izan diren bekarekin: ......;	

.– II. eranskina: erakunde eskatzailearen banketxe datuak; 	

.– III. eranskina: aipatutako eskola-kontseiluak Helduen Hezkuntza Iraunkorreko ikasleen elkarteko lehendakariak egindako eskaria onartu duela egiaztatzeko ikastetxeko eskola-kontseiluko idazkariak egindako akta. Eskari horren bidez 2002/2003 ikasturterako proposatutako eskolaz kanpoko jarduerak aurrera eramatea eskatu zuen;	

.– IV. eranskina: jarduera-txostena eta aurrekontua.	

............................., 2002ko .............ren

(jatorrizko izenpea eta zigilua)

HEZKUNTZA SAILBURUORDE ANDREA.

II. ERANSKINA
BANKUAREN DATUAK

(Interesatuak eta Banketxeak edo Aurrezki Kutxak betetzeko)

IFZ edo NANa 	

JABEA 	

PERTSONA BAIMENDUA:

BI ABIZENAK ETA IZENA: 	

BANKUA	 nnnn 		

AGENTZIA	 nnnn - nn

KONTU-ZENBAKIA	 nnnnnnnn

.........................., 2002ko ..............ren

DIRUZAINA	Bankuaren adostasuna

(Jatorrizko izenpea

eta zigilua)

	Sinadura eta zigilua	

III. ERANSKINA
ESKOLA-KONTSEILUKO AKTA

............................, 2002ko .............ren

	 LEHENDAKARIAREN ONIRITZIA	IDAZKARIA	

	 (jatorrizko 	(jatorrizko izenpea 	

	izenpea)	eta zigilua)

ESKOLA-KONTSEILUKO AKTA (HHI-KO
IKASLEAK)

.................................................... jaun/andreak,

........................................... izena duen ikastetxeko

eskola-kontseiluko idazkariak, honako hau egiaztatu du: ikastetxeko eskola-kontseiluak, alde batetik, 2002/2003 ikasturterako eskolaz kanpoko jarduerak onartu dituela, eta bestetik, jarduera horiek burutzeko ikastetxeko Helduen Hezkuntza Iraunkorreko ikasleen elkarteak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari egindako dirulaguntza-eskaria onartu duela. Eskari hori egiteko, guraso-elkarteak 2002ko maiatzaren 15(e)ko Agindua hartu du oinarritzat, guraso-elkarteen eta HHIko ikasleen elkarteen ekintzak finantzatzeko dirulaguntzetarako deia dakarrelako.

............................., 2002ko .............ren

	 LEHENDAKARIAREN 	IDAZKARIA

	ONIRITZIA

	 (jatorrizko 	(jatorrizko izenpea

	izenpea)	eta zigilua)	

IV. ERANSKINA
JARDUEREN TXOSTENA

ELKARTEAREN IZENA: 	

	

IKASTETXEAREN IZENA: 	

UDALERRIA: 	

IKASLEEN GURASOEK PARTE HARTZEKO JARDUERAK

IZENA	EGUNA	DIRU-KOPURUA	

........................................	..........	

........................................	..........	

........................................	..........	

........................................	..........	

........................................	..........	

........................................	..........	

........................................	..........	

........................................	..........	

........................................	..........	

	GUZTIRA	............	

............................, 2002ko ..............ren
(jatorrizko izenpea eta zigilua)
HHI-KO IKASLEENTZAKO ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK

IZENA	EGUNA	DIRU-KOPURUA	

........................................	..........	

........................................	..........	

........................................	..........	

........................................	..........	

........................................	..........	

........................................	..........	

........................................	..........	

........................................	..........	

........................................	..........	

	GUZTIRA	............	

............................, 2002ko ..............ren
(jatorrizko izenpea eta zigilua)

V. ERANSKINA

2002/2003KO GASTUEN ARRAZOIAK

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak 2002/2003 ikasturterako emandako dirulaguntzari dagozkion gastuen jatorrizko ordain-agiri eta kontuak gehitu behar dira.

Eranskin hau 2003ko ekainaren 30a baino lehen aurkeztu behar da.

ELKARTEAREN IZENA: ............................................

IKASTETXEAREN IZENA:

UDALERRIA:

Emandako diru-kopurua: .............. EURO

IZENA	EGUNA	DIRU-KOPURUA	

........................................	..........	

........................................	..........	

........................................	..........	

........................................	..........	

........................................	..........	

........................................	..........	

........................................	..........	

........................................	..........	

........................................	..........	

	GUZTIRA	............	

............................, 2003ko ...............ren

	DIRUZAINAREN IZENPEA	LEHENDAKARIAREN ONIRITZIA	

	 (jatorrizkoa)	(jatorrizko zigilua eta izenpea)	

	


Azterketa dokumentala