Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2002ko maiatzaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
3137

AGINDUA, 2002ko maiatzaren 8koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, 2001-2002 ikasturteko bigarren txandan, 2002ko udan eta 2002-2003 ikasturtean IRALE programaren barnean gauzatuko diren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaz kanpoko ekintzen garapenean parte hartzeko deialdia argitaratzen duena.

Irakasleak euskaldundu, alfabetatu edota sakontzeko IRALE programaren ekintzak burutzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak dituen berezko irakastegietatik gainera Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaz kanpoko ikasketa-elkarteen parte hartzea ere ezinbestekoa da.

Deialdi-agindu honek, beraz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaz kanpoko ikasketa-elkarte horiei 2001-2002 ikasturteko bigarren txandan, 2002ko udan eta 2002-2003 ikasturtean IRALE programaren ekintzetan parte hartzeko aukera ematea du helburu. Ekintza horiek irakastorduz kanpoko ikastaroetan gauzatuko dira.

Hau guztia kontuan hartuz, irakasleak alfabetatu edota euskalduntzeko programa arautzen duen 1994ko urtarrilaren 28ko Aginduak (EHAA, 1994-2-11) dioenaren arabera, eta bertako 21. artikuluak ezarritakoa bete asmoz, honako hau

XEDATU DUT:

1. artikulua.– 2001-2002 ikasturteko bigarren txandan, 2002ko udan eta 2002-2003 ikasturtean IRALE programaren barruan gauzatuko diren ekintzen garapenean parte hartu nahi duten Sail honetaz kanpoko euskaltegi edo ikasketa-elkarteei dei egitea. Ekintza horiek irakasleen hizkuntz gaitasuna dute helburu eta irakastorduz kanpoko ikastaroetan gauzatuko dira. ZULEI (irakaslanean eta ordutegiz kanpoko ekintzetan laguntzeko irakasleak) programaren barruan eskaintzen diren euskalduntze-saioen ordainketa ere deialdi honek arautuko du. Horretarako 2002. urterako Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuetatik 3.058.775 euroko diru-partida erabiliko da.

2. artikulua.– 1.– Deialdi honetan, irakasleak trebatzera dedikatzen diren nortasun juridikodun elkarteek parte hartu ahal izango dute. Zehazki,

a) HABE erakundeko erroldan izena emanda dauden euskaltegi edo hizkuntz prestakuntzarako ikasketa-elkarte guztiek, IRALErenak berarenak salbu.

b) Deialdi honen eskakizunak betez, 2001-2002 ikasturteko bigarren txandan, 2002ko udarako eta 2002-2003 ikasturterako IRALE programak zehaztutako ikasbideren bat edo gehiago aurrera eramatea helburu duten beste entitate batzuek (unibertsitate-zentroek edo irakasleen hizkuntz prestakuntzaren arloan ekinbide frogatua duten zentroek).

2.– Gainera, deialdi honetan parte hartzen duten entitate guztiak ondoko honetara behartuta daude:

a) Diru-laguntza onartzera. Jasoko den diru-laguntzaren berri eman eta 15 eguneko epean euskaltegiak honi uko egiten ez badio, laguntza hori onartutzat hartuko da.

b) Diru-laguntza eman den xede zehatzerako erabiltzera.

c) Deialdi honen bidez jasotako diru-laguntzen inguruan Ekonomi Jarraipenerako Bulegoak edota Herri Kontuen Euskal Epaitegiak bere egitekoak beteaz eska dezan edozein informazio eskaintzera.

d) Herri Administrazioek emandako antzeko laguntzaren bat itzultzeko espedienterik edo zigor-agiririk ezin izango dute eskatzaileek lehendik zabalik eduki.

e) Kasuan kasuko Foru Aldundiak edo Hazienda Publikoak sinaturik, beren zergen ordainketan egunean daudeneko ziurtagiria eskuratu behar dute ikasketa-elkarteek.

3. artikulua.– Interesatuek lekuan lekuko Hezkuntza Ordezkaritzan aurkeztu beharko dute Agindu honen 1. eranskineko ereduaren araberako partaidetza-eskabidea (edota, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri-administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, adierazten duen edozein administrazio-gunetan). Horrez gainera, Agindu honetako 2. eranskinaren araberako azalpen-fitxa teknikoa bete beharko dute.

Interesaturik dauden elkarteek, hartarako zinpeko asmo-azalpena izenpetuz, IRALE programaren 2001-2002 ikasturtearen bigarren txandako, 2002ko udako eta 2002-2003 ikasturteko irakastorduz kanpoko ikastaro-moten eskaintza-markoa bere horretan errespetatzeko asmoa adierazi beharko dute, dagozkion aurkezpen-txostenetan finkatua dagoen markoaren arabera.

IRALE programaren irakastorduz kanpoko ikastaroetan parte hartzeko, ezinbesteko baldintza da aurreko pasarteetan zehaztu den dokumentazioa aurkeztea.

4. artikulua.– 1.– Partaidetza-eskabideak aurkezteko epea Agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hilabetekoa izango da.

2.– Administrazioan jasotako eskabideetan hutsune edo osatu beharren bat sumatuko balitz, horren berri emango zaio eskatzaileari eta 10 eguneko epea emango, bere eskabidea osa dezan. Epe horretan eskabidea osatzen ez bada, eskaeran atzera egin duela ulertuko da, horretarako ebazpena eman ondoren Herri-Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen dituen Legearen 71.1 artikuluak dioenari jarraiki.

5. artikulua.– Jarraipen Batzorde bat sortuko da berariaz, ikastaroak eman ahal dituzten ikasketa-elkarte eta euskaltegien onespena aztertzeko. Hezkuntza Sailburuordetzari onetsitako ikasketa-elkarte eta euskaltegien izenak proposatuko dizkio Jarraipen Batzorde horrek.

Aipaturiko Jarraipen Batzordearen partaideak hauek izango dira:

– Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria, edo bere ordezkoa, buru;

– Euskara Zerbitzuaren burua eta bertako IRALE programaren arduraduna; azkenengo hau idazkari;

– IRALEren hizkuntz prestakuntzarako ikasketa-elkarteetako jarraipen-arduradunak.

6. artikulua.– 1994ko urtarrilaren 28ko Aginduaren 23. artikuluko 4. idatz-zatian xedatutakoaren arabera, aipatu ikastaroak eman ahal izateko onetsitako ikasketa-elkarte eta euskaltegien izenak argitara emango ditu Hezkuntza sailburuordeak, Jarraipen Batzordearen proposamenaren arabera, partaidetza-eskabidea egiteko epea bukatu eta handik bi hilabetera. Esandako epean hartu beharreko erabakia hartuko ez balitz, halere, isiltasuna ezezkorra izango litzateke.

1994ko urtarrilaren 28ko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren Aginduaren 23. artikuluko 2. idatz-zatiak dioenez, Hezkuntza Sailburuordetzak IRALE programan parte hartzeko baimena ukatu ahal izango dio zenbait ikasketa-elkarteri, Jarraipen Batzordeak aurreko bi deialdietan lortutako emaitza ebaluatu ondoren.

Laguntza-eskatzaileetariko bat edo gehiago hartutako ebazpenarekin ados ez balego eta gora jo nahi balu, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean gora jotzeko errekurtsoa egiteko aukera izango du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren aurrean.

7. artikulua.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaz kanpoko ikasketa-elkarteek edo euskaltegiek IRALEk eskatzen dituen datuak behar bezala landurik luzatuko dizkiote: ikasketarien asistentzia, datu akademikoak e.a.

8. artikulua.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, bestalde, IRALEko euskara-ekipoari eskainitako prestakuntza-ikastaroetan parte hartzeko aukera luzatuko die kanpo-euskaltegietan IRALEko taldeetan irakaslanean diharduten irakasleei. Halaber, IRALEren irakastegietan dauden baliabideak erabili ahal izango dituzte kanpo-euskaltegietako irakasleek: ikasmateriala, liburutegia, e.a.

9. artikulua.– Onetsitako elkarte edo euskaltegietan matrikulatzen diren ikasketarien kostuen ordainketa ondoko irizpideon arabera egingo da:

1.– Elkarte edo euskaltegien aurrekontua onartzeko irizpideak:

a) HABEren laguntza-sareak kontuan hartzen dituen ikastaro-motei dagokienez, bertan finkaturiko matrikula-sariak hartuko dira kontuan. Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, IRALE programako ikastaroetan matrikulatuta dagoen ikasketari bakoitzagatik egoitza-gastuari eta matrikulari dagokien zatia ordainduko dio kasuan kasuko ikasketa-elkarte edo euskaltegiari.

b) HABEren laguntza-sareak kontuan hartzen ez dituen ikastaro-motei dagokienez Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, berariazko ordainbidea finkatuko du oinarrizko ikastaroetarako, hots, HE2, EGA edo baliokiderik ez duten ikasketarientzako ikastaroetarako. Horretarako ikasketa-elkarteak aurkeztutako proposamena arrazoizkoa den ala ez aztertuko da egiazko diru-kostuen argitan. Halakoetan, ikasle eta orduko ordainsaria 2,40 eurokoa izango da gehienez, edo 42,07 eurokoa ikastaldeko eta orduko, 20 eta 30 ikasketariko talde handien kasuan. 30 ikasketari baino gehiagoko taldeak direnean, diru-laguntzen kopuruak berariaz aztertu eta zehaztuko dira.

c) Goi-mailako ikastaro-moten kasuan, HE2, EGA edo baliokiderik duten ikasketarientzako ikastaroen finantziazioa Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariaren 2000ko azaroaren 15eko Ebazpenean ezarritakoa da. Ikastaroen prezio unitarioak honako hauek dira zehazki:

1.– Luze-zabaleko prestakuntza teorikoa eskaintzera doazen ikastaroetarako: 48,08 euro orduko eta taldeko euskaltegi edo ikasketa-elkarte pribatuen kasuan; 24,04 euro orduko eta taldeko udal euskaltegien kasuan. Gutxienez 10 eta gehienez 30 ikasketariko taldeak izango dira.

2.– Hizkuntzaren goi-mailako trebetasun praktikoa lortzera eta aho-idatzizko beregaintasun-maila eskuratzera doazen ikastaroetarako (prestakuntzak, emankizunak, ariketen zuzenketak eta IRALE programak zehazturiko ebaluazio osagarriek sortutako gehigarrizko lanak barne): 72,12 euro orduko eta taldeko euskaltegi edo ikasketa-elkarte pribatuen kasuan; 36,06 euro orduko eta taldeko udal euskaltegien kasuan. Gutxienez 8 eta gehienez 15 ikasketariko taldeak izango dira.

d) Azkenik, dagokion Aurkezpen-txostenean zehaztutako ikasketari kopuruagatik, ordutegiagatik edo bestelako ezaugarri teknikoengatik goian aipaturiko eskakizunetara egokitzen ez diren goi-mailako ikastaroei artikulu honetako b) atalean ezarritakoa aplikatuko zaie.

e) Sail honek berariazko edo osagarrizko ordainbidea finkatu ahal izango du ordutegiagatik, ikasketari-kopuruagatik, euskara-mailagatik edo kokaguneagatik huts-hutsik IRALEko ikasketarientzat eraturiko zenbait ikastarotan.

2.– Ikasketariengatik euskaltegiek jaso beharreko diru-laguntzari dagokionez:

Aurreko artikuluaren a), b), c) eta d) idatz-zatietan zehazturiko ikastaro-motei dagokienez, ikasketariarengatik jaso beharreko diru-laguntzaren portzentaia aurreko ekinaldi(et)an egindako aprobetxamenduaren araberakoa izango da; lehen aldiz parte hartzen dutenek edota gutxieneko baldintzak betetzen dituztenek, berriz, %100eko diru-laguntza izango dute ikasketa-gastuetan eta, hala dagokionean, egoitza-gastuen %50 ere estaliko da. Halakoetan, dena den, diru-laguntzak ez du ikasketa eta egoitza-gastuen bi heren baino gehiago hartuko. Ikastaroaren aprobetxamendua nahikoa ez bada, aldiz, gastuen erdia bakarrik ordainduko luke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak hurrengo ikastaroan. Ikasketariak berriro ere ikastaroa gutxiegi aprobetxatuko balu, azkenik, hurrengoan Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez lioke ezer ordainduko.

10. artikulua.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, ikasketari-multzoaren izen-zerrenda eta banakako matrikula-fitxak ongi beterik aurkeztu ondoren, kasuan kasuko ikasketa-elkarteari 9. artikuluan esandako matrikula-saria ordainduko dio. Ikastaroa hasi eta hogei eguneko epea dute ikasketa-elkarteek, gehienez, dokumentazio hori aurkezteko.

Ordainketa hau euskaltegiak kontzeptu beragatik beste erakunde publiko zein pribatu batetik jaso dezan beste edozeinekin bateragarria da, beti ere biek batera bederatzigarren artikuluan aipatutako ikastaroaren kostu osoa gainditzen ez dutelarik; bestela, diru-laguntza murriztu egingo da dagokion mugara doitu arte. Ordainketa hauek burutzeko ikasketa-aldi bakoitzeko ordainaldi bana izango da, non eta salbuespenez, doiketa-kontuengatik edota krediturik eskueran ez izateagatik, ikasketa-aldi bateko diferentzien ordainketa hurrengo ordainketa batean garbitzen ez den.

11. artikulua.– Onespena duen elkarteak deialdi honen baldintzak beteko ez balitu Sailak, aurretiaz doakionari entzun ondoren, onespena kendu egingo dio eta honek itzuli egin beharko ditu jasotako ordain-sariak eta horiei legozkiekeen arauzko interesak, Legegintza Dekretuak, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak arautzen duen bezala eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak zehaztutako prozeduraren arabera, Eusko Jaurlaritzaren Diruzaintza Nagusira.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Lehen oinarri-arauan deialdi honetarako jarritako guztirako diru-zenbatekoa aldatu egin daiteke, elkarte jasotzaileen guztirako diru-laguntzen zenbatekoa kontuan hartuz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren beste diru-laguntza programetan erabili gabe geratzen diren diruak erabiliz, beti ere azken hauen ebazpenak hartu aurretik. Aldaketa horren berri Hezkuntza sailburuordetzaren ebazpen baten bidez EHAAn argitara eman beharko da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honek administrazio bidea agortzen du, eta bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari hilabeteko epean edo, bestela, bi hilabeteko epea egongo da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezteko Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko maiatzaren 8a.

Hezkuntza, Unibertsitate

eta Ikerketa sailburua,

ANJELES IZTUETA AZKUE.

I. ERANSKINA

	A, B, C, D eta E ikastaro-emankizunen azalpen-orria	2001-02 ikasturtearen 2. txanda

	IKASKETA-ELKARTEAREN IZENA

	IKASKETA-ELKARTEAREN KODEA	DEIALDIAREN KODEA

	Ikastaro-	Eskaintza	Ikastaro-hasiera	Ikastaro-amaiera	 Ikastaroaren iraupena, 	Astero klase-egun bakoitzean, 	MATRIKULA-EPEA	Zenbat euro

	–ikurra	-zenbakia			guztira.	zenbat klase-ordu?		 taldeko eta

					Ordu-kopuruak			orduko

	Noiztik	Noiz arte

	(Urtea)	 (Hila)	(Eguna)	(Urtea)	(Hila)	(Eguna)	Al	Ar	Az	Oe	Oi	L	(urtea)	(Hila)	(Eguna)	(urtea)	(Hila)	(Eguna)

1.	/	/	/	 /	/	/	/	/

2.	/	/	/	/	/	/	/	/

2.	/	/	/	/	/	/	/	/

3.	/	/	/	/	/	/	/	/

5.	/	/	/	/	/	/	/	/

6.	/	/	/	/	/	/	/	/

7.	/	/	/	/	/	/	/	/

8.	/	/	/	/	/	/	/	/

9.	/	/	/	/	/	/	/	/

10.	/	/	/	/	/	/	/	/

11.	/	/	/	/	/	/	/	/

12.	/	/	/	/	/	/	/	/

	A, B, C, D eta E ikastaro-emankizunen azalpen-orria	2001-02 ikasturtearen

		2. txanda

	IKASKETA-ELKARTEAREN IZENA

	IKASKETA-ELKARTEAREN KODEA	DEIALDIAREN KODEA

	Ikastaro-	Eskaintza	Ikastaro-hasiera	Ikastaro-amaiera	 Ikastaroaren iraupena, 	Astero klase-egun bakoitzean, 	MATRIKULA-EPEA	Zenbat euro

	–ikurra	-zenbakia			guztira.	zenbat klase-ordu?		 taldeko eta

					Ordu-kopuruak			orduko

	Noiztik	Noiz arte

	 (Urtea)	(Hila)	(Eguna)	 (Urtea)	(Hila)	(Eguna)	Al	Ar	Az	Oe	Oi	L	(urtea)	(Hila)	(Eguna)	(urtea)	(Hila)	(Eguna)

13.	/	/	/	/	/	/	/	/

14.	/	/	/	/	/	/	/	/

15.	/	/	/	/	/	/	/	/

16.	/	/	/	/	/	/	/	/

17.	/	/	/	/	/	/	/	/

18.	/	/	/	/	/	/	/	/

19.	/	/	/	/	/	/	/	/

20.	/	/	/	/	/	/	/	/

21.	/	/	/	/	/	/	/	/

22.	/	/	/	/	/	/	/	/

13.	/	/	/	/	/	/	/	/

24.	/	/	/	/	/	/	/	/

	H100, H200, H300, I, F, Q eta S ikastaro-emankizunen azalpen-orria	 2001-02 ikasturtearen

		2. txanda

	IKASKETA-ELKARTEAREN IZENA

	IKASKETA-ELKARTEAREN KODEA	DEIALDIAREN KODEA

	Ikastaro-	Eskaintza	Ikastaro-hasiera	Ikastaro-amaiera	 Ikastaroaren iraupena, 	Astero klase-egun bakoitzean, 	MATRIKULA-EPEA	Zenbat euro

	–ikurra	-zenbakia			guztira.	zenbat klase-ordu?		 taldeko eta

					Ordu-kopuruak			orduko

	Noiztik	Noiz arte

	 (Urtea)	(Hila)	(Eguna)	 (Urtea)	(Hila)	(Eguna)	Al	Ar	Az	Oe	Oi	L	(urtea)	(Hila)	(Eguna)	(urtea)	(Hila)	(Eguna)

25.	/	/	/	/	/	/	/	/

26.	/	/	/	/	/	/	/	/

27.	/	/	/	/	/	/	/	/

28.	/	/	/	/	/	/	/	/

29.	/	/	/	/	/	/	/	/

30.	/	/	/	/	/	/	/	/

31.	/	/	/	/	/	/	/	/

32.	/	/	/	/	/	/	/	/

33.	/	/	/	/	/	/	/	/

34.	/	/	/	/	/	/	/	/

35.	/	/	/	/	/	/	/	/

36.	/	/	/	/	/	/	/	/

	H100, H200, H300, I, F, Q eta S ikastaro-emankizunen azalpen-orria	 2001-02 ikasturtearen

		2. txanda

	IKASKETA-ELKARTEAREN IZENA

	IKASKETA-ELKARTEAREN KODEA	DEIALDIAREN KODEA

	Ikastaro-	Eskaintza	Ikastaro-hasiera	Ikastaro-amaiera	 Ikastaroaren iraupena, 	Astero klase-egun bakoitzean, 	MATRIKULA-EPEA	Zenbat euro

	–ikurra	-zenbakia			guztira.	zenbat klase-ordu?		 taldeko eta

					Ordu-kopuruak			orduko

	Noiztik	Noiz arte

	 (Urtea)	(Hila)	(Eguna)	 (Urtea)	(Hila)	(Eguna)	Al	Ar	Az	Oe	Oi	L	(urtea)	(Hila)	(Eguna)	(urtea)	(Hila)	(Eguna)

37.	/	/	/	/	/	/	/	/

38.	/	/	/	/	/	/	/	/

39.	/	/	/	/	/	/	/	/

40.	/	/	/	/	/	/	/	/

41.	/	/	/	/	/	/	/	/

42.	/	/	/	/	/	/	/	/

43.	/	/	/	/	/	/	/	/

44.	/	/	/	/	/	/	/	/

45.	/	/	/	/	/	/	/	/

46.	/	/	/	/	/	/	/	/

47.	/	/	/	/	/	/	/	/

48.	/	/	/	/	/	/	/	/

	A eta E ikastaro-emankizunen azalpen-orria	2002ko uda + 2002-03

		ikasturtea

	IKASKETA-ELKARTEAREN IZENA

	IKASKETA-ELKARTEAREN KODEA	DEIALDIAREN KODEA

	Ikastaro-	Eskaintza	Ikastaro-hasiera	Ikastaro-amaiera	 Ikastaroaren iraupena, 	Astero klase-egun bakoitzean, 	MATRIKULA-EPEA	Zenbat euro

	–ikurra	-zenbakia			guztira.	zenbat klase-ordu?		 taldeko eta

					Ordu-kopuruak			orduko

	Noiztik	Noiz arte

	 (Urtea)	(Hila)	(Eguna)	 (Urtea)	(Hila)	(Eguna)	Al	Ar	Az	Oe	Oi	L	(urtea)	(Hila)	(Eguna)	(urtea)	(Hila)	(Eguna)

49.	/	/	/	/	/	/	/	/

50.	/	/	/	/	/	/	/	/

51.	/	/	/	/	/	/	/	/

52.	/	/	/	/	/	/	/	/

53.	/	/	/	/	/	/	/	/

54.	/	/	/	/	/	/	/	/

55.	/	/	/	/	/	/	/	/

56.	/	/	/	/	/	/	/	/

57.	/	/	/	/	/	/	/	/

58.	/	/	/	/	/	/	/	/

59.	/	/	/	/	/	/	/	/

60.	/	/	/	/	/	/	/	/

A eta E ikastaro-emankizunen azalpen-orria	2002ko uda + 2002-03

		ikasturtea

	IKASKETA-ELKARTEAREN IZENA

	IKASKETA-ELKARTEAREN KODEA	DEIALDIAREN KODEA

	Ikastaro-	Eskaintza	Ikastaro-hasiera	Ikastaro-amaiera	 Ikastaroaren iraupena, 	Astero klase-egun bakoitzean, 	MATRIKULA-EPEA	Zenbat euro

	–ikurra	-zenbakia			guztira.	zenbat klase-ordu?		 taldeko eta

					Ordu-kopuruak			orduko

	Noiztik	Noiz arte

	 (Urtea)	(Hila)	(Eguna)	 (Urtea)	(Hila)	(Eguna)	Al	Ar	Az	Oe	Oi	L	(urtea)	(Hila)	(Eguna)	(urtea)	(Hila)	(Eguna)

61.	/	/	/	/	/	/	/	/

62.	/	/	/	/	/	/	/	/

63.	/	/	/	/	/	/	/	/

64.	/	/	/	/	/	/	/	/

65.	/	/	/	/	/	/	/	/

66.	/	/	/	/	/	/	/	/

67.	/	/	/	/	/	/	/	/

68.	/	/	/	/	/	/	/	/

69.	/	/	/	/	/	/	/	/

70.	/	/	/	/	/	/	/	/

71.	/	/	/	/	/	/	/	/

72.	/	/	/	/	/	/	/	/

	H100, H200, H300, I, F, Q eta S ikastaro-emankizunen azalpen-orria	 2002ko uda + 2002-03

		ikasturtea

	IKASKETA-ELKARTEAREN IZENA

	IKASKETA-ELKARTEAREN KODEA	DEIALDIAREN KODEA

	Ikastaro-	Eskaintza	Ikastaro-hasiera	Ikastaro-amaiera	 Ikastaroaren iraupena, 	Astero klase-egun bakoitzean, 	MATRIKULA-EPEA	Zenbat euro

	–ikurra	-zenbakia			guztira.	zenbat klase-ordu?		 taldeko eta

					Ordu-kopuruak			orduko

	Noiztik	Noiz arte

	 (Urtea)	(Hila)	(Eguna)	 (Urtea)	(Hila)	(Eguna)	Al	Ar	Az	Oe	Oi	L	(urtea)	(Hila)	(Eguna)	(urtea)	(Hila)	(Eguna)

73.	/	/	/	/	/	/	/	/

74.	/	/	/	/	/	/	/	/

75.	/	/	/	/	/	/	/	/

76.	/	/	/	/	/	/	/	/

77.	/	/	/	/	/	/	/	/

78.	/	/	/	/	/	/	/	/

79.	/	/	/	/	/	/	/	/

80.	/	/	/	/	/	/	/	/

81.	/	/	/	/	/	/	/	/

82.	/	/	/	/	/	/	/	/

83.	/	/	/	/	/	/	/	/

84.	/	/	/	/	/	/	/	/

	H100, H200, H300, I, F, Q eta S ikastaro-emankizunen azalpen-orria	 2002ko uda + 2002-03

		ikasturtea

	IKASKETA-ELKARTEAREN IZENA

	IKASKETA-ELKARTEAREN KODEA	DEIALDIAREN KODEA

	Ikastaro-	Eskaintza	Ikastaro-hasiera	Ikastaro-amaiera	 Ikastaroaren iraupena, 	Astero klase-egun bakoitzean, 	MATRIKULA-EPEA	Zenbat euro

	–ikurra	-zenbakia			guztira.	zenbat klase-ordu?		 taldeko eta

					Ordu-kopuruak			orduko

	Noiztik	Noiz arte

	 (Urtea)	(Hila)	(Eguna)	 (Urtea)	(Hila)	(Eguna)	Al	Ar	Az	Oe	Oi	L	(urtea)	(Hila)	(Eguna)	(urtea)	(Hila)	(Eguna)

85.	/	/	/	/	/	/	/	/

86.	/	/	/	/	/	/	/	/

87.	/	/	/	/	/	/	/	/

88.	/	/	/	/	/	/	/	/

89.	/	/	/	/	/	/	/	/

90.	/	/	/	/	/	/	/	/

91.	/	/	/	/	/	/	/	/

92.	/	/	/	/	/	/	/	/

93.	/	/	/	/	/	/	/	/

94.	/	/	/	/	/	/	/	/

95.	/	/	/	/	/	/	/	/

96.	/	/	/	/	/	/	/	/

II. ERANSKINA

	

IKASKETA-ELKARTEAREN IZENA	

		

IKASKETA-ELKARTEAREN KODEA	IFZ	

		

HELBIDEA	POSTA-KODEA	

		

UDALERRIA	ESKUALDEA	

		

	

TELEFONOA	FAXA	E-MAIL		

	

BANKUA	BANKUAREN 	BANKUAREN 		HERRIA	LURRALDEA

		

BANKUAREN	KONTU

HELBIDEA	KORRONTEA

		

KONTUAREN JABEA	IFZ/EAN	

				

IRALERAKO	IRALERAKO	IRALERAKO

DEITURA	IZENA	TELEFONOA		

ZINPEKO ASMO-AZALPENA

----------------------------------- jaunak/andreak, --------------

------------------------- euskaltegiaren edo ikasketa-elkartearen izenean, azalpen-fitxa honetan emandako argibideak eta datuak egia direla aitortzen du. Orobat, Hezkuntza Sailburuordetzak IRALEri buruzko lege-azalpenetan, aldian aldiko aurkezpen-txostenean eta “Euskaltegiak/IRALErekiko jardunbidea” izeneko esku-liburuetan ezarri dituen baldintzen jakinaren gainean egonik, berauek betetzeko asmo sendoa adierazten du.

Lekua:	 	Data:	

	(sinadura)	(Zigilua)


Azterketa dokumentala