Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2002ko maiatzaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
3136

EBAZPENA, 2002ko maiatzaren 3koa, Funtzio Publikoaren zuzendariarena, 996/02-02 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espedientea bidaltzea xedatu eta interesaturik egon daitezkeenak epatzen dituena.

996/02-02 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea —ohiko prozedura— bidaltzeko eskatu du EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salak —2. Sekzioa—. Errekurtso hori Mikel Osoro Urigüen jaunak aurkeztu zuen, hain zuzen ere, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren 2002ko urtarrilaren 8ko Ebazpenari aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa —administrazioaren isiltasuna dela-eta— ezesten duen ebazpenaren aurka.

Errekurtso hori aurkezteko arrazoia da, izan ere, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko xedapen iragankorretatik laugarrenean aurreikusitakoaren eraginpean sartzeko errekurtsogileak egindako eskabidea ezetsi izana.

Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49.1 artikuluan jasotakoarekin bat, hauxe

EBATZI DUT:

1.– EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salak —2. Sekzioa— eskaturiko espediente administratiboa bidaltzea.

2.– Aipatutako espedientean interesen bat izan dezaketenak epatzea, bederatzi eguneko epean ager daitezen Epaitegi horretara.

3.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko maiatzaren 3a.

Funtzio Publikoaren zuzendaria,

FERNANDO TOÑA GUENAGA.


Azterketa dokumentala