
99. zk., 2002ko maiatzaren 28a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
3135
AGINDUA, 2002ko maiatzaren 21ekoa, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan xedatutakoa betez eta 6/1989 Lege horren 10.1.c) artikuluak Sail bakoitzari ematen dizkion eskuduntzen arabera, agindu honen eranskinean jasotzen den lanpostu hutsa izendapen askez betetzeko deialdia egitea ebatzi da, honako hauen arabera:
OINARRI-ARAUAK
Lehenengoa.– Deitutako lanpostua betetzeko beharrezkoak diren betekizunak betetzen dituzten karrerako funtzionarioek eskatu ahal izango dute lanpostua, agindu honen eranskinean finkatzen denaren arabera.
Bigarrena.– Eskabideak Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara igorri beharko dituzte interesatuek, hamabost egun balioduneko epearen barruan, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.
Hirugarrena.– Eskabide-orrian norberaren datuak eta egungo destinoa jaso beharko dira, bai eta curriculum vitae ere, honako hauek jasota berariaz:
a) Ikasketa-tituluak.
b) Administrazio publikoan betetako lanak, bai eta enpresa pribatuan ere, hala izanez gero.
c) Egindako ikasketa eta ikastaroak, hizkuntz ezaguerak eta adieraztea egoki jotzen diren merituak.
Eskabidearekin batera azaltzen diren merituak egiaztatzen dituzten agiriak ere aurkeztu beharko dira, bai eta izangaien arabera, aurkeztea bidezko jotzen diren argitalpen, txosten edo agiriak ere.
Laugarrena.– Deialdi hau Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuaren aginduz ebatziko da, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunaren biharamunetik hilabateko epearen barruan gehienez ere, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Administrazio bideari amaiera ematen dion agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, agindua eman duen organoaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean; edo zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegiaren aurrean, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik, bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2002eko maiatzaren 21a.
Lurralde Antolamendu 					eta Ingurumen sailburua,
SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.
ERANSKINA
Deialdiko lanpostua:
– Izena: goi-kargudunaren idazkaria (kodea 1001, dot. 176).
– Lantokia: Ingurumenaren Plangintza, Partaid. eta Kontrol. Zuzendaritza.
– Herria: Vitoria-Gasteiz.
– Kidegoa: C1 edo D1.
– Destino osagarriaren maila: 18.
– Berariazko osagarria: 6.483,02 euro.
– Hizkuntza-eskakizuna: 2 (2001/10)
Lanpostu betetzeko baldintzak:
– C1 Administrarien edo D1 administrari laguntzaileen kidegokoa izatea.
– Zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan eta seme-alabak jagoteko lan-utzialdian egotea, Euskal Autonomia Erkidegoko karrerako funtzionarioa izanik, hots, Talde Administratibokoa edo Laguntzaile Administratiboa.
– Halaber, lehiaketara ondoko bi hauek ere aurkez daitezke: bat, aipatutako kidegoetako pertsonal funtzionarioa, derrigorrezko eszedentzian edo beste administrazio publiko batzuetan aurkitzen bada eta, bi, egitekoez gabetuta daudenak edo baita borondatezko eszedentziadunak ere, baldin eta egoera horietarako jarritako gutxienezko iraupen-aldia bete badute.
– Urtebeteko edo biko esperientzia edukitzea, lanpostua atxikita dagoen talde administratiboari edo talde laguntzaile administratiboari dagozkien lanetan.
RSS