
99. zk., 2002ko maiatzaren 28a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Osasun Saila
3134
289/2002 EBAZPENA, apirilaren 26koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, teknikari laguntzaile sanitarioen lanbide-taldean, erizaintzako laguntzaile kategoriako destinoak betetzeko aukeraketa-probetarako deia egiten da. Destinoak zehazten diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoak izango dira (hutsen zuzenketa).
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.1 artikuluan xedatzen duenez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio aldizkarian argitaratutako testuetan egindako tipografia edo inprimaketa hutsak zuzentzea, nahiz bere kabuz nahiz doakion organo edo erakundeak eskatuta, baldin eta hutsek xedapenen esanahia aldatu edo horiei buruzko zalantzak sortzen badituzte.
Destinoak zehazten diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetan pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, teknikari laguntzaile sanitarioen lanbide-taldean, erizaintzako laguntzaile kategoriako destinoak betetzeko aukeraketa-probetarako deia egiten duen Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 26ko 289/2002 Ebazpena 2002ko maiatzaren 21eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (94 zk.), eta aipatutakoen moduko hutsak gertatu ziren. Hori dela eta, 451. orrialdean, I. eranskina oso-osorik berridazten da.
RSS