
99. zk., 2002ko maiatzaren 28a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
3132
AGINDUA, 2002ko maiatzaren 16koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailean hutsik zegoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia betetzeke uzten duena.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia iragartzeari buruzko Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren 2001eko uztailaren 31ko Aginduko (2001eko abuztuaren 8ko EHAA) laugarren oinarrian xedatzen denaren arabera, hauxe
XEDATU DUT:
Lehenengoa.– Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Arabako lurralde ordezkari lanposturako (1000 kodea eta 7 zk.ko dotazioa) deialdia (gaur egun Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailean) betetzeke uztea.
Bigarrena.– Administrazioko bidea amaitzen du agindu honek, eta horren kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari, EHAAn argitaratzen den egunetik harako hilabeteko epean. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, agindu hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epearen barruan.
Vitoria-Gasteiz, 2002ko maiatzaren 16a.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,
JAVIER MADRAZO LAVIN.
RSS