Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2002ko maiatzaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
3130

EBAZPENA, 2002ko maiatzaren 2koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Bizkaiko Lurralde Bulegoko buruarena, Iberdrola Distribucion Electrica, SAUk eskatuta, Galdakao udal barrutian «380 kV-ko Güeñes-Itsaso linea elektriko zirkuitu bakuna aldatzea 48-51. euskarrien artean» izeneko proiektua burutzeko eragindako finkak okupatu aurreko aktak egiteko dei egiten duena.

ERREF.: L- 815(2) ASS/SM

ESP.: AT-I-2000/11

Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Energia 2001 irailaren 12ko Ebazpenak aipatutako instalazio elektrikoa onuragarria dela aitortu zuen.

Arlo elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. artikuluak xedatutakoaren arabera, onuragarria dela aitortuz gero, ezinbestekoa izango da eragindako ondasunak okupatzea edo eragindako eskubideak eskuratzea. Horrez gain, aitorpen horrek premiazko okupazioa ere badakar, Nahitaezko Desjabetzari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutako ondorioetarako.

Horregatik, eta 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzari buruzko Legearen 52. artikuluak (1954-12-17ko EAO) xedatutakoa betetzeko, Lurralde Bulegoak ebatzi du dei egitea eragindako eskubide eta ondasunen jabe eta titularrei Galdakao udaletxera etor daitezen bilera batera; izan ere, udal horretan daude eragindako ondasunak. Bilera horretan eragindako ondasunak okupatu aurreko aktak egingo dira eta, hala balegokio, behin betiko okupazioa.

Bestalde, bilerara agertu beharko dira interesdunak eta eragindako ondasunen gainean edozein eskubide edo interesen tituludunak edo, bestela, haien ordezkariak joan ahal izango dira. Ordezkariak joanez gero, behar bezala baimendutako ordezkariak izan beharko dira. Bilerara titulartasuna egiaztatzeko agiriak eta kontribuzioaren azkeneko ordainagiria eraman beharko dira. Gainera, aditu edo notario batekin ere joan ahal izango dira, nahi izanez gero.

Okupatu aurreko aktak honekin batera doan zerrendan jarritako egun eta tokietan egingo dira. Horren berri emateko, zitazio-zedula bana bidaliko zaio titular bakoitzari, eta bertan adieraziko zaio bileraren tokia, eguna eta ordua. Horrez gain, Nahitaezko Desjabetzari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutako gainontzeko iragarkiak ere egingo dira.

Halaber, Nahitaezko Desjabetzari buruzko Legearen erregelamenduko 56.2 artikuluak xedatutakoaren arabera, argitaratutako zerrendan agertu ez diren interesatuek edo eskubide erreal zein interes ekonomikoen titularrek aukera dute idatziz edozein alegazio aurkezteko Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Lurralde Bulego honetan Bilbon, Concha jenerala kaleko 23an. Alegazioak aurkezteko epea aurreko aktak egiteko egunean amaituko da, eta alegazioen helburua da eragindako eskubide eta ondasunen zerrendan egindako akatsak zuzentzea.

Aditzera ematen da, halaber, iragarki honek jakinarazpenaren balioa izango duela identifikatu ezin izan diren interesatuentzat, ukitutako ondare eta eskubideen titular ezezagunentzat eta helbide ezezaguna dutenentzat, hala ezartzen baitu azaroaren 30eko 30/1992 Legeak – Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak- 59.4 artikuluan, eta hala agintzen baita Jabetza Nahitaez kentzeko Legearen 52. artikuluko bigarren arauan.

Bilbao, 2002ko maiatzaren 2a.

Lurralde Bulegoko burua,

JOSÉ ANDRÉS BLASCO.

OKUPATU AURREKO AKTAK EGITEKO ZITAZIOA. GALDAKAOKO UDAL BARRUTIAN «380 KV-KO GÜEÑES-ITSASO LINEA ELEKTRIKO ZIRKUITU BAKUNA ALDATZEA 48-51. EUSKARRIEN ARTEAN» IZENEKO PROIEKTUA BURUTZEKO ERAGINDAKO FINKEN ZERRENDA
CITACIÓN DE ACTAS PREVIAS. RELACIÓN DE BIENES Y DERECHOS AFECTADOS POR EL PROYECTO DE MODIFICACIÓN ENTRE APOYOS 48-51 DE LA LÍNEA ELÉCTRICA A 380 KV. SIMPLE CIRCUITO, GÜEÑES-ITSASO EN EL TÉRMINO MUNIC PAL DE GALDAKAO.

ERREF. / REF.: L-815(/2) ASS/SM

ESP. / EXP.: AT-2000/11

Katastroko Datuak		Titularra eta Helbidea	Hila	 Eguna	Ordua	Udala

Datos Catastrales		Titular y Domicilio	Mes	 Día	Hora	Ayto.

Finka zk.	Poligonoa	Lursaila

Finca n.º	Polígono	Parcela

1 zk.	39-01	13	Galdakaoko Udala	ekaina	13	 12:00	Galdakao

N.º 1			Ayto de Galdakao	junio

			Gurutzeko, s/n

			Galdakao

2 zk.	—	—	Fernando Ojanguren Meñica 	ekaina	 13	12:00	Galdakao

N.º 2			C/ Muruetatorre, 1.º-6.º B	 junio

			Durango

4 zk.	15	71	Galdakaoko Udala	ekaina	13	 12:00	Galdakao

N.º 4			Ayto de Galdakao	junio

			Monte de U.P. n.º 169

			«San Bernabé»

5 zk.	39-01	13	ERLETXE, S.A.	ekaina	13	 12:30	Galdakao

N.º 5			Parque de Auarán s/n	junio

			Erandio

Bilbao, 2002ko maiatzaren 2a.

<FONT FACE="New York,Times New Roman"><P>Bilbao, 2 de mayo de 2002.


Azterketa dokumentala