Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2002ko maiatzaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Garraio eta Herri Lan Saila
3121

AGINDUA, 2002ko maiatzaren 7koa, Garraio eta Herri Lan sailburuarena, Garraio Zuzendaritzan bederatzi prestakuntza-beka burutzeko deia egin, eta deialdiaren oinarri-arauak onartzeko 2000ko ekainaren 12ko Agindua 2002 ekitaldian ere aplika dadin egokitzen duena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako laguntza eta dirulaguntzak arautzen dituzten zenbait xedapenen indarraldia luzatzeari buruzko abenduaren 26ko 367/2000 Dekretuaren ondorioz, luzatu egin da 2001eko ekitaldian eragiketa arruntetarako nahiz kapital-eragiketarako dirulaguntzen gastuak babestu dituzten arau eta xedapenen indarraldia, eta 2002. urtean ere indarrean izango da, eta horretarako, horietatik sortzen diren espedienteei, Jaurlaritzak eta sail eta erakunde autonomo guztiek hasiera eta bukaera ematerik izango dute.

Dekretu horrek gainera, ahalmena ematen die sail eta erakunde autonomo guztien organo eskudunei xedapen eta arau horiek 2002. urtean aplikatzeko beharrezkoak diren epeak, baldintzak eta betebeharrak ezarri eta egokitzeko.

2000. urterako, Garraio eta Herri Lan sailburuak Garraio Zuzendaritzan bederatzi prestakuntza-beka burutzeko deia egin, eta deialdiaren oinarri-arauak onartzen zuen Agindua eman zuen 2000ko ekainaren 12an, eta 2000ko ekainaren 27ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 122. zenbakian argitaratu zen. Beraz, Agindu hori 2002 urtean ere baliatu ahal izateko beharrezko diren epeak eta baldintzak egokitu beharra dago.

Ondorioz,

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea.

Garraio Zuzendaritzan bederatzi prestakuntza-beka burutzeko deia egin, eta deialdiaren oinarri-arauak onartzeko Garraio eta Herri Lan sailburuaren 2000ko ekainaren 12ko Aginduan jasotako bekak 2002 urtean eskuratzeko eskabideak aurkezteko, hilabeteko epea izango da, behin Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasita.

2. artikulua.– Eskabideak eta agiriak.

Agindu honetan jasotako bekak eskuratzeko dokumentazioa, Garraio eta Herri Lan sailburuaren 2000ko ekainaren 12ko Aginduan adierazitakoari jarraikiz, Garraio Zuzendaritzan aurkeztu beharko da, bai zuzenean, bai Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitako edozein eratan.

3. artikulua.– Diru-baliabideak.

Agindu honetan aurreikusitako laguntzak emateko 2002 urtean hirurogeita hamalau mila berrehun eta laurogeita bost euro eta lau zentimoko (74.285,04 euroko) diru-kopurua jarriko da, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretako 02.0.1.12.11.

0100.4.453.01.51420.003.P kontu-sailetik, eta 2003 urterako laurogeita lau mila ehun eta berrogeita bat euro eta berrogeita hemeretzi zentimoko (84.141,59 euroko) konpromisozko kreditu bat.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Orok jakin dezan eta erabiltzaileek errazago erabil dezaten, 2002 urterako egin diren aurreikuspenak 2000ko ekainaren 12ko Aginduan ezarritako araubide orokorrarekin bateratu eta lortutako testua Agindu honekin batera doa, eranskin gisa.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honen aurka, administrazio-bidea agortzen duenez, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Garraio eta Herri Lan sailburuari, Agindua argitaratu eta biharamunetik aurrera hilabeteko epearen barruan; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren jurisdikzio horretako salan, Agindua argitaratu eta biharamunetik aurrera bi hilabeteko epearen barruan.

Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko maiatzaren 7a.

Garraio eta Herri Lan sailburua,

ÁLVARO AMANN RABANERA.

ERANSKINA

Garraio Zuzendaritzan bederatzi prestakuntza-beka burutzeko deia egin, eta deialdiaren oinarri-arauak onartzeko Garraio eta Herri Lan sailburuaren 2000ko ekainaren 12ko Aginduaren testu egokitua

XEDATU DUT:

Lehenengo artikulua.– Garraio Zuzendaritzaren bederatzi prestakuntza-bekatarako deia egitea. Xehetasunak Agindu honen eranskinaren lehen oinarri-arauan zehaztuko dira.

Bigarren artikulua.– Agindu honen eranskin gisa jasotako oinarri-arauak onartzea.

ERANSKINA: OINARRI-ARAUAK

Lehenengoa.– Deialdiaren xedea.

Agindu honen helburua da unibertsitateko graduatuak prestatzeko bederatzi (9) bekatarako dei egitea. Beka motak ondoren zehaztuko dira.

TB-1 BEKA:

Trenbidez egiten den salgaien garraioaren azterketa.

TB-2 BEKA:

Itsasoz egiten den salgaien garraioaren azterketa.

TB-3 BEKA:

Airez egiten den salgaien garraioaren azterketa.

A1, A2, A3, A4, A5 ETA A6 BEKAK (6):

EAE barruan salgaien eta bidaiarien garraioarekin erlazionaturiko gaien azterketa.

Bigarrena.– Beken ezaugarriak.

1.– Bekak lehiaketa bidez emango dira.

2.– Beken iraupena eta baliabide materialak.

TB-1, TB-2, TB-3 18 hilabete

A1, A2, A3, A4, A5, A6 12 hilabete

Esleipen agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko da kontatzen epea.

Bekadunek Euskal Autonomia Erkidegoko Garraio Zuzendaritzaren bibliografia fondoak erabili ahal izango dituzte prestakuntza lanerako.

3.– Bekak emateak eta hartzeak ez du kontratu edo estatutu bidezko inongo harremanik ezarriko bekadunaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren artean.

4.– Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioak istripu, elbarritasun edo heriotza arriskuen kontrako aseguruak egingo dizkie bekadunei.

Hirugarrena.– Zenbatekoa eta ordainketa.

1.– Beken zenbateko gordina:

TB-1, TB-2, TB-3 20.554,56 euro

A1, A2, A3, A4, A5, A6 11.900,04 euro

Diru-kopuru hori hiru hilabetean behin ordainduko da; TB-1, TB-2 eta TB-3 beka dutenentzat 3.425,76 euroko ordainketak izango dira, eta A1, A2, A3, A4, A5 eta A6 beka dutenentzat, 2.975,01 eurokoak. Hilabetea bukatutakoan, egin beharreko lana zein egoeratan dagoen azalduko duen memoria bat aurkeztu beharko dute bekadunek. Azkeneko ordainketa egiteko, lehenbizi, hamargarren.g oinarri-arauan ezarritakoaren arabera onartu beharko da azterlana.

2.– Bederatzi bekadunek lana burutzeko behar dituzten bidaia eta ostatu gastuetarako, hogeita bost mila hirurehun eta hirurogeita bi euro eta hirurogeita hamaika zentimoko (25.362,71) funts bat eratuko da, eta honela banatuko da:

– 2002rako: 18.030,36 euro

– 2003rako: 7.332,35 euro

Bekadunek behar bezala egiaztatu beharko dituzte gastuak, gastua egin, eta, gehienez ere, bi hilabeteko epean; ordainketak, berriz, Garraio zuzendariak baimena emandakoan egingo dira, harik eta fondoa agortu arte, Eusko Jaurlaritzako langileen zerbitzuengatiko kalte-ordainei buruzko otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz (Dekretu hori abenduaren 19ko 267/2000 Dekretuaren bidez aldatu zen).

Laugarrena.– Onuradunak.

Beka eskatu nahi duenak eskabideak aurkezterakoan honako betekizun hauek bete eta egiaztatu beharko ditu:

a) Espainiar nazionalitatea duela, eta bizilekua, Euskal Autonomia Erkidegoan.

b) Goi mailako titulu akademikoa. Lehentasuna izango dute Zuzenbideko, Ekonomia edo Enpresa Zientzietako eta Informatikako lizentziatuek eta Goi Mailako Ingeniariek.

c) Ez dutela lehen emandako bekaren baten epeetako bat kobratzeko eskubidea galdu, baldintzaren bat ez dutelako bete edo bekari uko egin diotelako.

d) Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko Garraio eta Herri Lan Sailaren aurreko urteko bekarik ez zuela jaso.

e) Antzeko dirulaguntza edo laguntzaren baten ondorioz, ez dela eskatzailearen kontra hura itzultzeko edo zehapena jartzeko prozedurarik hasi, eta ez zaiola debekatu, dirulaguntza edo laguntza publikoen arloan lege-urratzeren baten ondorioz zehapen tinko bat jarri zaiolako, Euskadiko Aurrekontu Orokorren kontura ordaindu beharreko dirulaguntzak lortzeko aukerarik.

Bosgarrena.– Bekak kudeatzeko organoa.

Garraio Zuzendaritzak egingo ditu Agindu honen ondorioz ematen diren bekak kudeatzeko lanak.

Seigarrena.– Eskabideak bete eta aurkeztea.

1.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasi eta hilabeteko epea utziko da eskabideak aurkezteko.

2.– Eskaera eskabide-orri formalizatuan egingo da. Eskabide-orria jaso eta aurkezteko lekua:

Garraio Zuzendaritza.

Euskal Autonomia Erkidegoko Garraio eta Herri Lan Saila.

Donostia kalea, 1.

01010 Vitoria-Gasteiz.

Telefonoa: 945 01 97 90.

3.– Eskabide-orriarekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira:

A) Laugarren oinarri-arauan adierazitako betekizunak betetzen direla egiaztatzen duten agiriak:

– Espainiar nazionalitatea, NANa aurkeztuta egiaztatuko da, edo, bestela, nazionalitatea egiaztatzen duen titulu juridikoaren bidez.

– Bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoan duela egiaztatzeko, kasuan kasuko udal egiaztagiria aurkeztu beharko du eskatzaileak.

– Zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela azalduko duten egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu.

– Titulazio akademikoa egiaztatzeko, eskabideak aurkezteko epean oinarri-arau honen bigarren puntuan zehaztutako bulegoetan titulu akademiko ofizialaren edo hura lortu izanaren egiaztagiriaren fotokopia aurkeztu beharko da, jatorrizko agiriarekin batera, erkatu ahal izateko. Atzerrian edo Espainiako zentro ez-ofizialetan lortutako tituluek aipatu epean baliokidetuak edo onartuak behar dute izan, eta ondorio juridiko guztiak eduki.

– Honakoa adieraziko duen zinpeko aitorpena: antzeko dirulaguntza edo laguntzaren baten ondorioz, eskatzailearen kontra hura itzultzeko edo zehapena jartzeko prozedurarik ez dela hasi, eta dirulaguntza edo laguntza publikoen arloan lege-urratzeren bat egiteagatik zehapen tinkoren bat jarri zaiolako Euskadiko Aurrekontu Orokorren kontura ordaindu beharreko dirulaguntzak lortzeko debekurik ez duela.

– Honakoa adieraziko duen zinpeko aitorpena: Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko Garraio eta Herri Lan Sailak aurreko urtean deitutako bekarik ez duela hartu, eta inoiz ez zaiola, beka bat jaso ondoren, baldintzak ez betetzeagatik edo bekari uko egiteagatik, beka ordaindu gabe utzi; eta hamaikagarren oinarri-arauan jasotako bateraezintasunik ere ez duela adierazten duena.

B) Curriculum Vitaea, xehetasun akademikoak, profesionalak, hizkuntzen ezaguera eta interesgarritzat jotzen diren beste merezimendu batzuk jasoko dituena.

C) Garraiolari gaitasuneko agiriak, halakorik izanez gero.

D) TB-1, TB-2 eta TB-3 beketarako, bekak dirauen artean ikertu beharreko gaiak zehaztuko dituen azalpen-memoria bat eta lanen kronograma bat.

4.– Eskabideak, oinarri-arau honen bigarren puntuan eskabideak jasotzeko azaldutako lekuetan edo urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak onartzen dituen leku eta eran aurkeztu ahal izango dira.

Zazpigarrena.– Agirien gaineko okerrak zuzentzea.

Eskatzaileak aurkezturiko agiriek seigarren oinarri-arauan eskatutako betekizunak ez dituztela betetzen ikusiz gero, hala jakinaraziko dio organo kudeatzaileak eskatzaileari, eta hamar egun balioduneko epea utziko, okerrak zuzendu edo behar diren agiriak aurkezteko; gainera, adieraziko dio, hala egiten ez badu, bere eskaria besterik gabe atzera botako duela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzeko urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 42. artikuluak ezarritako eran.

Zortzigarrena.– Bekadunen ebaluaketa eta hautaketa.

1.– Eskabideak aurkezteko epea amaitu, eta okerrak konpondutakoan, batzorde batek hautatuko ditu bekadunak; honakook izango dira batzordekideak:

– Lehendakaria: Garraio zuzendaria.

– Hiru bokal:

– Manuel Sánchez Jiménez jauna, Garraio Zuzendaritzako teknikaria.

– Juan Luis Pertika Zarrabeitia. Zerbitzu Zuzendaritzako teknikaria.

– José Luis Trueba González. Itsas Arduralaritza Eskolako Koordinatzailea.

– Idazkaria: José Manuel Anabitarte Fernández jauna.

2.– Hautaketa batzordeak, agindu honetan aurreikusten ez diren gaietarako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. tituluaren II. kapituluan organo kolegiatuentzat ezarritakoari jarraitu beharko dio.

3.– Hautaketa batzordeak izangaien ebaluaketa eta hautaketa egiteko irizpide hauek hartuko ditu kontuan:

a) Ekonomia Zientzietan edo Enpresa Zientzietan lizentziatutakoei eta goi mailako ingeniariei 15 puntu emango zaizkie, eta Zuzenbidean eta Informatikan lizentziatutakoei, 10 puntu.

b) Euskararen ezaguera: gehienez ere, 10 puntu emango dira; balorazioa egiteko Hautaketa Batzordeaz kanpoko jendearen laguntza eskatu ahal izango da, eta horrek erabakiko du zer azterketa egin.

Hirugarren hizkuntza eskakizuna edo horren baliokidetzat jotzen den beste edozein titulu duela agiri bidez egiaztatzen duen orok, ez du euskarako azterketa egin beharrik izango, eta 10 puntu emango zaizkio.

c) EBko hizkuntzen ezaguera: gehienez ere, 10 puntu emango dira; balorazioa egiteko Hautaketa Batzordeaz kanpoko jendearen laguntza eskatu ahal izango da, eta horiek erabakiko du zer azterketa egin.

EBko hizkuntzen gainean Hizkuntza Eskola Ofizialeko 3. maila gainditua duela agiri bidez egiaztatzen duen orok 1,25 puntu jasoko du, eta 5. maila gainditu dutenek, 2,5 puntu.

d) Ondoren zehaztuko diren lanbide gaitasuneko azterketak gainditu dituztenek 5 puntu jasoko dute gaitasun bakoitzeko, eta, gehienez ere, 10 puntu eskuratu ahal izango dituzte. Lanbide gaitasunak: Salgaien nazio barruko eta nazioarteko garraioa; bidaiarien nazio barruko eta nazioarteko garraioa; eta agentzia, kudeatzaile eta biltegizainen jarduera.

e) Test motako azterketa: 50 galdera izango ditu, eta lau erantzun emango dira aukeran, salgaien garraioa (nazio mailakoa, nahiz nazioartekoa), bidaiarien garraioa, (nazio mailakoa nahiz, nazioartekoa); eta agentzia, kudeatzaile eta biltegizain-banatzaileen jarduera izango dute ardatz. Gehienez ere, 25 puntu.

Ongi erantzundako galderei 0,5 puntu emango zaie; gaizki erantzundakoei -0,5. Erantzun gabeko galderei, edo erantzun bat baino gehiago dutenei, ez zaie ez punturik emango, ez kenduko.

4.– Azalduriko merezimendu horiek aztertutakoan, batzordeak elkarrizketa bat izango du –hirugarren puntuaren arabera, gehienez lor daitezkeen 70 puntu horietatik–, gutxienez hogeita hamabost lortu dituztenekin; eskatzailearen curriculuma, gaiarekin erlazionaturiko bestelako alderdiak, eta TB-1, TB-2 eta TB-3 beketarako, aurkeztu duten memoria izango dute mintzagai. Atal honetan 0tik 30 puntura arte eman ahal izango zaie.

5.– Batzordeak bekadunak hautatu eta ordezko bana izendatuko die, bekari uko egin, edo bestelako arrazoiren batengatik, beka hartzeko eskubidea galtzen badute ere, beste horiek har dezaten. Horren ondoren, Garraio Zuzendaritzako kasuan kasuko arduradunak interesdunei hamar (10) egun balioduneko epea emango die alegazioak egin, eta egoki diren agiri eta ziurtagiriak aurkez ditzaten.

6.– Garraio zuzendariari dagokio Hautaketa batzordeak egindako txostena, eta bekak emateko ebazpen proposamenak, edo eman gabe uztekoak, Garraio eta Herri Lan sailburuari aurkeztea.

Bederatzigarrena.– Beken esleipena.

1.– Bekak Garraio eta Herri Lan sailburuaren agindu arrazoitu bidez esleituko dira, eta horrek administrazio bidea agortuko duenez, sailburuari aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio edo zuzenean Euskadiko Auzitegi Nagusian administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da; lehenengoa, hilabeteko epean; eta bigarrena, bi hilabetekoan.

2.– Esleipen aginduak, agindu hau indarrean jarri eta handik aurrera sei hilabeteko epearen barruan jakinaraziko zaizkie interesdunei, baina Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratuko da, orok jakin dezan eta bigarren oinarri-arauan ezarri bezala, bekaren hasiera noiztik aurrera hasiko den kontatzen zehazteko.

3.– Aurreko puntuan adierazitako epean ez bada beka esleitzeko agindu berariazkorik ematen, eskabideak ezetsitzat joko dira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatuak, 44.1 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

4.– Bekadunen batek bekari uko egiten badio, jardunbidea bukatutzat joko da, eta oinarri-arau hauetan aurreikusitako eskubide guztiak galdutzat joko dira.

5.– Bekadunak bekari uko egin diolako, edo bestelako arrazoiren batengatik, bekarako eskubidea galduz gero, Hautaketa Batzordeak ordezko gisa proposatu duen izangaiari emango zaio beka, Garraio eta Herri Lan sailburuaren Agindu bidez.

Hamargarrena.– Bekadunen betebeharrak.

Bekadunak honako betebehar hauek izango ditu:

a) Emandako dirulaguntza, eta oinarri-arau hauetan eta beka esleitzeko aginduan ezarritako arau guztiak onartzea. Hori horrela, beka esleitu zaiola jakinarazten zaion egunetik 15 eguneko epean hautatutakoak ez badio bekari idatziz berariaz uko egiten, onartutzat joko da.

b) Beka, eskatu duen eta eman zaion horretarako erabili beharko du, hamabigarren oinarri-arauan baldintzak aldatzeari buruz ezarritakoa aplikatu beharra izan ezean, behintzat.

c) Beka ematen duen erakundeari, egin nahi dituen egiaztapenak burutzen utzi beharko dio; orobat Ekonomia Kontrolerako Bulegoari, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzen eta bestelako laguntzen gaineko kontrola egin dezan, eta Kontuen Euskal Epaitegiari, araudi berezian ezarriak dituenak betetzeko.

d) Beka emateko erabakia hartzeko kontuan izan diren betekizunak betetzen dituela egiaztatzeko agiriak aurkeztea beka eman duen Administrazioari, eta hurrengo bi oinarri-arauetan jasotako bateraezintasun egoeraren bat gertatu edo kontuan hartutako egoeraren bat aldatuz gero, jakinaraztea, horren berri izan eta, gehienez ere, hamar eguneko epean.

e) Bekadunak ez badu lehen oinarri-arauan adierazitako helburua, edo beste oinarri-arauetan eta beka esleitzeko aginduan ezarritako baldintzaren bat betetzen, organo aginpidedunak, bekadunari entzun ondoren, laguntza jasotzeko eskubidea galdutzat deklaratuko du, eta, halakorik izanez gero, dagokion diru-kopurua Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari itzultzera behartuko dio, azaroaren 11ko 1/1997 Dekretu Legegileak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak, eta dirulaguntzetarako betebeharrak betetzen direla zaintzeko gainontzeko arauek ezarritakoa betetzeko. Kopuru hori diru-sarrera publikotzat joko da legezko ondorioetarako. Guzti horrek ez du galaraziko, ordea, bestelako zehapenak jartzea, eta kalteengatiko ordainak eta, halakorik izanez gero, erantzukizun penala ere eskatzea.

f) Garraio Zuzendaritzako arduradunak edukiari, lana burutzeko lekuari, eta jarraitu beharreko metodoari buruz, eta lanak burutzearekin erlazionaturiko gainontzeko alderdien gainean zehaztuko dizkien jarraibideak bete beharko dituzte. Gainera, hirugarren oinarri-arauko ondorioetarako, lanak zein egoeratan dauden azaltzeko txostenak aurkeztu beharko dituzte hilabetean behin.

g) Bekaldia bukatu baino hamabost egun lehenago, azterlanaren ale bat aurkeztu beharko dute Hautaketa Batzordeak onar dezan.

h) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak ematen dituen horrelako laguntzei aplikatu beharreko gainontzeko arauak.

Hamaikagarrena.– Bateraezintasuna.

Beka jasotzen duenak, ezin izango du ordaindutako lanik egin, beste erakunde pribatu edo publiko batek helburu bererako emandako beka edo laguntzaren bat hartu, ez eta bekak berez eskatzen duen lana behar bezala burutzea galaraziko dion bestelako eginkizunik izan.

Hamabigarrena.– Egoera aldatzearen ondorioak.

Beka esleitzeko kontuan hartutako egoeraren bat aldatuz gero, beste administrazio batzuk edo erakunde publiko nahiz pribatuk emandako laguntza edo dirulaguntzak jasotzen badituzte batera edo-eta helburu bererako bestelako diru-sarrera edo baliabiderik eskuratzen badute, beka esleitzeko agindua ere aldatu egin ahal izango da, beti ere deialdi honetan onuradun izateko ezarritako gutxieneko betekizunak zaintzen badira.

Hamahirugarrena.– Oinarri-arau hauen interpretazioa.

Oinarri-arau hauek interpretatu eta aplikatzerakoan sortzen diren auziak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Garraio eta Herri Lan sailburuak ebatziko ditu.


Azterketa dokumentala