Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2002ko maiatzaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
3120

106/2002 DEKRETUA, maiatzaren 14koa, «GI-2630 (1-V-62/1997) errepidean Zubillaga saihesbidea Eraikitzeko Proiektuaren» eraginpean dauden ondasun eta eskubideak Gipuzkoako Foru Aldundiak, nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako, lehenbailehen okupatu behar dituela adierazten duena.

2001eko urriaren 9an Gipuzkoako Foru Aldundiko Garraio eta Errepide Foru Diputatuak emandako Aginduaren arabera, «GI-2630 (1-V-62/1997) errepidean Zubillaga saihesbidea Eraikitzeko Proiektuaren» eraginpean dauden ondasun eta eskubideak jendaurren jartzea erabaki zuen, nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako. Diputatuen Kontseiluak, 2002ko martxoaren 5ean egindako bilkuran, Eusko Jaurlaritzari nahitaezko desjabetzearen eraginpean dauden ondasunak eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekotzat adieraz ditzan eskatzea erabaki zuen, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak ezarritakoaren arabera.

Lehenbailehen okupatu beharreko ondasun eta eskubideak banan-banan jarrita eta xehatuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan. Zerrenda horretan ondasun eta eskubideak zein diren jakiteko behar besteko datu biltzen dira. Zerrenda jendaurrean jarri zen zegokion garaian eta arrazoibide-idatzi bat aurkeztu zen eta administrazio-txostenean zehazten denaren arabera ebatzi zen.

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Zerbitzu Teknikoek proposatutako lurren erabilpenak eta indarrean dauden hirigintza-arloko legeak bat datozela egiaztatu dute eta aldeko iritzia eman dute.

Ondasun eta eskubide horiek okupatzea luza ezinezkotzat jotzen da, ondoko arrazoien ondorioz:

Proiektuaren arabera, egungo GI-2630 errepidearekin lotuta Oñatiko Zubillaga auzotik igarotzen den zeharbidean saihesbide bat eraikitzea aurreikusi da. Saihesbidearen bi alboetara hainbat eraikuntza aurreikusi dira (etxebizitzak, industria-pabilioiak), eta galtzadaren ertzean, egungo ibilbidea semaforoen bitartez erregulatuta dago.

Gaur egun aipatu ibilbidearen trazadura ez da egokia, ez du bazterbiderik zenbait zatitan eta zehar-sekzioa ere ez da egokia; horrez gain, kontuan hartu behar da trafiko-bolumena izugarri areagotu dela eta batez ere pisu handiko ibilgailuak ibiltzen direla, eta hori guztia oso arriskutsua da herri gunetik ibiltzen diren oinezkoentzat eta ibilgailuentzat; ondorioz, aurkeztu dugun Proiektua ahalik eta azkarren tramitatzea komeniko litzateke, hartara zirkulazioari dagokionez segurtasunezko gutxieneko estandarrak lortzeko.

Euskal Herriko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen okupatu beharrekoak direla adieraztea, betiere desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: jardute-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolamenduari dagozkion sistema orokorrak edo antolamendu horren elementuren bat, edo hiri-lurrean egin beharreko banakako egintzak. Goian aipatutako Lege horren 26.2. artikuluan ezarritakoaren arabera, orduko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko sailburuari dagokio horretarako proposamena Jaurlartizaren Kontseiluan aurkeztea.

Ondorioz, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2002ko maiatzaren 14an egindako bilkuran aztertu ondoren, honako hau

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko Legearen 26. artikuluan xedatutakoari jarraituta, GI-2630 (1-V-62/1997) errepidean Zubillaga saihesbidea Eraikitzeko Proiektua» burutzeko beharrezkoak diren eta horretarako hasitako espedientean zehaztuta eta banan-banan agertzen diren ondasun eta eskubideak Gipuzkoako Foru Aldundiak, desjabetzearen ondorioetarako, lehenbailehen okupatu behar dituela adieraztea.

Vitoria-Gasteizen, 2002ko maiatzaren 14an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburua,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.


Azterketa dokumentala