Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2002ko maiatzaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
3118

AGINDUA, 2002ko maiatzaren 13koa, Kultura sailburuarena, publikoa ez den ondare dokumentala osatzen duten ondasunetan egitarauak burutzeko dirulaguntzak banatzeko deialdiari 2002ko ekitaldian ezartzeko epeak ezarri eta egokitzen dizkiona.

Euskadiko Aurrekontuen Erregimenari buruzko legezko xedapenen Testu Bategina onartzen duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuaren IX. Tituluan ezarritakoaren babesean, abenduaren 26ko 367/2001 Dekretua eman zen. 367/2001 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen pentzutan emandako laguntzak eta dirulaguntzak arautzeko zenbait xedapenen indarraldia luzatzeko bidea ematen du; horri jarraituz, Jaurlaritzak eta bere sailek zein erakunde autonomoek behar diren epeak, betekizunak eta baldintzak molda ditzakete aipatutako Agindua 2002ko ekitaldian aplikatzeko.

2000ko ekitaldian, Kultura sailburuak 2000ko maiatzaren 22ko Agindua eman zuen, publikoa ez den ondare dokumentala osatzen duten ondasunetan egitarauak burutzeko dirulaguntzak banatzeko modua arautu zuena, hain zuzen ere. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 105. zenbakian argitaratu zen, 2000ko ekainaren 5ean. Honako honen bidez, Agindu hori 2002ko ekitaldian aplikatu ahal izateko behar diren epeen eta baldintzen egokitzapenak egingo dira.

Horiek horrela, honako hau

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea.

Publikoa ez den ondare dokumentala osatzen duten ondasunetan egitarauak burutzeko dirulaguntzak banatzeko modua arautzen duen 2000ko maiatzaren 22ko Aginduari jarraituz, 2002ko deialdirako eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

2. artikulua.– Eskabideak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Agindu honek arautzen dituen dirulaguntzak eskatu nahi dituztenek, Eranskin gisa sartutako 2000ko maiatzaren 22ko Aginduaren 6. artikuluan ezartzen den moduan egin beharko dute.

3. artikulua.– Diru-baliabideak

Agindu honek duen xederako, 2002 urtean 102.172 euro zuzenduko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-atalen kontura.

Kultura Sailaren beste laguntza programetarako erabilitako diru kopurutik dirua soberan gelditzen bada, 2. artikuluan adierazitako diru kopurua alda daiteke, eskatutako dirulaguntza kopurua kontuan hartuta. Kopuru hori aldatzea edo ez aldatzea dirulaguntzei buruzko erabakia hartu aurretik erabakiko da.

Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen ebazpen batek emango du honen berri.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Lehena.– Herritar guztiek honen berri izan dezaten eta interesdunei lana errazteko, Agindu honi atxiki zaio, eranskin modura, Kultura sailburuaren 2000ko maiatzaren 22ko Agindua eta 2002 urteko ekitaldirako aurrikusitako aldaketak batzen dituen testu bategina.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.– Administrazio-bidea amaitzen duen Agindu honen aurka interesdunak aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar diezaioke Kultura sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezake Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, honako Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Bigarrena.– Honako Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko maiatzaren 13a.

Kultura sailburua,

MIREN AZKARATE VILLAR.

ERANSKINA

AGINDUA, 2000ko maiatzaren 22Koa, Kultura sailburuarena, publikoa ez den ondare dokumentala osatzen duten ondasunetan egitarauak burutzeko dirulaguntzak banatzeko modua arautzen duena. 2002ko ekitaldian aplikatzeko egokitua.

1. artikulua.– Xedea.

1.– Agindu honen xedea hau da: publikoak izan gabe, Euskal Herriko Ondare Dokumentala osatzen duten artxiboetako dokumentuetan, artxibo fondoetan zein agiri bildumetan egitarauak burutzeko dirulaguntzak emateko modua arautzea, beti ere, helburua hauetakoren bat izanik:

a) Agirien kontserbazioa hobetzea.

b) Agiri multzoak antolatzea eta artxibo tratamendua hobetzea.

c) Informazioa zabaltzea, Badator Zerbitzua erabiliz.

2.– Aurreko zenbakian ezarritakoaren ondorioetarako, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 56, 57 eta 58. ataletan dauden definizioak erabiliko dira artxiboetako dokumentu, artxibo fondo eta agiri bilduma kontzeptuak zehazterakoan.

2. artikulua.– Diru-baliabideak.

Agindu honetan ezarritako helburua betetze aldera zuzenduko den 102.172 euroko diru kopurua Euskal Autonomia Erkidegoak dituen aurrekontu orokorretan xede horretarako ezarritako aurrekontu ataletik etorriko dira, mugatzat aurrekontu-aplikazioaren baliabide ekonomikoak dituelarik.

3. artikulua.– Onuradunak.

Agindu honetan ezartzen diren dirulaguntzak jaso ditzaketenak, Euskal Herriko Ondare Dokumentala osatzen duten artxiboetako dokumentuen, artxibo fondoen zein agiri bildumen jabe izanik, publikoak ez diren pertsona fisiko eta juridikoak izango dira, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 55. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Dirulaguntzak onartzeko eta, hala badagokio, onuraduei ordaintzeko, ezinbestekoa izango da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo bere Erakunde Autonomiadunek emandako antzeko dirulaguntzaren bat dela-eta, oraindik itzulketa edo zigor prozeduraren bat izapidatzen ari bada, prozedura horri amaiera ematea.

4. artikulua.– Dirulaguntzen zenbatekoa eta mugak.

1.– Dirulaguntzek onuradunak aurkeztutako egitarau bakoitzari dagokionez, onartutako burutze aurrekontuaren %70a hartuko dute gehienez ere (zergak kenduta), egitarau bakoitzean diru-atal jakinetara zuzen daitekeelarik dirulaguntza.

2.– Aurreko paragrafoan adierazitakoaren aurka joan gabe, egitarau bakoitzari gehienez jota eman dakiokeen diru-kopurua ez da inola ere 3.000.000 pezetakoa (18.030,36 eurokoa), baino handiagoa izango.

5. artikulua.– Dirulaguntzen bateragarritasuna.

Agindu honetan adierazitako dirulaguntzak, erakunde publiko zein pribatuek helburu berberaz emandako beste laguntza batzuekin bateragarriak izango dira, beti ere, guztira jasotako diru-kopuruak aurrekontu osoa gainditzen ez badu. Horrela gertatuz gero, eman beharreko dirulaguntzatik kendu egingo da dagokion kopurua, lagundutako egitarauaren kostu osoari dagokion gehienezko kopurura egokitu arte.

6. artikulua.– Eskabideak.

Agindu honetan adierazitako dirulaguntzak jasotzeko egin beharreko eskabideak Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeari zuzenduko zaizkio eta Kultura Sailean aurkeztuko dira behar bezala osaturik, bai zuzenean, bai Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko uztailaren 26ko 30/1992 Legean eskainitako bideetako edozein erabiliz. Horrekin batera, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

1.– Eskatzailea pertsona fisikoa izanez gero:

a) Eskatzailearen Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.

b) Burutzekoa den egitarau bakoitza azaltzeko txostena.

c) Diruz lagunduko den egitarau bakoitzaren aurrekontua.

d) Zerga kontuak eguneratuak dituela erakusteko egiaztagiria.

e) Ordainketa burutu ahal izateko dokumentazioa edo «Datuen Alta/Hirugarren interesatua» inoiz egin ez dutenek aurkeztu beharreko dokumentazioa: «Datuen Alta/Hirugarren Interesatua» fitxa, Agindu honen I. Eranskinaren ereduari jarraituz.

2.– Eskatzailea pertsona juridikoa izanez gero, atal honen 1. zenbakiko b), c), d) eta e) puntuetan eskatutakoaz gainera, honako dokumentazio hau ere bai:

a) Eskabidea egin duen erakundeari buruzko argibideak erakutsiko dituen dokumentazioa. Horretarako, eraketa agiriaren kopia edo, hala badagokio, Estatutuen arauak eta, hala badagokio, dagozkion erroldetan izena emanda duela erakusteko egiaztagiria.

b) Pertsona juridikoaren izenean jardunez, eskabidea sinatu duen pertsona fisikoaren NANren fotokopia eta haren ordezkari izateko baimena erakusten duen egiaztagiria.

c) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eguneratuak dituela erakusteko egiaztagiria.

3.– Aurreko zenbakietan adierazitako dokumentazioaz gainera, dirulaguntza jasotzeko aurkeztutako egitarau bakoitzerako eskatutako dirulaguntzen zerrenda ere aurkeztu beharko da, erakunde publiko zein pribatuaren izena eta dirulaguntza-eskabideen egoera aipatuta (ezetsiak, erantzunaren zain, emanak eta diru-kopuruak). Horrelakorik egon ezean, dirulaguntza jasotzeko aurkeztutako egitarauetarako beste inongo laguntzarik eskatu ez dela egiaztatzeko jakinarazpena.

7. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindu hau indarrean jartzen den egunetik hasita.

8. artikulua.– Eskabideetako akatsak zuzentzea.

Kultura Ondarearen Zuzendaritzak Agindu honen 6. artikuluan ezarritakoaren arabera aurkeztutako eskabidea eta gainerako dokumentazioa Euskadiko Ondare Dokumentalaren Zentroak (Irargi) aztertuko du, eta aurkeztutako dokumentazioa osatu gabea dela edo akatsak dituela ikusiz gero, horren berri emango dio eskabidea egin duenari, eta hamar egun balioduneko epea emango dio, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita, dokumentazioa osatzeko edo akatsak zuzentzeko. Epe hori bukatuta dokumentazioa era egokian zuzentzen ez bada, interesatuak atzera egin duela ulertuko da eta, aldez aurretik, ebazpena emango da azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

9. artikulua.– Eskabideak hautatu eta baloratzeko irizpideak.

Aurkeztutako egitarauen eskabideak aukeratzerakoan eta beren kopuruak zehazterakoan, ondoko ezaugarriak betetzen direnentz begiratuko da, adierazten diren baremoen arabera:

a) Egitarau bakoitzaren sendotasun zientifikoa (%40).

b) Egitarau bakoitza epe luzerako jarduera baten osagai izatea, bai aurretiaz egindakoari jarraipena emateko, bai egitarau horrekin proiektuari hasiera emateko (%20).

c) Artxiboa osatzen duen material dokumentalaren berri emateko borondatea (%20).

d) Euskarari dagokionez, egitarauaren barruan standar deskribatzaileak edo interes artxibistikoa izan dezaketen beste osagai batzuk egotea (%15).

e) Egitarau bakoitzaren errentagarritasun zientifikorik hoberena bermatzeko beste edozein osagai (%5).

10. artikulua.– Eskabide azterketa eta Erabaki Proposamena.

1.– Kalifikazio Batzordeari dagokio onartutako eskabideak Agindu honen 9. artikuluan ezarritako irizpideen arabera aztertu eta ebaluatzea, bai eta dagokion Erabaki Proposamena osatu eta Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeari igortzea ere. Hala badagokio, onuradun bakoitzari egokitutako diru-kopurua ere azalduko da bertan eta, era berean, emandako dirulaguntza behar bezala erabiliko dela bermatzeko egoki iritzitako bestelako betebeharrak ere bai.

2.– Kalifikazio Batzordea era honetara osatuko da:

a) Kultura Ondarearen zuzendari andrea, edo berak izendatutako pertsona. Batzordeburu izango da eta botu erabakiorra izango du berdinketa gertatuz gero.

b) Euskadiko Ondare Dokumentalaren Zentroa - Irargiko bi teknikari, Kultura Ondarearen Zuzendaritzakoak, Kultura Ondarearen zuzendariak izendatuak. Horietako bat batzordeko idazkari lanetan arituko da.

c) Euskera Planen Zuzendaritzako teknikari bat, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak izendatua.

11. artikulua.– Erabakia.

1.– Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeari dagokio, osatutako Erabaki Proposamena ikusita, aurkeztutako eskabideei buruzko Erabakia hartzea. Erabakiak hilabeteko epean hartuko dira, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita.

Aurreko lerrokadan esanak esanda ere, Agindu honen 8. artikuluan adierazitakoa gertatuz gero, ebazpena emateko epea etenda geratuko da tramiteak behar duen beste denboraz, jakinarazpena jasotzen den eguna eta erantzuteko epea kontuan hartuta.

2.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Erabakia dirulaguntza ematearen aldekoa bada, Agindu honen 10.1 artikuluan ezarritako jarraibideak errespetatuko dira.

12. artikulua.– Dirulaguntzaren ordainketa.

Ordainketa honako modu honetara burutuko da:

a) Egitarauari emandako dirulaguntzaren %75a, erabakia hartu eta hurrengo hilabetean.

b) Gainerako %25era artekoa, hurrengo artikuluan ezarritako dokumentazioa jaso eta egiaztatu ondoren, bertan erakutsitakoaren arabera.

13. artikulua.– Dirulaguntzaren justifikazioa eta kitaketa.

1.– Agindu honetan adierazitako dirulaguntzak jaso dituztenek, diruz lagundutako jarduerak bukatu eta ondorengo bi hilabeteetan eta, beti ere, 2002ko otsailaren 1a baino lehenago, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

a) Diruz lagunduta burutu den egitarau bakoitzari buruzko txosten zehatza.

b) Diruz lagundutako egitarau bakoitza burutzean izandako gastuei dagozkien egiaztagiriak, jatorrizko fakturak zein fotokopia konpultsatuak.

c) Diruz lagundutako egitaraua edo proiektua burutzerakoan sortutako material zientifikoak (zerrendak, katalogoak, etab.), halakorik baldin badago behintzat.

d) Eskabidea aurkezteko momentuan hartuko zutenik jakin ez edo adierazi gabe geratu eta ondoren xede berberaz jasotako gainerako laguntza guztien aipamena.

2.– Aurkeztutako dokumentazioa ikusirik, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak Kitapen Erabakia hartuko du eta, hala badagokio, ordainduko den dirulaguntzaren azken egokitzapena egingo. Era berean, ordurako ordainduta dagoen dirulaguntzatik zein diru-kopuru itzuli behar den zehaztuko du, itzuli behar izatea gertatuz gero, dela aldi berean beste laguntza eta dirulaguntzaren bat jaso delako edo dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzetakoren bat aldatu delako. Hori gertatzen bada, bi hilabeteko epea emango da, Kitapen Erabakiaren berri ematen den egunetik hasita.

14. artikulua.– Onuradunen betebeharrak.

Agindu honen bidez araututako dirulaguntzak jasotzen dituzten onuradunek honako betebehar hauek dituzte:

a) Emandako dirulaguntza onartzea. Horrela, dirulaguntza ematen zaiela jakinarazteko gutuna jaso eta hamabost eguneko epean pertsona edo entitate onuradunek ez badiote dirulaguntzari espreski eta idatziz uko egiten, onartu egin dutela ulertuko da.

b) Dirulaguntza eman zaien helbururako erabiltzea.

c) Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari deialdi honen bidez jasotako dirulaguntzei buruz haiek eskatutako informazioa ematea.

15. artikulua.– Diruz lagundutako egitarauen jarraipena.

Kultura Ondarearen Zuzendaritzak diruz lagundutako egitaraua nola burutzen ari den begira dezake eta, horretarako, artxibategietan sartzeko modua izateaz batera, nahi beste argibide eskatzeko eskubidea ere izango du.

16. artikulua.– Baldintzak ez betetzea.

1.– Betegabetzat joko dira honako hauek:

a) Jasotako dirulaguntzak, osorik zein zatika, Agindu honetan adierazi bezala onartutako jardueretarako erabili beharrean, beste zerbaitetarako erabiltzea.

b) Agindu honetan ezarritako betebeharrak edo, dagokion kasuan, dirulaguntza emateko Erabakian ezarritakoak ez betetzea.

c) Hala badagokio, dirulaguntzaren Kitapen Erabakian zehaztutako diru-kopurua itzultzeko emandako epe barruan ez itzultzea.

d) Diruz lagundutako egitarauan aldaketak egitea, aldaketa horiek Kultura Ondarearen Zuzendaritzari aurretiaz jakinarazi gabe eta haren baimenik gabe eginez gero.

2.– Artikulu honen aurreko zenbakian betegabetzat jotako puntuetakoren bat gertatzen dela egiaztatuz gero, jasotako diru guztia eta horri dagozkion interes legalak Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan adierazitakoa betez eta horretarako ezartzen den prozedurari jarraituz.

I. ERANSKINA / ANEXO I
HIRUGARRENAREN DATUEN ALTA / ALTA DE DATOS TERCERO INTERESADO (*)
HIRUGARRENA IDENTIFIKATZEKO DATUAK / DATOS IDENTIFICACIÓN DEL TERCERO

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala