Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2002ko maiatzaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasun Saila
3115

78/2002 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salaren otsailaren 3ko 116/00 epaia betearazteko dena. Epai horrek Erakunde Publikoaren zuzendari nagusiaren martxoaren 13ko 357/1997 Ebazpenaren aurka jarritako errekurtso arruntak ezesten zituzten Erakunde Publikoaren Administrazio Kontseiluak 1997ko uztailaren 29an hartuko Erabakien aurka M.ª Mercedes Izquierdo Allés andreak, Teresa García Lantarón andreak eta M.ª Ángeles Fiaño Fraga andreak jarritako errekurtsoaren zati bat onesten duena.

Honen bidez betearazten den Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak emandako epaiko epaitza, zeinek Erakunde Autonomiaduneko Osasun Instituzioetan hutsik dauden Laborategiko Teknikari Espezialisten lanpostuak betetzeko aukeraketa-probak egin ondoren, oposaketa gainditu duten izangaien behin-betiko zerrendaren aurka, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena martxoaren 13ko 357/1997 Ebazpenak onartutakoaren aurka, M.ª Mercedes Izquierdo Allés andreak, Teresa García Lantarón andreak eta M.ª Ángeles Fiaño Fraga andreak jarritako errekurtsoaren zati bat onesten duena eta hari darizkion espedientean jasotako gainerako egintza administratiboen ikusirik, ondokoak aplika dakizkioke:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Erakunde Autonomiaduneko Osasun Instituzioetan hutsik dauden Laborategiko Teknikari Espezialisten kategorian hutsik dauden lanpostuak betetzeari buruzko administrazio prozesuko zenbait egintza dela-eta eman du epaia Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak. Hona hemen prozesu horretan izandako egintzak:

1.– Deialdia eta hautaprobetako oinarri arauak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 17ko 28/1996 Ebazpenaren bidez onartu ziren. Deialdia eta oinarri arau horiek 1996ko urtarrilaren 22ko —15 zk.a— EHAAn argitaratu ziren. Oinarri arau horiek, eskainitako zerbitzuen baloratzeari buruzkoak, otsailaren 13ko 240/1996 Ebazpenak —38 zk.ko EHAA, 1996ko otsailaren 22koa— aldatu zituen.

Deialdiak hogeita lau lanpostu eskaintzen zituen, euretariko erdiak barne sustapen bidez bete beharrekoak.

Merituen baremoko (III. eranskina) B) lerrokadak, lan esperientziari buruzkoak, hutsen zuzenketaren ondoren, ondokoa zioen hitzez hitz:

«Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko, Gizarte Segurantzako edo Autonomia Erkidegoko Osasun Zerbitzuetako Osasun Erakundeetan edo beste edozein herri administraziotan Laborategiko Teknikari Espezialisten kategorian lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,50.

Guztirako denbora zenbatzeko orduan lan egindako egunak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.

Baremoaren azpiatal hau ezartzearen ondorioz puntuaketa handiena lortzen duen lehiatzaileari 30 puntu emango zaizkio eta beste izangai guztien puntuaketak arau horren proportzioa ezartzetik aterako dira.»

2.– Zuzendari nagusiaren martxoaren 13ko 357/1997 Ebazpenaren bidez deialdiko oposaketa aldia (Laborategiko Teknikari Espezialisten kategoriakoa) gainditu zuten izangaien behin betiko zerrenda onartu zen eta izangai horiei lanpostua nola aukeratu jakinarazi zitzaien (71 zk.ko EHAA, 1997ko apirilaren 16koa).

3.– Lanpostu hutsen esleipena eta osteko izendapena Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari gerentearen maiatzaren 22ko 770/1997 ebazpenaren bidez egin zen (111 zk.ko EHAA, 1997ko ekainaren 12koa).

Bigarren.– martxoaren 13ko 357/1997 Ebazpena aurkatua izan zen administrazio bidean, baita Administrazio Kontseiluaren 1997ko uztailaren 29ko erabakien batzuen bidez errekurtso arrunt horiek ezetsiak ere. Horren guztiaren ondoren, izangaiek egindako zerbitzuak balora ziezazkieten (merituen baremoko B) lerrokadan adierazitako eran) administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri zuten. Administrazio errekurtso hori 4576/97 autoetan aztertu zen.

Epailearen 2000ko otsailaren 3ko epaitzak errekurtsoaren zati bat onetsi zuen, hau da, aurkatutako egintzak zuzenbidearen aurkakotzat jotzen zituen eta, beraz, epaiaren oinarri juridikoetan arrazoitu ondoren, deuseztatu egiten zituen. Epaiaren arrazoibideak ondokoak ziren: «Errekurtsoa aurkeztu duenari behin-behineko barne sustapen egoeran, Laborategiko Teknikari Espezialisten kategorian, egindako hileko 0,50 puntu emango zaio, 6.3.2.1.a) oinarriak xedatutako eran. Eta puntu horiek emango zaizkio oinarri horrek kategoria horretan —izandako lege erregimena gorabehera— egindako zerbitzuak baloratzen dituelako. Eta horrek zentzu osoa du, zeren eta meritu horren muina lan horretan lortutako eskarmentuan baitatza, hots, lege erregimena bata zein bestea izan lortutako eskarmentuan baitatza.»

Bigarrenik, salak aitortu egiten dizkio errekurtsogileari behin-behineko barne sustapeneko kategorian egindako zerbitzuak lan eskarmentutzat kontuan har diezazkioten duen eskubidea eta aintzat hartu diren hautaprobetako oposizioaldia gainditu duten izangaien behin betiko zerrendan puntu horiek jaso daitezen duen eskubidea.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK:
I

Ente Publikoko Giza Baliabideetako zuzendariari dagokio epaiak betearaztea, baldin eta erakunde demandatua Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua bada, halaxe xedatzen baita, , pertsonalaren arloko zenbait funtzio eskuordetzeari buruzko Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 14ko 514/1999 Ebazpenean –158 zk.ko EHAA, 1999ko abuztuaren 19koa.

II

Prozedura hau izapidetzean, interesatuei entzun zaie eta horrela Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 84. artikuluan ezarritakoa bete.

III

Administrazio-zuzenbideari loturiko herri administrazioen egintzen ustezko baliozkotasuna eta berehala betearazi beharra dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko —urtarrilaren 13ko 30/1999 Legeak aldatua— 57. eta 94. artikuluek xedatutakoaren ildotik, bai aurkatutako egintza, bai ondorengoak betearazteko agindu da.

Hala ere, ustezko baliozkotasun hori jurisdikzio-ahalmena baliatzean epaitegiek eta auzitegiek ebatzi dezaketenaren menpe dago; hau da, epaitzean eta epaitutakoa betearaztean ebatzi dezaketenaren menpe dago, zeren eta haien agindu irmoak nahitaez bete beharrekoak baitira legez. Halaxe xedatzen dute Espainiako Konstituzioko 117.3 eta 118. artikuluek eta halaxe islatzen dute administrazio auzietarako jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 103.1 eta 103.2 artikuluek.

Horiek horrela, lanpostu hutsak betetzeko eta administraziora sartzeko prozesu guztietan ente horrek lanpostuaz jabetzeko egindako izendapen egintzetan berariaz adierazten du ebazpen horren eraginkortasuna aurkeztu ahal zaizkion errekurtsoei ematen zaizkien ebazpenetan ebatzitakoaren menpe gelditzen dela.

IV

Uztailaren 13ko 29/1998 Lege horretako 110. artikuluan oinarrituta, dagokigun kategoriako barne sustapen bidezko hautaprobetako zenbait izangaiek, epaia behar bezala bete dadin, epaileak ebatzitakoa beraiei ere aplika dakiela. Eskabide horiek onartuak izan dira, aipatutako xedapenean araututako izapideak betetakoan.

V

Administrazio errekurtso bidez ebazten den aurkatutako egintza deuseza dela deklaratzeak esan nahi du ebazpena legearen aurkakoa dela, eta beraz, baita hari darizkion ondorioak ere.

Hortaz, aurkatzen den ebazpena –martxoaren 13ko 357/1997 Ebazpena– bera ere, izangaiei eman beharreko puntuei dagokienez, aldatu egin behar da, baldin eta barne sustapenaren prozesu mugatuan parte hartu duten izangai horiek, garaiz eta era egokian, zerbitzu eginkizunetan daudela lortu bazituzten eskainitako zerbitzuengatiko puntu horiek. Izan ere, zerbitzu eginkizunen bidez gauzatzen da behin-behineko barne sustapena. Aldaketa hori orokorra izango da, zeren deuseztapena errekurtso jartzaileak aurkatutako egintzarekin berdintasuna erakusten duten interesdun guztien egoerari baitagokie, beti ere funtzio publikoan sartzeko bete beharreko berdintasun printzipioa haustea saihesteko.

Epaiak esandakoaren ildotik, eta legezko bihurtzeko, egintzak berriro aztertzeak berekin dakar oposizio aldia gainditu duten barne sustapen bidezko izangaien behin betiko zerrenda onartzea eta jakinaraztea. Eta hori guztia ebazpen honen bidez egiten da.

Halaber, izangaien behin betiko hurrenkera berriaren eta, destinoak direla eta, haiek egindako eskabideen ondorioz, lanpostuak betetzeko hautatutako langileen zerrendak aldaketak ditu. Beraz, ezinbesteko da eskainitako lanpostuen esleipena —Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 22ko 770/1997 Ebazpenaren bidez onartutakoa— egokitzea. Ebazpen honetako eranskin batean, eta partehartze txandak bereiziz, izangaiak eta izangaioi dagozkien destinoak aipatzen dira. Eranskin horretan jasotzen dira bai deialdiko lanpostuetako bat lehenengoz eskuratzen dutenak, bai hauta prozesuko ebazpenaren bidez lortutako destinoa errekurtsoen ondorioz aldatu behar dutenak.

Aipatutako ebazpenean nahitaez egin beharreko aldaketak gorabehera, M.ª Pilar García Martínezek, zeini ebazpen horrek destinoaz jabetzea aitortzen zion, galdu egiten du barne sustapen bidezko txandako langileentzat gordetako lanpostu batez jabetzeko eskubide hori behin betiko zerrendan betetzen duen postuarengatik.

Berariaz aipatzen ez diren gainerako egintza eta izapide guztiek indarrean jarraituko dute, halaxe xedatzen baitu azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 66. artikuluak.

Aipatutako guztiarengatik, ondokoa

EBATZI DUT:

Lehenengo.– Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salak otsailaren 3an emandako 116/00 epaia betearazteko agintzea. Epai horrek 4576/97 Errekurtsoa ebazten du Hain zuzen ere, Ente Publikoko zuzendari gerentearen martxoaren 13ko 357/1997 Ebazpenaren (71 zk.ko EHAA, 1997ko apirilaren 16koa) aurka jarritako errekurtso arruntak ezesten zituzten Ente Publikoko Administrazio Kontseiluaren 1997ko uztailaren 29ko beste hainbeste erabakiren aurka M.ª Mercedes Izquierdo Allés andreak, Teresa García Lantarón andreak eta M.ª Ángeles Fiaño Fraga andreak jarritako errekurtsoa.

Bigarren.– Epaitza betearaztea ondoko izapideetan oinarritzea:

1.– Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 13ko 357/1997 Ebazpena aldatzea ebazpen honetako I. eranskinean jasotakoaren arabera. Eranskin horretan oposizio aldia gainditu duten barne sustapen bidezko txandako izangaien zerrenda agertzen da lortutako puntuen araberako hurrenkeran.

2.– Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 22ko 770/1997 Ebazpena aldatzea. Ebazpen horren bidez destinoak esleitu eta hautatuko langileak izendatu egiten ziren. II. eranskinak izangaiak, aldagai diren destinoak eta barne sustapen bidezko txanda edo txanda irekian lortuak diren jasotzen ditu.

3.– Ebazpen honetan berariaz aipatzen ez diren gainerako egintza eta izapide guztiek indarrean jarraitzen dutela adieraztea.

Hirugarren.– Begoña del Fraile Menchaca andreak, epaia betearaztean onartutako puntuazio hurrenkeraren araberako izangaien behin betiko zerrendak destinoa aitortzen dion lehiatzailea den aldetik, hilabete izango du ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita lanpostuaz jabetzeko.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian —Erakunde Zentrala, Araba 45, 01006 Vitoria-Gasteiz— jabetuko da lanpostuaz. Jabetze egintza horretan, halaxe ezartzen baita deialdiko 6.5.2 oinarrian, ondoko agiriak aurkeztu beharko ditu:

– Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako II. mailako lanbide heziketako tekniko espezialista —laborategiko teknikari espezialista, osasuna— tituluaren fotokopia konpultsatua edo notarioaren adierazpena, edo horiek emateko ordaindu beharrekoa ordainduta izatea. Titulazio horien artean Europako erkidegoko Estatu kideetan lortutakoei dagokienez, horiekin batera Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak agindua ere entregatu beharko da, estatu horietan emandako titulua aintzatetsiz.

Aipatutako epe horretan aurkeztu beharreko agiriak aurkezten ez badira edo deialdiko 3.2 oinarrian adierazitako betekizunak ez direla betetzen irizten bada, ezin izango da esleitzen zaion plantillako estatutupeko pertsonalaren lanpostuaz jabetu eta egintza guztiak bertan behera gelditu dira. Halaber, erantzukizuna eskatu ahal izango zaio hasierako eskabideak gezurra esateagatik.

Era berean, interesatuari ohartarazi egiten zaio lanpostuaz jabetzen ez bada epe barruan, hautaprobetako ebazpenean aitortzen zaizkion eskubideak galdu egingo dituela.

Aipatutakoari jarraituz lanpostuaz jabetu eta hurrengo egunetik aurrera geldituko da atxikita esleitu zaion destinoari dagokion zerbitzu erakundera.

Laugarren.– II. eranskinean aipatutako gainerako izangaiek utzi egin beharko dute betetzen duten lanpostua ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita hiru egun baliodun barruan, eta lanpostu berriaz jabetu lanpostu zaharra utzitako egunetik kontatzen hasi eta hiru egun baliodun baino lehen.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian —Erakunde Zentrala, Araba 45, 01006 Vitoria-Gasteiz— jabetuko dira lanpostuaz. Horretarako ondokoak aurkeztuko dituzte: izendapenaren jatorrizko agiria, esleitu zitzaien lanpostuaz jabetzen direla adierazten duen agiria eta artean betetzen zuten lanpostua utzi dutela egiaztatzen duen agiria.

Bosgarren.– M.ª Pilar García Martínez andreak ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunean utziko du artean jabetzan izan duen lanpostua eta erizaintzako laguntzaile kategoriako lanpostu berrian hasiko da lanean. Lanpostu horretan aurreko lanpostuan zituen baldintza berak aitortuko zaizkio, baita behin betiko estatutupeko atxikipena ere.

Seigarren.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea eta interesatuei eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salari jakinaraztea.

Zazpigarren.– Auzitegi Nagusiari dagokio epai hau betearaztean ebatzi beharrekoak ebaztea, halaxe xedatzen baitu administrazio auzietarako jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 103.1 eta 109. artikuluek.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko apirilaren 24a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko

Giza Baliabideetako zuzendaria,

MARÍA JESÚS MUGICA ANDUAGA.

I. ERANSKINA / ANEXO I
LABORATEGIKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA / TÉCNICO ESPECIALISTA EN LABORATORIO
BARNE SUSTAPENEKO TXANDA / TURNO DE PROMOCIÓN INTERNA

(Ikus .PDF)

II. ERANSKINA / ANEXO II
LABORATEGIKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA / TÉCNICO ESPECIALISTA EN LABORATORIO
BARNE SUSTAPENEKO TXANDA / TURNO DE PROMOCIÓN INTERNA

(Ikus .PDF)

TXANDA IREKIA / TURNO LIBRE

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala