Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2002ko maiatzaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
3114

EBAZPENA, 2002ko maiatzaren 21ekoa, Merkataritza eta Kontsumo sailburuordearena. Honen bitartez, 2002 ekitaldiko barne merkataritzako aholkulari teknikoak prestatzeko bekak emateko deialdia argitaratzen da.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2000ko ekainaren 6ko Aginduan araututa dago barne merkataritzako aholkulari teknikoak prestatzeko beken programa.

Agindu horretako 6. artikuluan ezarritakoari jarraituz, egoki da han ezarritako laguntzetarako 2002 ekitaldiko deialdia egitea, beharrezko arauak emanez.

Ondorioz, agindu horretako 6. artikuluan emandako ahalmenaz baliatuz, honako hau

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Xedea

Ebazpen honen xede da Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2000ko ekainaren 6ko Aginduan, 2000ko ekainaren 21eko 117 zk.ko EHAAn, (barne merkataritzako aholkulari teknikoak prestatzeko beken programa arautzen duena) aurreikusitako laguntzen 2002 ekitaldirako deialdia egitea.

Xede horretara, guztira 375.632, 50 euro bideratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan gai horretarako ezarritako aurrekontu kredituan ageri denez. Zenbateko horretatik, 37.565,75 euro 2002ko ordainketerako izango dira; eta gainerako 338.066,75 euro, 2003rako ezarriko diren ordainketetarako.

2. artikulua.– Betekizunak

1.– Eskatzaileek, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2000ko ekainaren 6ko Aginduan aurreikusitako laguntzak jaso ahal izateko, onuradun izan beharko dute, agindu horretako 3. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

2.– Orobat, eskabideak eta gainerako agiri osagarriak Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Merkataritza Zuzendaritzari zuzendu beharko dizkiote. Aurkeztu, berriz, lurralde historiko bakoitzeko Industria, Merkataritza eta Turismoko lurralde bulego egokian aurkeztu beharko dituzte eskabide eta agiri horiek, zuzenean edo 30/1992 Legean ezarritako beste era batez.

3.– Eskariak aurkezteko epea deialdiaren ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hilabetekoa izango da.

4.– Gehienez hogeita bost (25) beka emango dira 2002 ekitaldian eta 12 hilabeteko iraupena izango dute.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean deialdi ebazpen hau.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko maiatzaren 21a.

Merkataritza eta Kontsumo sailburuordea,

BELÉN GREAVES BADILLO.


Azterketa dokumentala