Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2002ko maiatzaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
3112

AGINDUA, 2002ko maiatzaren 8koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Gizarteratze Zuzendaritzako goi kargudunaren idazkari lanpostua (1001/36 kodea) izendapen aske bidez betetzeko deialdia ebazten duena.

Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 46.2.c) artikuluak eta Sail honetako lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdi publikoa egin zuen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2002ko martxoaren 1eko (martxoaren 14ko EHAA, 52 zenbakidoa) Aginduko laugarren oinarriak ezarritakoari jarraituz,

XEDATU DUT:

Lehena.– Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Gizarteratze Zuzendaritzako «goi kargudunaren idazkari» (18. maila, 1001 kodea, 36. dotazioa) lanpostua izendapen aske bidez bete gabe uztea.

Bigarrena.– Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke, agindua eman duen organoaren aurrean, hilabeteko epean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko maiatzaren 8a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZKARRAGA RODERO.


Azterketa dokumentala