Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2002ko apirilaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
2499

IRAGARKIA, Jendaurreko ikuskizunak eta jolas-jarduerak arautzeko azaroaren 10eko 4/1995 Legearekiko arau-hausteei buruzko espedienteen —beheragogo zehaztutakoen— gainean Joko eta Ikuskizun zuzendariak emandako ebazpenak jakinarazteko dena.

Interesatuei jakinarazpenak egiteko ahaleginik egin bada ere, ezin izan direnez egin, iragarki hau argitaratzea erabaki da, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 y 61. artikuluetan ezarritakoa betez. Bestalde, interesatuei honako hau ere ohartarazten jakinarazten: ebazpenak administrazio-bidea amaitzen du, eta interesatuak errekurtso arrunta aurkez diezaioke Herrizaingo sailburuordeari, iragarki hau argitaratzen deneko egunetik harako hilabeteko epearen barruan hain zuzen ere.

Beherago zehaztutako kontuetariko baten sartu beharko da zehapenari dagokion zenbatekoa, hartarako, zehapenari dagokion zigor-espedientearen zenbakia adierazi beharko da.

Caja Vital Kutxa, Gasteizko bulego nagusia. 2097/0150/93/0010960765

Bilbao Bizkaia Kutxa, Gran Via 23ko bulego nagusia. 2095/0631/51/9101163091.

Gipuzko Donostia Kutxa, Garibayko bulego nagusia 2101/0381/04/0010772283,

Hilaren 1etik 15era bitartean jakinarazten bada ebazpen hau, ordainketa egiteko epea hauxe izango da: hurrengo hilaren 5era artekoa edo egun horren osteko lehen egun baiodunera artekoa. Eta hilaren 16tik hilaren bukaera bitartean jakinarazten bada, ordainketa egiteko epea hauxe izango da: hurrengo hilaren 20ra artekoa edo egun horren osteko egun baliodunera artekoa.

Aipatu borondatezko epearen barruan ez bada ordaintzen zehapena, premiamendu-bidez eta zehatutakoaren ondaretik ordainaraziko da, halaxe xedatzen da-eta azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 97.1 artikuluan.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2002ko apirilaren 10a.

Joko eta Ikuskizun zuzendaria,

ALBERTO SANZ URIEN.


Azterketa dokumentala