Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2002ko apirilaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
2498

IRAGARKIA, Joko eta Ikuskizun zuzendariak 2002ko martxoaren 22an emandako Ebazpenak beherago aipatutako lagunei jakinarazteko dena.

Aipatu ebazpenak jakinarazteko ahaleginik egin bada ere, ezin izan dira egin jakinarazpenak, eta Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio-Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61 artikuluetan xedatutakoa betetzearren, iragarki hau ematen da argitara. Bestalde, honako hau ere jakinarazten zaio interesatuari: administrazio-bidea amaitzen duen aipatu ebazpenaren kontra errekurtso arrunta aurkez diezaiokeela Herrizaingo sailburuordeari, iragarki hau argitaratzen den egunetik harako hilabeteko epearen barruan hain justu ere.

Zehapenari dagokion zenbatekoa beherago zehaztutako kontuetariko baten sartu beharko da, hartarako, zehapenari dagokion zigor-espedientearen zenbakia adieraziaz.

Caja Vital Kutxaren 2097/0150/93/0010960765, Gasteizko Bulego Nagusia

Bilbao Bizkaia Kutxaren 2095/0631/51/91011 63091, Gran Viako 23an dagoen Bulego Nagusia.

Gipuzkoa eta Donostiako Kutxaren 2101/0381 /04/0010772283, Graribayko Bulego Nagusia.

Hilaren 1etik 15era bitartean jakinarazten bada ebazpen hau, hurrengo hilaren 15era bitartean edo horren hurrengo egunean egin daiteke ordainketa. Eta hilaren 16tik hilaren bukaera bitartean egiten bada jakinarazpena, hurrengo hilaren 20ra bitartean edo horren hurrengo egun baliodunera bitartean egin daiteke ordainketa.

Goragoan adierazitako borondatezko epearen barruan ez bada ordaintzen zehapeneko kopurua, premiamendu-bidez eta interesatuaren ondaretik jasoko da delako kopurua, halaxe xedatzen baita azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 97.1 artikuluan.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2002ko apirilaren 9a.

Joko eta Ikuskizun zuzendaria,

ALBERTO SANZ URIEN.


Azterketa dokumentala