Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2002ko apirilaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
2497

IRAGARKIA, zigor-espedientearen instrukzio-egileak 2002ko martxoaren 1ean emandako Ebazpena Francisco Pamies Solanes jaunari jakinarazteko dena.

Jandaurreko Ikuskizunak eta Jolas-jarduerei buruzko azaroaren 10eko 4/1995 Legeren 33.h) artikuluan zehaztutako arau-hauste larri bat egiteagatik Francisco Pamies Solanes jaunari irekitako 94/2001-RT zigor-espedientean, instrukzio-egileak 2002ko martxoaren 1ean Ebazpen-proposamena eman zuen.

Proposatzen den zehapena: ehun mila (100.000) pezeta (601 euro).

Francisco Pamies Solanes jaunaren helbidea hauxe da (NAN. 38.981.392): Sabadelleko Monserrat kaleko 55.ena, behealdea (Bartzelona). Bada, jaun horri helbide horretan jakinarazpena egiteko ahaleginik egin bada ere, ezin izan da egin, eta beheragoko arauan zehaztutakoarekin bat etorriaz, iragarki hau ematen da argitara. Delako araua: Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio-Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 4. idatz-zatia.

Ebazpen-proposamen hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako hamabost egun balioduneko epearen barruan, eta Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzako organo instrukzio-egilearen aurrean, bidezko deritzezun alegazioak, agiriak eta argibideak aurkez ditzakezu. Bestalde, espedientea eta bere agiriak azter ditzakezu beherago zehaztutako helbidean, espedientearen zenbakia adierazi ezkero betiere.

Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco

Herrizaingo Saila

Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza

Donostia-San Sebastián kalea, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Vitoria-Gasteiz, 2002ko apirilaren 2a.

Instrukzio-egilea,

ANA MARIA MARTÍNEZ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala