Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2002ko apirilaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
2494

LEHIAKETA PUBLIKOA, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarena, HIESari buruzko publizitate kanpaina bat kontratatzeko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua, Osasun Sailari atxikitako ente publikoa, Araba kalea 45-E. 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba). Telefonoa: 945 00 62 76. Faxa: 945 00 62 03.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Erakunde Zentrala. Araubide Ekonomikoko eta Kontratazioko Zuzendariordetza.

c) Espediente zenbakia: 290/20/1/0704/O001/ 042002.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: HIESari buruzko publizitate kanpaina bat kontratatzea.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: oinarrietan adierazitakoa.

d) Gauzatzeko epea: oinarrietan adierazitakoa.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen-era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 113.410 euro.

5.– Behin-behineko fidantza: ez dagokio.

6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea:

a) Entitatea, b) Helbidea, c) Herria eta posta-kodea, d) Telefonoa, e) Telefaxa: 1. puntuan adierazitakoak, f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko epea amaitu baino 6 egun lehenago.

7.– Kontratistaren betebeharrak. Ondoko agiriak aurkeztu beharko ditu: ekonomia eta finantza arloko kaudimena eta kaudimen teknikoa egiaztatzen dutenak (ikusi oinarriak).

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2002ko maiatzaren 10a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua: 1. puntuan adierazitako helbidean.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: 3 hilabete eskaintzak jendaurrean irekitzen direnetik kontatzen hasita.

e) Aldaerak: ikusi oinarriak.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea, b) Helbidea, c) Herria: 1. puntuan adierazitakoak, d) Eguna: 2002ko maiatzaren 16a (Estatuaren Kontratuetarako Araudiko 100. artikuluan xedatutakoaren araberako eskaintzarik jasotzen ez bada), e) Ordua: 11:30ak.

10.– Bestelako argibideak:

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunen kontura izango dira.

12.– Iragarkia EBAOra bidali zen eguna: ez dagokio.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko apirilaren 15a.

Kontratazio Mahaiko lehendakariaren ordezkoa,

ELENA BRAVO SUAREZ.


Azterketa dokumentala