Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2002ko apirilaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
2490

LEHIAKETA. Iragarkia, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailari atxikitako lurzoruaren inbentarioari dagokion aplikazio informatikoan datuak bildu eta sartzeko aholkularitza eta sorospen kontratua esleitzeko (Espedientea: 9A/02).

1.– Entitate esleitzailea:

a) Erakundea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Zerbitzua (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

c) Espediente zenbakia: 9A/02.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailari atxikitako lurzoruaren inbentarioari dagokion aplikazio informatikoan datuak bildu eta sartzea.

b) Eman beharreko unitateen kopurua:

c) Loteak eta kopurua: ez.

d) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

e) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna (hilabeteak): zortzi hilabete.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: gehienezko aurrekontua laurogeita hamazortzi mila eta seiehun eurokoa da (98.600,00).

5.– Fidantzak:

Behin-behinekoa: ez.

Behin-betikoa: esleipenaren aurrekontuaren %4.

6.– Agiriak eta argibideak:

a) Entitatea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila. Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, 2. solairua.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Telefonoa: 945 01 64 13.

e) Faxa: 945 01 64 07.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2002ko maiatzaren 13a.

7.– Kontratistaren betebeharrak:.

a) Sailkapena: ez da eskatzen.

b) Bestelako betebeharrak: ekonomia eta finantza kaudimena egiaztatzeko, azken hiru urteetan enpresak egindako negozio, zerbitzu edo lan-kopuruari buruzko aitorpena aurkeztu behar da.

Gaitasun teknikoa egiaztatzeko, berriz, enpresaburuen eta zuzendaritzako langileen titulu akademiko eta profesionalak aurkeztu behar dira kaudimen hori egiaztatzeko, batez ere, kontratua burutzeko ardura duten langileen tituluak. Horretaz gain, kontratuan esku hartzen duten talde eta unitate teknikoen ezaugarriak azaldu behar dira, enpresa kontratatzailearen barrukoak zein kanpokoak izan, batez ere kalitate-kontrola daramaten arduradunen ezaugarriak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2002ko maiatzaren 14ko 13:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: A, B eta C gutun-azalak aurkeztu beharko dira, berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoa barruan daramatela.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Erregistro Orokorra - Zerbitzu Zuzendaritza (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

2.a Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, solairuartea B.

3.a Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari (lehiaketa) noiz arte eutsi behar dion: 3 hilabete.

e) Aldaerak (lehiaketa): ez da aldaerarik onartuko.

f) Eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua, gutxi gorabehera, edo gutxienezko edo gehienezko kopurua (prozedura mugatua): ez.

9.– Eskaintzak irekitzea:

a) Entitatea: Kontratazio Zerbitzua (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

b) Helbidea: Donostia kalea 1, beheko solairua (4. aretoa).

c) Herria: Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: 2002ko maiatzaren 15a.

e) Ordua: 13:00.

10.– Iragarki gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

11.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera noiz bidali den (hala gertatuz gero): ez.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko apirilaren 16a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.


Azterketa dokumentala