Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2002ko apirilaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
2489

ENKANTE MUGATUA. Iragarkia, Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) R-15 Aldean, Oria-Zarra inguruan (langileen etxeak), 25 etxebizitza eraikitzeko eta hiritzeko lanak burutzearen zuzendaritzarako aholkularitza eta sorospen kontratua esleitzeko (Espedientea: 10T/02).

1.– Entitate esleitzailea:

a) Erakundea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Zerbitzua (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

c) Espediente zenbakia: 10T/02.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) R-15 Aldean, Oria-Zarra inguruan (langileen etxeak), 25 etxebizitza eraikitzeko eta hiritzeko lanak burutzearen zuzendaritza egitea.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna (hilabeteak): obrarena (22 bat hilabete).

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: mugatua.

c) Esleipen era: enkantea.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: gehienezko aurrekontua berrogeita hamabi mila hirurehun eta berrogeita hamabost euro eta berrogeita lau zentimokoa da (52.355, 44).

5.– Fidantzak:

Behin-behinekoa: ez.

Behin-betikoa: esleipenaren aurrekontuaren %4.

6.– Agiriak eta argibideak:

a) Entitatea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila. Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, 2. solairua.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Telefonoa: 945 01 64 13.

e) Faxa: 945 01 64 07.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2002ko maiatzaren 7a.

7.– Kontratistaren betebeharrak:

a) Sailkapena: ez da eskatzen oraingoan.

b) Bestelako betebeharrak: ekonomia eta finantza kaudimena egiaztatzeko, finantza erakundeen txostena aurkeztu behar da.

Gaitasun teknikoa egiaztatzeko, berriz, kontratuko helburuaren antzeko jardueretan azken hiru urteotan burututako lanen zerrenda aurkeztu behar da, baita zenbatekoak, datak eta onuradunak, publikoak zein pribatuak, ere.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2002ko maiatzaren 8ko 13:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: B eta C gutun-azalak aurkeztu beharko dira, berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoa barruan daramatela.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Erregistro Orokorra - Zerbitzu Zuzendaritza (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

2.a Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, solairuartea B.

3.a Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua, gutxi gorabehera, edo gutxienezko eta gehienezko kopurua (prozedura mugatua): 5 gehienez.

9.– Iragarki gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

10.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera noiz bidali den (hala gertatuz gero): ez.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko apirilaren 12a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.


Azterketa dokumentala