Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2002ko apirilaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
2482

LEHIAKETA, hegalditarako kaskoak eskuratzeko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Herrizaingo Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espedientearen zk.: S-071/2002.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: horniketa-kontratua.

b) Helburua: hegalditarako kaskoak eskuratzea.

c) Loteak: ez.

d) Non entregatu behar diren: berariazko klausula administratiboen pleguaren karatulan finkatutakoa.

e) Entregatzeko epea: berariazko klausula administratiboen pleguaren karatulan finkatutakoa.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: zenbatekoa, guztira, 21.636 euro.

5.– Fidantzak: berariazko klausula administratiboen pleguaren karatulan zehaztutakoak.

6.– Agiriak eta informazioa eskuratzea:

a) Entitatea: Herrizaingo Saila (Baliabide Orokorren Zuzendaritza).

b) Helbidea: Larrauri-Mendotxe 18.

c) Herria eta posta kodea: Erandio– 48950

d) Telefonoa: 94 496 80 00.

e) Telefaxa: 94 496 83 04.

f) Agiriak eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2002-05-10.

7.– Kontratistaren betebeharrak: karatulan eta berariazko klausula administratiboen pleguan zehaztutakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Eskaintzak aurkezteko azken eguna: 2002-05-10a, 10:00etan.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: ikus lehiaketari buruzko agiriak.

c) Aurkezteko lekua: 6. puntuan zehaztutako helbidean.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik hara hiru hilabetez.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea:

d), b), c): 6. puntuan zehaztutakoa.

d) Eguna: 2002-05-10

e) Ordua: 12:30etan.

10.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko beharko ditu.

Erandio, 2002ko apirilaren 8a.

Baliabide Orokorren zuzendaria,

JON ETXEBARRIA ORUE.


Azterketa dokumentala