Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2002ko apirilaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
2479

LEHIAKETA, Ondarroako (Bizkaia) portuan itsasontziak lehorreratzeko zerbitzu publikoaren kudeaketa esleitzeko dena. (KBN C05/2/2001).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Garraio eta Herri Lan Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia. Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

c) Espediente zenbakia: C05/2/2001.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Ondarroako (Bizkaia) portuan itsasontziak lehorreratzeko zerbitzu publikoaren kudeaketa.

b) Gauzatzeko lekua: Ondarroa (Bizkaia).

c) Gauzatzeko epea: hamabost (15) urtekoa; ondoren, epe hori bost (5) urteko aldietan luzatu daiteke, gehienez hogeita bost (25) urte bete arte.

d) Kontratua gauzatzeak obrak egitea dakarren adierazi: ez.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: arruntak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa.

4.– Ustiapen-kanona:

3.005,06 euro, edo esleipendunak eskaintzen duena, hura baino altuagoa bada.

5.– Fidantzak.

Behin-behineko fidantza: 300,51 euro.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza (Kontratazio Batzorde Nagusia) eta web orria: www.ej-gv.net.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, beheko solairua.

c) Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Telefonoa: 945 018931.

e) Telefaxa: 945 018950.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2002ko maiatzaren 10a.

7.– Kontratistaren betebeharrak: B gutunazalean lizitatzaileak ekonomia eta finantza kaudimena eta gaitasun teknikoa frogatu behar ditu, honako agiri hauek aurkeztuz:

– Finantza instituzioaren txostena, lizitatzailearen ekonomia eta finanatza kaudimena frogatuko dituena.

– Sozietateak badira, azken ekonomi ekitaldiaren balantzea edo balantzearen laburpena aurkeztea.

– Kontratuaren gai diren zerbitzu edo lanen antzekoak edo berdinak diren zerbitzu edo lanik garrantzitsuenak, ezken hiru urte hauetan egindakoak. Horien zenbatekoa, egunak eta onuradun publikoak edo pribatuak ere jaso beharko dira.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2002ko maiatzaren 13ko 10:00ak baino lehen.

b) Eskaintzekin aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguko 8. klausulan zehazten direnak.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia. Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

2.a Helbidea: Donostia kalea 1, beheko solairua.

3.a Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea (lehiaketa): hiru hilabete, proposamenak irekitzen direnetik aurrera.

e) Eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua -gutxi gorabeherakoa- edo gutxienezko eta gehienezko kopurua (prozedura mugatua): ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia. Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, beheko solairua.

c) Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: 2002ko maiatzaren 14a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak: ez.

11.– Iragarpen gastuak: esleipendunaren kontura izango dira..

Vitoria-Gasteiz, 2002ko apirilaren 18a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala