Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2002ko apirilaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Irungo Lehen Auzialdiko 4 Zenbakiko Epaitegia
2478

EDIKTUA, 316/01 hitzezko judizioari dagokiona.

Irungo Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia

Judizioa: 316/01 hitzezko judizioa; desahuzioa, PZLb

Demanda-egilea: Maria Milagros Sánchez Celigueta

Abokatua: Aguirreche Ruiz, Eva

Prokuradorea: Guadalupe Amunarriz Agueda

Demandatua: Ainara Viñas Martínez

Gaia: errentak ez ordaintzeagatiko desahuzioa.

Judizio horren gainean epaia eman da. Hau dio epaitzak:

EPAITZA

Oso-osorik onartu dut Milagros Sánchez Celigueta andrearen izenean eta ordez Guadalupe Amunarriz Águeda andreak aurkeztutako demanda, Ainara Viñas Martínez andrearen aurkakoa. Beraz, hitzartutako errentak ez ordaintzeagatik, alderdi bien artean zegoen errentamendu-kontratuaren amaiera adierazten dut (etxebizitza: Cipriano Larrañaga kalea, 22, 1. ezkerra, Irun). Ondorioz, demandatuak etxea utzi beharko du, eta ohartarazten zaio, legez jarritako epean etxea uzten ez badu, bota egingo dela etxetik. Kostuak demandatuari ezartzen dizkiot.

Epaia eman, agindu eta sinatzen dut.

Eta demandatua, Ainara Viñas Martínez, egun non bizi den ez dakigunez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 49.2 artikuluan agindutakoarekin bat (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazki bat aurkeztuko da epaitegi honetan, bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Bertan honako hauek baino ez dira adieraziko: apelatutako ebazpena, errekurtsoa jartzeko nahia eta inpungatzen dituen erabakiak (Prozedura Zibileko Lege berria, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesatuaren eskura egongo da epaitegi honetako idazkaritzan.

Irunen (Gizpuzkoa), bi mila eta biko apirilaren zortzian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala